Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 1998ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
5685

EDIKTUA, 90/98 falta-judizioari buruzkoa.

Nik, José Luis Amor Sanzek, Durangoko (Bizkaia) Argibidetarako 1. Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

90/98 falta-judizioan zitazio hau egitea erabaki dela:

Argibidetarako 1. Epaitegia.

Durango (Bizkaia).

Ezkurdi, z/g.

Telefonoa: 94-6200047-6810349 Faxa: 94-6818355.

90/98 falta-judizioa.

Jatorrizko prozedura:

Identifikazio orokorraren zenbakia: 48.01.1-98/001068.

Prokuradorea:

Legelaria:

Ordezkatua: Aurelio Morante Morante.

ZITAZIO ZEDULA

Zitazioa egitea erabaki duen organoa eta erabakia:

Argibidetarako Durangoko (Bizkaia) 1. Epaitegia, aipatu judizioan egun honetan emandako erabakia.

Zitazioa egin zaion pertsona eta zitazioaren gaia.

Aurelio Morante Morante, salatua. Mehatxu batzuengatik egindako falta-judiziora joatea.

Non, zein egunetan eta zein ordutan azaldu behar den.

Epaitegi honetan (Ezkurdi kalea, z/g), bista aretoan, 1999ko urtarrilaren hogeita batean, hamaiketan.

LEGEZKO OHARPENAK

1.– Udalerri honetan bizi bada, eta azaltzen ez bada eta bidezko arrazoirik ematen ez badu, zigorra izan dezake legeak zehazten duen zenbatekoaz, eta Zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izango du. Beste udalerri batean bizi bada, berriz, idazki bat bidal diezaioke epaitegi honi eta egokitzat jotzen duena alegatu ahalko du bere buruaren defentsan eta deskargu-probak judizioan aurkeztuko dituen pertsona ahaldundu ahalko du.

2.– Judizioan letratu baten laguntza izan dezake, beharrezkoa ez bada ere.

3.– Erabiliko dituen baliabide guztiekin izan beharko du judizioan.

Durangon (Bizkaia), mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko azaroaren bostean.

AGENTE JUDIZIALA.

AURELIO MORANTE MORANTE.

María Espinosa, 5 – ZARAGOZA.

SALAKETAKO EGINTZEN LABURPENA

Egintzak: mehatxuak.

Lekua: Durango.

Eguna: 1998/03/02.

Salatzailea: Yolanda Rementeria Basaguren.

AURELIO MORANTE MORANTE.

María Espinosa, 5 – ZARAGOZA.

Eta jasota geratzeko, Aurelio Morante Morante jaunari jakinarazteko —egun leku ezezagunean baitago—, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, ediktu hau eman dut Durangon (Bizkaia), mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko azaroaren bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala