Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 1997ko uztailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
3973

ERABAKIA, 1997ko uztailaren 9koa, Osasun sailburuordearena, Santiago Apostol Ospitaleko Ikerketa Klinikoretako Komite Etikoaren kreditazioa berriztatzeko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Santiago Apostol Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren kreditazioa berriztatzeko eskaria jaso delarik, eta Euskal Autonomi Elkartean Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioari buruzko Osasun sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren (urriaren 24ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ren 202 zk.) 2. eta 6. ataletan xedatutakoarekin bat eginez, hauxe

<FONT FACE="Garamond 3"

XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Lehenengoa.– Santiago Apostol Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren kreditazioa berriztatzea.

Bigarrena.– Aipatu komiteko kideak izendatzea. – Lehendakaria:

Alfredo Aberasturi Salazar jauna, Medikuntza era Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.

– Idazkaria:

José Luis Novales Salcedo jauna, Medikuntza era Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.

– Bokalak:

Miguel Gutiérrez Fraile jauna, Medikuntza era Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.

Pedro Escayol Duch jauna, Farmazian Lizentziatua.

Daniel Muñoz Lejarazu jauna, Medikuntza era Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.

Francisco Carreras Yáñez jauna, Medikuntza era Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.

Luis Ángel Sanado Lampreave jauna, Medikuntza era Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.

Itziar Alfonso Farnos andrea, Farmakologo Klinikoa.

Andrés Canut Blasco jauna, Medikuntza era Kirurgia Orokorrean Lizentziatua.

Elisabeth Nogueira Gómez andrea, Zuzenbidean Lizentziatua. Narciso Izquierdo Campo jauna, Ekonomia eta Enpresa-Zientzietan Lizentziatua.

Carmen Gistau Torres andrea, Erizaintzan Diplomatua, unibertsitatekoa.

Hirugarrena.– Ondoren zehaztuko den esparruko baliabide sanitarioen banaketari erreparatuta, eta Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen zereginak burutzeko zentroetan eskura dauden baliabideak kontutan izanik, Santiago Apostol Ospitalarentzako jardute-eremu instituzionala eta geografikoa, honako hau izango da:

– Santiago Apostol Ospitalea.

– Lezako Ospitalea.

– Andra Mari Zuria Ospitale Psikiatrikoa.

– Araba Osasun-Barrutiko osasun mentalerako ospitalez kanpoko zerbitzu guztiak.

Laugarrena.– Komiteak funtzionatzeko prestatu dituen lan-prozedura espezifikoei buruzko zehaztasunak Osasun sailordetari bidali beharko zaizkio, eta bai komiteak egingo dituen batzarren periodizitateari eta erantzunak emateko ezarri duen gehienezko epeari buruzkoak ere bai. Eta sailordetza horrek zehaztasunok argitartu eta gordailatu egingo ditu.

Era berean, indarrean dagoen legeriaren arabera, Osasun Ministrioari aurkeztu behar dizkion komunikazioak eskatuko ditu, euron izapideak egiteko.

Bosgarrena.– Erabaki honen helburua den kreditazioak ondoren zehazten diren epe-mugak izango ditu: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratzen denetik hara hiru urtez izango du indarra, epe hau bukatutakoan berriztatu ahal izango da; berriztatu ere behar den eskaria aurkeztuaz, hain zuzen 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. atalean zehaztuta dagoen legez. Eta, beti ere, Osasun Ministerioari eman beharko zaio kreditazio horren berri.

Komiteari dagozkion osaketa, zirkunstantzia eta betebeharretan aldaketarik jazotzen bada, horren berri Osasun sailburuordeari eman behar zaio, hala xedatzen baita 1994ko irailaren 28ko aipatu aginduaren 7. atalean.

Seigarrena.– Erabaki honetan ez da amaitzen bide administratiboa, eta beronen aurka interesatuek errekurtso arruntza aurkeztu ahal izngo diote Osasun sailburuari, beti ere argitaratzen denetik aitzina hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 9a.

<FONT FACE="Garamond 3" Osasun sailburuordea,

<FONT FACE="Garamond 3" JAVIER SAENZ DE BURUAGA RENOBALES.


Azterketa dokumentala