Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 1996ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
3182

154/1996 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Gizarte Ongizate arloetarako tresneria informatikoa eros dezaten, Euskal Autonomi Elkarteko udalentzako dirulaguntzak arautzen dituena.

<FONT SIZE=2><P>Azpiegiturak Garatzeko eta Eskualde Behartsuak Suspertzeko Erakundearteko Plana Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren akordioaren eta Jaurlaritzaren koalizio-akordioaren fruitu da. Plan hori bi ihardute-arlotan egituratuta dago, eta bigarren ihardute-arloan ezarrita dagoenez, plana osatzeari begira, lurralde kaltetuenak berrindartzeari ekin behar zaio, gizarte-laguntzarekin eta marjinazioaren aurkako borrokarekin zerikusia duten iharduera espezifikoak eta laguntza-programak landuz.

Lurralde kaltetuenetan gero eta arazo anitzagoei konponbideren bat aurkitu behar zaienez eta lurralde horietan oinarrizko zerbitzu sozialak hainbeste erabiltzen direnez, aplikazio osagarria duen eta 1996-1998 epeko Azpiegiturak Garatzeko eta Eskualde Behartsuak Suspertzeko Erakundearteko Planari atxikitzen zaion berariazko programaren bitartez eskualde kaltetuenetako zerbitzu sozialak hobetzea erabaki da; izan ere, zerbitzu horien azpiegiturak ez daude egoerarik onenean, ez kokalekuari dagokionean ez eta informazio eta kudeaketa egokia izateko behar diren baliabideei dagokienean ere.

Hirurteko honen lehendabiziko ekitaldian, 1996an, lehentasunezkotzat jo da oinarrizko zerbitzu sozialak baliabide informatikoez hornitzea, zerbitzu sozialetako baliabideak arinago eta era koordinatuagoan kudea daitezen. Espazio fisikoak hobetzeko lana hurrengo ekitaldietarako utzi da, eta lan horiek zerbitzu sozialetan lan egiten duten pertsonei eta erabiltzaileei eragingo diete.

Ondorioz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko ekainaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

1. atala.- Helburua.

1.- Gizarte Ongizate arloetako informazioaren eta kudeaketaren kalitatea hobetzeko, Euskal Autonomi Elkarteko udalek tresneria informatikoa eros dezaten, Eusko Jaurlaritzak, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, 1996ko ekitaldian eman ditzakeen laguntzak arautzea da dekretu honen helburua.

2.- Dekretu honen eraskinean zehazten da tresneria informatikoak zer-nolako ezaugarri teknikoak izan behar dituen.

2. atala.- Erakunde onuradunak.

1.- Gizarte Ongizate arloetan baliabide informatikorik ez duten edo behar hainbateko baliabiderik ez duten Euskal Autonomi Elkarteko udalak balia daitezke dekretu honetan aurrikusitako laguntzez.

2.- Azpiegiturak Garatzeko eta Eskualde Behartsuak Suspertzeko Plan Berezian lurralde kaltetuenak berrindartzeko lehentasunezkotzat jotzen diren ihardute-eremuetakoak diren udalek lehentasuna izango dute dekretu honetan aurrikusitako laguntzak lortzeko.

3. atala.- Laguntzen zenbatekoa.

1.- Tresneria informatikoa erosteko, gehienez 330.000 PTA emango da ordenagailu bakoitzagatik, eta 50.000 PTA, inprimagailu bakoitzagatik.

2.- Dirulaguntza tresneria informatikoaren kostuaren %100erainokoa izan daiteke, aurreko paragrafoan ezarritako mugak kontuan izanik.

4. atala.- Dirulaguntza emateko eta dirulaguntzaren zenbatekoa erabakitzeko irizpideak.

Dirulaguntza eskatzen duen udaleko Gizarte Ongizate arloak tresneriaz hornitzeko dituen premiak hartuko dira kontuan dirulaguntzak emateko eta horien zenbatekoa erabakitzeko. Horretarako, erabil daitezkeen baliabideak, udalerrian dauden oinarrizko unitate-kopurua eta biztanleria hartuko dira aintzat.

Erakunde onuradunak, dekretu honetako dirulaguntzez gainera, beste edozein administrazio publikok helburu eta xede berberaz emandako dirulaguntza jaso eta 3. atalean adierazten diren zenbatekoak gainditzen baditu, mukuruaren bateraezintasuna adieraziko da, eta, hala balegokio, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eman beharreko dirulaguntza murriztu egingo da.

6. atala.- Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

1.- Dekretu honetan aurrikusitako laguntzetarako eskabideak interesaturik dagoen udaleko alkate udalburuak izenpetu behar ditu eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate zuzendariari bidali behar zaizkio, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantzak dituen lurralde ordezkaritzetan, Gizarte Ongizate Zuzendaritzan nahiz Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurrikusitako bideetako bati jarraiki aurkeztu behar direla.

2.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea.

3.- Udalak honako agiri hauek aurkeztu behar ditu eskabidearekin batera:

a) Gizarte Ongizate arloak dituen baliabide materialei buruzko memoria eta, bere ihardunaren arabera, tresneriaz hornitzeko dituen premiei buruzkoa.

b) Erosi nahi den tresneria informatikoaren aurrekontua, tresneria horren ezaugarri teknikoak eraskinean azaltzen diren ezaugarrietara zenbateraino egokitzen diren zehaztuz.

c) Xede beraz eskatutako eta/edo emandako beste dirulaguntza batzuen berri eman behar du.

4.- Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzak eskabidea balioztatzeko beharrezkotzat jotzen dituen argibideak eska diezazkioke eskabidea egiten duen udalari, eta honek, eskabidearen xedeari eragiten dion zernahi gora-beheraren berri eman beharko dio hari, eta batez ere, xede beraz beste dirulaguntzarik jaso duen jakinarazi beharko dio.

1.- Izaera teknikoa izango duen Batzorde Ebaluatzailea eratuko da Dekretu honetako 4. atalean zehaztutako irizpideak baloratzeko. Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ongizate Zuzendaritzako hiru kidek osatuko dute Batzordea. Batzorde horrek aztertu eta ebaluatuko ditu aurkeztutako eskabideak eta Gizarte Ongizateko zuzendariari bidaliko dizkio ebazpen proposamenak; honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Erabakiz, eman edo ukatu egingo ditu eskatutako dirulaguntzak.

2.- Erabaki horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta interesaturik daudenek errekurtso arrunta aurkez diezaiokete Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeari, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. atalean eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

3.- Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabate iraganik, artean berariazko erabakirik eman ez bada, eskabideak ukatu egin direla joko da, 30/1992 Legeko 43. atalean ezarritakoaren ondorioetarako, Administrazioak berariaz erabakitzeko duen obligazioaren kaltetan gabe.

8. atala.- Onuradunen obligazioak.

1.- Dirulaguntzak eskura ditzaten udalek justifikatu egin beharko dute dirulaguntzaren gai den tresneria informatikoa erosi izana eta Gizarte Ongizateko Alorretan erabili beharko dute tresneria hori. Horretarako, 1996ko azaroaren 30a baino lehen egindako gastuen fakturak eta egiaztagiriak Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizateko Zuzendaritzara bidali beharko dituzte. Bidali beharko dute, baita ere, Udal Idazkaritzak emandako ziurtagiria, erositako tresneria informatikoa dagokion udaleko Gizarte Ongizateko Alorrerako izango dela ziurtatuko duena.

2.- Halaber, eskabidearen xedeari eragiten dion zernahi gora-beheraren berri ematera behartuta daude, eta batez ere, xede beraz beste laguntzaren bat jaso duten adieraztera.

9. atala.- Egiaztapena eta ordainketa.

Dirulaguntza zati bakarrean ordainduko da, udal onuradunak Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizate Zuzendaritzan dekretu honetako 8.1 atalean adierazten diren ordain-agiriak aurkezten dituenean.

Dekretu honen xedea betetzeko diru-baliabideak Euskal Autonomi Elkarteko 1.996ko aurrekontu orokorretan propio ezarritako aurrekontu-ataletatik aterako dira, atal horietako diru-ahalbideen neurrian.

11. atala.- Dirua itzultzea.

Dirulaguntza emateko erabakian, dekretu honetan nahiz aplika daitezkeen gainerako arauetan ezarritako baldintzaren bat bete gabe uzten badu erakunde onuradunak, Gizarte Ongizate zuzendariak, propio emandako erabakiaz, jaso gabe dauden kopuruak jasotzeko eskubidea galdutzat eman eta ordura arte jasotako kopuruak eta legezko interesak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzularaziko dio, bidezko izan daitezkeen beste ekintza batzuren kaltetan gabe. Kopuru horiek herri-dirutzat hartuko dira, bidezko lege-ondorioetarako.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ordezko araubidea.

Dekretu honetan Administrazioaren ihardunbideari buruz aurrikusi gabeko alderdiei Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko zaie.

Bigarrena.- Arauen garapena.

Dekretu hau garatu eta betearazteko beharrezko diren xedapenak hartzeko esku ermaten zaio Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari.

Hirugarrena.- Dekretua indarrean noiz jarriko den.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko ekainak 18an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua.

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.

ORDENAGAILUEN OINARRIZKO EZAUGARRIAK:

Prozesadorea: Pentium Overdrive 75 Mhz.; RAM memoria: 16 Mb.; Kanpoko cache memoria: 256 K.

Txartel grafikoa: SVGA eta 1 Mb. DRAM.

Monitorea: 14"; Bereizmena: 1024x768.

Disko gogorraren gutxieneko edukiera: 500 Mb.

Disko gogorrerako sarbidea: 32 bit.

Modem: 14400 bps.

Sagua.

Windows 95, aurretiaz ezarria, gaztelaniazko esku-liburu eta guzti.


Azterketa dokumentala