Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 1996ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3181

ERABAKIA, 1996ko ekainaren 12koa, Lehendakaritzako idazkariarena, 1996rako Euskal Gizartearen Egoera sarirako deialdia egiten duena.

<FONT SIZE=2><P>Ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak "Euskal Gizartearen Egoera" izeneko ikerketa-saria sortu eta arautu du, eta, bere lehenengo atalean xedatzen denez, urtero egingo da horretarako deialdia erabaki bidez.

Ondorioz, hau

ERABAKI DUT:

Atal bakarra.- Deialdia.

Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko "Euskal Gizartearen Egoera" sarirako deialdia egitea, erabaki honen eraskinean adierazitako oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Erabaki honek jasotzen ez duen guztiaren gainean Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena.- Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko ekainaren 12a.

Lehendakaritzako idazkaria,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

Lehenengoa.- Helburua.

Oinarri hauen helburua 1996 urteko ekitaldian Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko "Euskal Gizartearen Egoera" sarirako deialdia egitea da.

Bigarrena.- Dirukopurua.

Hau da 1996rako "Euskal Gizartearen Egoera" sariaren dirukopurua:

Lehenengo saria: 1.000.000 PTA.

Akzesita: 250.000 PTA.

Hirugarrena.- Lanak aurkezteko tokia.

Lanak, ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuaren 4. atalean adierazitako agiriekin batera, honako helbidean aurkeztu beharko dira, zuzenean edo posta ziurtatuaren bidez: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Argibide eta Azterlan Zuzendaritza, Nafarroa kalea, 2, 01006 Vitoria-Gasteiz. Argi adierazi behar da 1996ko "Euskal Gizartearen Egoera" sarian aurkeztekoa dela.

Laugarrena.- Lanak aurkezteko epea.

Lanak aurkezteko epea 1996ko urriaren 15eko 12:00etan bukatuko da.

Bosgarrena.- Esleipena eta ordainketa.

Saria, eta akzesita behar izanez gero, beren-beregi osatutako epaimahaiaren proposamenez eta Lehendakaritzako idazkariaren erabakiz esleituko da. Esleipen-erabaki horrek administrazio bidea amaituko du eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aurkezten direnetik hiru hilabetera erabaki adierazirik jasotzen ez duten lanak gaitzetsitzat joko dira.

Esleipena argitaratu ondoren, ordainketa egingo da eta, ekitaldi publiko batean, sarikurra emango zaie irabazleei.

Seigarrena.- Oinarriei men egitea,

"Euskal Gizartearen Egoera" sarirako lanak aurkezteak, berez, ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuan eta deialdi-erabaki honetan xedatutako guztia onartzeko hitzarmen formala dakar.


Azterketa dokumentala