Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lan eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratze Sailburuordetza


Xedea

Genero-indarkeriaren biktimei diru-laguntza emateko betiere nahikoa baliabiderik ez dutela eta enplegu bat lortzeko zailtasun bereziak dituztela egiaztatzen badute


Nori Zuzendua

Laguntza eskatu ahal izango da babes-agindua, Ministerio Fiskalaren txostena edo, hala badagokio, kondena-epaian ezarri diren eta Agindu hau indarrean hasi ondoren eman diren emakumea babesteko neurriak indarrean dauden bitartean.

Laguntzak honako baldintzok betetzen dituzten emakumeei zuzenduta daude:

- Genero-indarkeriaren egoera egiaztatzea
- Indarrean dagoen erakunde arteko gutxieneko soldataren ehuneko 75etik gorako errentarik ez izatea (hilabeteko zenbaketan) bi aparteko ordainsarien zati proportzionala kontuan izan gabe.
- Lana lortzeko zailtasun bereziak izatea
- Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea eta egiaz udalerri horretan bizitzea


Diru kopurua

Berehala ordainduko da, ordainketa bakar batean bere titulartasuneko banku-kontuan

1. Laguntzak, oro har, langabezia-sorospeneko sei hilabeteko zenbatekoa izango du

2. Genero-indarkeriaren biktimak familia-erantzukizunak baldin baditu, laguntzak honako zenbateko hau izango du:
            a) Langabezia-sorospeneko hamabi hilabete, biktimak bere ardurapean ahaide bat edo hartutako adingabe bat baldin badu
            b) Langabezia-sorospeneko hemezortzi hilabete, baldin eta biktimak bere ardurapean bi ahaide edo hartutako adingabe edo gehiago, edo ahaide bat eta hartutako adingabe bat baditu

3. Genero-indarkeriaren biktimari 100eko 33ko edo hortik gorako ezintasun-maila ofizialki onartu badiote, laguntzak honako zenbateko hau izango du:
            a) Langabezia-sorospeneko hamabi hilabete, biktimak familia-erantzukizunik ez            
   badu
            b) Langabezia-sorospeneko hemezortzi hilabete, biktimak bere ardurapean     
ahaide edo hartutako adingabe bat badu

            c) Langabezia-sorospeneko hogeita lau hilabete, baldin eta biktimak bere ardurapean bi ahaide edo hartutako adingabe edo gehiago, edo ahaide bat eta hartutako adingabe bat baditu.

4. Genero-indarkeriaren biktimak bere ardurapean 100eko 33ko edo hortik gorako ezintasun-maila ofizialki onartu dioten ahaide bat edo hartutako adingabe bat badu, laguntzak honako zenbateko hau izango du:
            a) Langabezia-sorospeneko hemezortzi hilabete, biktimak bere ardurapean            ahaide edo hartutako adingabe bat badu. 
            b) Langabezia-sorospeneko hogeita lau hilabete, baldin eta biktimak bere ardurapean bi ahaide edo hartutako adingabe edo gehiago, edo ahaide bat eta hartutako adingabe bat baditu

5. Familia-erantzukizunak dituen genero-indarkeriaren biktimari edo haren ardurapean eta harekin bizi den ahaideari edo hartutako adingabeari 100eko 65eko edo hortik gorako ezintasun-Maila onartu badiote, laguntzak langabezia-sorospeneko hogeita lau hilabeteko zenbatekoa izango du.

6. Genero-indarkeriaren biktimari eta haren ardurapean eta harekin bizi den ahaideari edo hartutako adingabeari 100eko 33ko edo hortik gorako ezintasun-maila onartu badiote, laguntzak langabezia-sorospeneko hogeita lau hilabeteko zenbatekoa izango du



LAGUNTZAREN ZENBATEKOA 2009.URTERAKO

Eskatzailearen egoeraren arabera          Zenbatekoa (eurotan)
           
1                                                    2.530,75
2.a                                                 5.061,50
2.b                                                 7.592,26
3.a                                                 5.061,50
3.b                                                 7.592,26
3.c                                                10.123,01
4.a                                                 7.592,26
4.b                                                10.123,01
5                                                   10.123,01
6                                                   10.123,01

LAGUNTZAREN ORDAINKETA

Laguntza onartu eta berehala ordainduko da, ordainketa bakar batean, eskabidea betetzean eskatzaileak zehazten duen bere titulartasuneko banku kontuan.


Araudia

2007ko azaroaren 29ko agindua genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen duena.

1/2004 Lege Organikoa abenduaren 28koa genero-indarkeriaren aurkako Babes Integraleko neurriei buruzkoa.

1452/2005 Errege Dekretua abenduaren 2koa aipatutako Lege Organikoaren 27. artikuluaren diru-laguntzak garatzen dira.


Harremanak norekin

Itxaso Goikoetxea Etxebarria.

Telefonoa 945 01 93 88


 

 


Erantsi beharreko agiriak

ERANTSI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

a)  Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, edo horien pareko dokumentu egiaztagarria    

b)  Babes-neurriak erabaki dituen kondena-epaia, biktima Babesteko Agindua edo, salbuespenez, Fiskaltzak genero-indarkeriaren zantzuak atzeman dituela adierazten duen txostena egiaztatzeko dokumentua 

c) Enplegu Zerbitzu Publikoaren nahitaezko txostena                                                                           

d) Eskatzailearen errolda-ziurtagiri eguneratua, helbide horretan bizi diren pertsona guztien zerrenda adierazita 
e) Eskatzailearen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen azken aitorpena, edo, hala badagokio, aitorpena egitera behartuta ez dagoela adierazten duen ziurtagiria                              

f)  Bananduta edo dibortziatuta badago, hitzarmen arau-emailearen kopia konpultsatua    

g) Eskatzaileak hilero dituen diru-sarrera guztien justifikazioa                                                             

h) Eskatzailearen ezintasunari buruzko ziurtagiria, hala badagokio          

                                                   
ESKATZAILEAREN KARGURA DAUDEN AHAIDEEN DOKUMENTAZIOA

a) Eskatzailearen kargura dauden familiako kideen Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo dokumentu egiaztagarria. Adingabeen kasuan, Familia Liburua aurkeztuko da eta, hala badagokio, harrera judizialaren edo administratiboaren dokumentuaren kopia konpultsatua           

b) Eskatzailearen kargura dauden ahaideen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen azken aitorpena, edo, hala badagokio, aitorpena egitera behartuta ez daudela adierazten duen ziurtagiria                                                                                             

c)  Eskatzailearen kargura dauden familiako kide guztien hileroko diru-sarrera guztien frogagiria            

d)  Eskatzailearen kargura dauden pertsonen ezintasunari buruzko ziurtagiria                                       


Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar.


Eskabideak aurkezteko lekua

Emakumea bizi den udalerriko Udaletxean Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzaren Lurralde Ordezkaritzetan edo Sail honetako Gizarteratze Zuzendaritzan emango diren instantzia normalizatuen bidez gauzatuko da, edo bestela
http://www.juslan.ejgv.euskadi.net/ Interneteko helbidetik deskargatu ahal izango da.


Tramiteen deskripzioa

Ez daude.


Egitura Atal Ebazlea

Gizarteratze Zuzendaritza.


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko epeak hiru hilabete iraungo du gehienez, eskabide hori tramitatzeko eskumena duen organoaren Erregistroan sartuko den unetik zenbatzen hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskaera orria (Pdf 29,3 Kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

27/01/2009