Trans Pertsonen administrazio-dokumentazioaren eskaera

Deskribapena


Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egiazko bizilekua duten transexualek askatasunez zehaztutako genero-identitatea aitortzen duen administrazio-dokumentazioa ematen du.
Dokumentazio horren helburua da ziurtatzea euskal administrazio publikoek beharrezko neurriak hartuko dituztela, eskatzaileak esku hartzen duen izapide eta prozedura guztietan bere genero edo sexu identitatearen arabera tratatua izan dadin.
Gainera, dokumentazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioei jakinaraziko zaie, eskatzaileak eskabidean adierazitakoari jarraituz, administrazio-eremuan errazago aitortu eta aplikatu ahal izateko.

Nori dago zuzenduta


Dokumentazio administratiboa honako pertsona hauek eskuratu ahal izango dute: Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizilekua izanik, otsailaren 15eko, 4/2024 Legearen 3. artikuluan xedatutakoaren arabera trans diren pertsona guztiek, erregistroan sexuari buruzko aipamena jada aldatu dutenek izan ezik. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren trans etorkinentzat, dokumentazio administratiboa indarrean egongo da jatorrizko herrialdean erregistro-aldaketa egiten duten arte.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburua > Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburua > Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldien arteko Elkartasun Zuzendaritza.

  • Telefonoa: 945 016 348

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Trans pertsonen administrazio-dokumentazioaren eskaera: 1111201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.