Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 1997ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura
4799

LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, Euskarazko ikastaroen matrikulazioaren eta jarraipenaren inguruko informatika aplikazio bat egokitu eta handitzeko kontratua egiteko. (A-24/1997 Espedientea).

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Helduen Euskalduntze eta Berreuskalduntzerako Erakundea.

b) Espediente-zenbakia: A-24/1997.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: iragarki honen izenburuan adierazitakoa.

b) Lotekako eta zenbakikako banaketa: ez da egingo.

c) Lan-esparrua: Euskal Autonomi Elkartea.

d) Lana burutzeko epea: 1997ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: presazkoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako aurrekontua.

Kopurua, guztira: kontraturako diru-kopurua, gehienez jota, sei milioi (6.000.000) pezetakoa izango da.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ehun eta hogei mila (120.000) pezeta.

6.– Agiriak eta argibideak non jaso.

a) Entitatea: <FONT FACE="Garamond 3" HABE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko Idazkaritza Nagusia (egoitza nagusia). b) Helbidea: Vitoria-Gasteiz k., 3.

c) Herria eta posta-kodea: (20009) Donostia.

d) Telefonoa: (943) 41 26 00.

e) Telefax: (943) 41 26 01.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 1997ko urriaren 6a.

7.– Kontratistaren beren-beregiko betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da horrelakorik eskatzen.

b) Beste betebehar batzuk: lehiakideek, diru eta teknika aldetik, lanari aurre egiteko gai direla erakutsi beharko dute «B» kartazalean honako egiaztagiri hauek aurkeztuta:

– Enpresariaren, enpresako pertsonal zuzendariaren eta, bereziki, kontratua gauzatzeaz arduratuko den pertsonalaren titulu akademiko eta profesionalak.

– Enpresak azken hiru urteotan egindako zerbitzu edo lan garrantzitsuenen zerrenda, haien zenbatekoa, datak eta onuradunak zein diren adieraziz, direla publikoak nahiz pribatuak.

– Enpresariak kontratua burutzeko daukan material, instalakuntza eta tresneria teknikoari buruzko aitorpena.

– Kontratuan parte hartzen duen lan talde teknikoaren eta unitate teknikoen deskribapena, enpresa kontratistan zuzenean sartuta egon ala ez egon, eta bereziki kalitate kontroleko arduradunena.

– Enpresariek kalitatea kontrolatze aldera hartutako neurriei buruzko deklarazioa.

Dena dela ere, honako hau aurkezten dutenek: III. taldea 3. azpitaldea A kategoria, ez dute kaudimen ekonomikoari eta teknikoari buruzko justifikaziorik aurkeztu beharko.

8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 1997ko urriaren 7a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal («A», «B» eta «C») aurkeztu beharko dira, barruan Administrazioaren Berariazko Klausulen Pleguan eskatutakoa dutela.

c) Aurkezpen-lekua: <FONT FACE="Garamond 3"

1.– Entitatea: <FONT FACE="Garamond 3" HABE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko Kontratazio Mahaian aurkeztuko dira zuzenean.

2.– Helbidea: Vitoria-Gasteiz k,. 3.

3.– Herria eta posta-kodea: (20009) Donostia.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari zenbat denboran eutsi behar dion: hilabete eta erdi.

e) Aldaerak onartzea: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak begiratzea.

a) Entitatea: <FONT FACE="Garamond 3" HABE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko Kontratazio Mahaia (egoitza nagusia). b) Helbidea: Vitoria-Gasteiz k, 3.

c) Herria: Donostia.

d) Eguna: 1997ko urriaren 7a.

e) Ordua: 13:00ean.

10.– Iragarpenen gastuak: esleipendunaren pentzutan izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko irailaren 8a.

<FONT FACE="Garamond 3" HABEko zuzendari orokorra,

<FONT FACE="Garamond 3" JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala