Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 1996ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
2191

ERABAKIA, 1996ko apirilaren 16koa, Ingurugiro Baliabideen zuzendariarena, "Línea Verde-Hari Berdea Herritarren Argibidetarako Zerbitzua zaindu eta jarraitzeko lanak" burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailak, gaur hartutako erabakiz, lan horiek esleitzeko espedienteari hasiera ematea onartu du. Horretarako prozedura irekia izango da eta esleitzeko modua lehiaketa. Honako hauek izango dira

OINARRI-ARAUAK

Xedea.- Aipatutako lanak egitea.

Orotariko aurrekontua.- bost milioi eta zazpiehun mila (5.700.000) pezeta gehienez ere.

Behin-behineko fidantza.- ehun eta hamalau mila (114.000) pezeta.

Behin-betiko fidantza.- berrehun eta hogeita zortzi mila (228.000) pezeta.

Kontratuaren iraupena.- 1996ko abenduaren 31n amaituko da kontratua burutzeko epea.

Lehiatzaileentzat interesgarri diren agiriak.- oinarri-arauen plegua eta gainontzeko agiriak agerian egongo dira eskaintzak aurkezteko epeak dirauen artean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Ingurugiro Baliabideen Zuzendaritzan (Samaniego kalea, 2, 6. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Lehiatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.- administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan adierazten dira.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea.- Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Erregistro Nagusian (Samaniego kalea, 2, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz), 1996ko maiatzaren 30eko 11:00k arte.

Eskaintzarako eredua.- pleguaren eraskinean agertzen dena.

Eskaintzak agertarazteko tokia eta eguna.- Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bulegoetan (Samaniego kalea, 2, Vitoria-Gasteiz), 1996ko maiatzaren 31ko 11:30ean.

Ingurugiro Baliabideen zuzendaria,

ANTÓN ARANBURU ALBIZURI.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala