Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea onartzea, autonomia-erkidegoan arlo garrantzitsu horri buruz egin den lehendabiziko araua dena, mugarri garrantzitsua da gizarte eskubideetan sakontzeko. Berrikuntza nagusia, zalantzarik gabe, etxebizitza bat legez eta modu egonkorrean okupatzeko eskubide subjektiboa esplizituki aitortu izana da. Eskubide hori izango dute etxebizitza duin eta egoki bat eskuratzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikorik ez dutenek. Halaber, babes publikoko etxebizitza-parkea eta zuzkidura-bizitokiak ez direnez aski behar horri aurre egiteko, Legeak eskubide hori modu subsidiarioan gauzatzeko aukera eskaintzen du, prestazio ekonomiko publiko bat jasotzeko aukeraren bitartez, prestazio horren onuradunek merkatu babestuaz kanpoko errentamendua ordain ahal izan dezaten. Eskubide subjektiboa aitortuta dutenek kolektibo horrentzat gordetako kupoan parte hartzen dute esleipen-prozeduretan.
Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortzea nahi baduzu baldintza hauek bete behar dituzu
Eskabide-orria adinez nagusi diren bizkidetza-unitateko kide guztiek sinatu beharko dute.
Eska ezazu etxebizitza eskubide subjektiboa aitortzea.
Sar zaitez EEBko eskabide elektronikora