AGINDUA, 2011ko apirilaren 20koa, Kulturako sailburuarena, 2011. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako plazak deitzeko dena.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Gazteria Zuzendaritza


Egitura atal kudeatzailea

Gazteria Zuzendaritza


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2011. urteko «Auzolandegiak» programako plazen deialdia arautzea.

Nori Zuzendua

Honako betekizun hauek betetzen dituzten pertsonak:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea, oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik.

b) Dagokion auzolandegian lan egiteko eskatzen den adina izatea auzolandegia hasteko egunean.

c) Gazte emantzipatu gabeen kasuan, horien gaineko guraso-agintea edo tutoretza dutenen baimena.

d) Hala dagokionean, auzolandegian parte hartzeko ezaguera espezifikoak izatea. Plazak www.gazteaukera.euskadi.net helbidean dagoen aplikazio informatikoaren bitartez azaltzen dira.

e) Plazaren erreserba eskatu eta lortu izana, eranskin honetako 6. oinarrian ezarrita dagoen bezala.

f) Auzolandegien programan inskripzio-kuota ordaindu izana.

g) Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari eranskin honetako 6.3 oinarrian adierazitako dokumentazioa eranskin honetako 6.4 oinarrian eskatzen den epearen barruan bidali izana.

Araudia

2011ko apirilaren 20ko AGINDUA.


Harremanak norekin

Kontxi Alonso Pérez

(945 01 95 01)

e-mail: ce-alonso@ej-gv.es

Erantsi beharreko agiriak

   a) Eskaera-orria beteta eta sinatuta.

    b) NANaren edo atzerritarraren identifikazio-zenbakiaren fotokopia.

    c) Erroldatze-egiaztagiria, deialdi hau argitaratu ondoren egindakoa.

    d) Inskripzio-kuota ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

    e) Gazte emantzipatugabeen kasuan, horien gaineko guraso-agintea edo tutoretza dutenen baimena.

    f) Adingabe emantzipatuen kasuan, emantzipazioa egiaztatzen duen Erregistro Zibilaren agiria.

 


Dagokion tasa

72 eurotako inskripzio-kuota.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Auzolandegietan izena emateko epea ondoren adierazten diren egunetan itxiko da, edo lehenago, baldin eta plazak betetzen badira, betiere EHAAn argitaratuko den Gazteria Zuzendaritzaren ebazpen bidez.

 - Euskadiko auzolandegietan: 2011ko edizioko auzolandegia hasteko eguna baino hamar egun lehenago.

 - Estatuko beste autonomia erkidegoetako auzolandegietan: 2011ko maiatzaren 24an.

 - Atzerriko auzolandegietan: 2011ko maiatzaren 17an.


Eskabideak aurkezteko lekua

Plazak www.gazteaukera.euskadi.net helbidean dagoen aplikazio informatikoaren bitartez eskatu behar dira.

Zuzenean ere eska daiteke plaza bat, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren bulego hauetara bertaratuz:

Gazteria Zuzendaritza

   Donostia kalea, 1, O eraikina, 3. solairua

   01010 Vitoria-Gasteiz. Tel.: 945 019 457 - 945 019 536.

Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

   Kale Nagusia, 85

   48011 Bilbao. Tel.: 94 403 16 53

Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

   Andia kalea, 13

   20004 Donostia-San Sebastián

   Tel.: 943 022 964

Tramiteen deskripzioa

Plaza eskatzea.

Inskripzio-kuota ordaintzea.

Plazak behin betiko esleitzea.


Egitura Atal Ebazlea

Gazteria Zuzendaritza


Ebazteko epea

Inskripzio-agiria aurkeztu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita sei hilabeteko epean.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ez dagokio


Formularioak

II. ERANSKINA

III. ERANSKINA

IV. ERANSKINA

Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Auzolandegietan izena emateko epea ondoren adierazten diren egunetan itxiko da, edo lehenago, baldin eta plazak betetzen badira, betiere EHAAn argitaratuko den Gazteria Zuzendaritzaren ebazpen bidez.

 - Euskadiko auzolandegietan: 2011ko edizioko auzolandegia hasteko eguna baino hamar egun lehenago.

 - Estatuko beste autonomia erkidegoetako auzolandegietan: 2011ko maiatzaren 24an.

 - Atzerriko auzolandegietan: 2011ko maiatzaren 17an.

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

03/05/2011