Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 1998ko martxoaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
1113

EDIKTUA, 243/96 hoben-epaiketara joateko deialdiaren zedulari buruzkoa. Ebasketa izan da epaiketaren zioa.

Argibideetarako Durangoko 1. Epaitegiko idazkaria den Susana González Aramburu andreak, honako honen

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DU:

243/96 hoben-epaiketan, honako honi deia egiteko erabakia hartu da:

DEIALDI-ZEDULA

Deia egiteko akordioa hartu duen organoa eta erabakia:

Argibideetarako Durangoko 1. Epaitegia. Aipatutako epaiketan finkatu den eguna.

Deiak hartzen duen eta deialdiaren gai den pertsona.

Mohamed Mazouzi, salatua izan delako. Ebasketa bat dela-eta, burutuko den epaiketa batera joatea da helburua.

Joan behar dueneko lekua, eguna eta ordua.

Epaitegi honen egoitza (Ezkurdi k., z/g, bista-aretoa). 1998ko maiatzaren hamalauko hamarretan.

LEGEZKO OHARRAK

1.– Udalerri honetan bere egoitza izan eta, egiazko arrazoirik eduki gabe, epaitegiratzen ez baldin bada, isuna ezarriko zaio legeetan xedatzen direnei jarraituz eta, ondorioz, kalteak etorriko zaizkio, baina legeetan esaten denaren neurrian. Udalerritik kanpo bizi baldin bada, idatziz ere defendatu ahal izango ditu bere interesak epaitegi honen aurrean eta, horretaz aparte, ahalmenak eman ahal izango dizkio beste pertsona bati bidezkotzat jotako deskargu-frogak aurkeztu ditzan.

2.– Letratu baten laguntza eta guzti joan ahal izango du epaiketara. Aitu hori ez da behar-beharrezkoa.

3.– Baliatzea nahi dueneko froga-baliabide guztiak berekin dituela joan ahal izango du epaitegira.

Durango, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko otsailaren hemeretzia.

AGENTE JUDIZIALA.

Mohamed Mazouzi

Zapateria k., 97. 3. E. Vitoria-Gasteiz

SALAKETAREN GAI IZAN DIREN EGINTZEN

LABURPENA

Egintzak: ebaspena.

Lekua: Durango.

Eguna: 1996/02/28.

Salaketa egilea: Juan Antonio Sarasketa Arregui

Mohamed Mazouzi Jn./An.

Eta erasota gelditu dadin eta, non dagoen ez badakigu ere, Mohamed Mazouzi-ri deia egiteko balio izan dezan eta deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin izenpetzen dut hau, Durango, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko otsailaren hemeretzia.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala