Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 1997ko uztailaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Mungiako Udala
3861

IRAGARPENA, Matxin Enparantzaren proiektuaren idazkuntzarako eta eraispen lanen burutzapenerako, ibilgailuentzako lur-azpiko aparkalekua eraikitzeko, administrazio emakidaren araubidean berau ustiatzeko eta enparantza berria urbanizatzeko adjudikazioari buruzkoa.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Udalaren Osoko Bilkurak 1997ko ekainaren 27an egindako ohiko bilkuran ondokoa erabaki du:

1.– Matxin Enparantzaren proiekturaren idazkuntzarako eta eraispen lanen burutzapenerako, ibilgailuentzako lur-azpiko aparkalekua eraikitzeko, administrazio emakidaren araubidean berau ustiatzeko eta enparantza berria urbanizatzeko adjudikazioa <FONT FACE="Garamond 3" SARKIS S.A. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>enpresari ematea. Adjudikazioa aurkeztutako eskaintzaren terminoen eta Lehiaketaren Baldintzen Pleguen arabera egin da.

2.– Behin betiko proiektua Lehiaketaren oinarrirako balio izan duen Aurreproiektua oinarritzat harturik idatziko da. Halaber, enparantzaren urbanizazioari buruzko gehikin bat izango du. Proiektuak Mungiako Udalaren aurretiazko onespena beharrezko izango du.

3.– Adjudikaziodunari, hamabost (15) lanegunen barruan Gizarte Segurantzako obligazioak eta Zergak ordainduta dituela ziurtatzen duten dagozkien administrazioek luzatutako ziurtagiriak ekar ditzala eskatzea.

4.– Halaber, adjudikaziodunari erabaki honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hamabost (15) lanegunen barruan, behin-betiko bermea egin dezala eskatzea. Bermea 10.000.000 pezetakoa da.

5.– Ebazpen honen berri lizitatzaileari jakinaraztea, berak jakin dezan.

6.– Adjudikazio honi buruzko iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

7.– Sail Teknikoari eta Kontuhartzailetza Sailari berri ematea, jakin dezaten eta bidezko ondoreetarako.

Hau jendeaurrera azaldu da, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 94.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko. Mungia, 1997ko uztailaren 1a.

Alkateak,

JOSE IGNACIO IBAÑEZ.


Azterketa dokumentala