Programentzako Laguntzen 2011ko Deialdia

LABURPENA
Titulua:
Programentzako Laguntzen 2011ko Deialdia
Xedea:

Ebazpen honen xedea hauxe da: 2011. urteko ekitaldirako, apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak aurreikusitako programetarako laguntzetarako deialdia egitea. Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako programetarako laguntzak arautzen ditu dekretu horrek.

Diru kopurua:

8.200.000 euro

Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2011ko ekainaren 15ekoa (EHAA Zk. 120/2011)

    EBAZPENA, 2011ko ekainaren 15ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2011rako Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako programetarako deialdia egiten duena

Araudia:
  • 57/2007 Dekretua (EHAA Zk. 89/2007)

    57/2007 Dekretua, apirilaren 3koa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako programetarako laguntzak arautzen dituena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Deialdia egiten duen organoa:
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Egitura atal ebazlea:
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Programentzako laguntzen 2011ko Deialdia

Ebazpen honen xedea hauxe da: 2011. urteko ekitaldirako, apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak aurreikusitako programetarako laguntzetarako deialdia egitea. Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako programetarako laguntzak arautzen ditu dekretu horrek.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuaren 11. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, baldintzen eta gaitasunen egiaztapenari buruz Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren aldeko ebazpena duten entitateek bakarrik aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, deialdi honetan ezarritako epean.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, aurkeztutako programek honako hauek bete beharko dituzte. Dagokion deialdiaren programa eskatzerakoan egiaztatuko dira.

a) Programaren helburu orokorrak nortasun argi bat eduki behar du, euskal erakunde eskatzailearen helburu estrategikoren batekin.

b) Berariazko helburua lortzen bada, horrek prozesuen sakontasuna bermatu behar du, sektorialean zein zeharkakoan estrategia sendoak abian jarriz. Jarduneko sektorean edo sektoreetan, jardunen bideragarritasuna, iraunkortasuna eta jarraipena bermatu behar da. Zeharkakoan, berriz, berariazko estrategien garapena bermatu behar da generoaren, tokiko ahalmenen eta parte-hartzearen alorretan, eta gutxienez jardun jakin batzuk gauzatu behar dira antolaketaren, giza eskubideen eta iraunkortasun ekologikoaren alorretan.

c) Beharrezko baliabideak jarri eta beharrezko jarduerak gauzatuko direla bermatzea, batetik, oinarrizko lerro bat ezartzeko, eta, bestetik, adierazle kualitatibo eta kuantitatiboen sistema bat ezartzeko, proiektua hasi eta handik sei hilabetera.

d) Programa herrialde pobretuetako gutxienez tokiko erakunde baten bitartez egitea. Dekretu honen bigarren kapituluko laugarren atalean tokiko erakundeentzat ezarritakoa bete beharko du tokiko erakunde horrek.

e) Jarduerak garatzea eta rubro edota partidak biltzea aurrekontu-atal bakoitzean. Aurrekontu-atalak honako hauek dira: Identifikazioa, Garapen-jarduerak, Tokiko erakundeak edo xede-biztanleriaren erakundeak indartzea, Garapenerako hezkuntza, Programa gauzatze-eremuan kudeatzea eta Programa Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzea.

f) Programa bakoitzeko gehienez 1.200.000 euroko diru-laguntza eskatu ahal izango da, eta, gutxienez 600.000 euroko diru-laguntza.

g) Finantziazioaren % 15ek gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoaren Herri Administrazioak emandako laguntzaz aparteko baliabideetatik etorri behar du.

h) Dagokion deialdiaren aurrekontu-ekitaldiaren barruan hastea. Hasiera-eguna zehazteko, programa eskatzeko formularioan proposatutako eguna hartuko da aintzat. Egun horrek deialdia argitaratzen den egunaren ondokoa behar du, eta dagokion aurrekontu-ekitaldia amaitu aurrekoa.

Eskaera onartzen badute, erakunde esleipendunak

i) Lortutako emaitzak arrazoizko epe batean lortzea. Aurrekontua gauzatzeko gehienez 36 hilabete egongo dira, eta gutxienez 24 hilabete.

Nolanahi ere, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak epe hori luzatu ahal izango du gehienez ere bi aurrekontu-ekitaldi gehiagoz, proiektua gauzatzearekin zerikusia duten zirkunstantziak direla-eta.

proiektuaren hasiera-data eguneratzeko aukera izango du, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzarekin hitzarmena izenpetzen duenean. Egun hori deialdia argitaratzen den egunaren ondokoa izango da, eta dagokion aurrekontu-ekitaldia amaitu aurrekoa. Onartzeko jakinarazpenari erantzuten ez bazaio, programa aurkezteko formularioan erakunde esleipendunak adierazitako eguna hartuko da aintzat.

 

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Programa bakoitzeko gehienez 1.200.000 euroko diru-laguntza eskatu ahal izango da, eta, gutxienez 600.000 euroko diru-laguntza.

Muga:

1.200.000 euro

Ordainketa modua:

Emandako diru-laguntza honako epe hauetan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 40raino, hitzarmena izenpetzen den unean.

b) Bigarren ordainketa, diru-laguntza osoaren % 40raino, programari emandako diru-laguntzaren aurrekontu osoaren gutxienez % 20 gauzatu izana dioen txostena egin eta agiri bidez justifikatu ondoren.

c) Emandako diru-laguntzaren gainerakoa, emandako diru-laguntzaren aurrekontu osoaren % 60 justifikatu ondoren.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Formularioa
Eskabide Formularioa:
Eskabide Formularioa
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza Eskabidea (Eskaera)

Laguntza Eskabidea Programak 2011

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Berraztertzeko Errekurtsoa
Berraztertzeko Errekurtsoa:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Berraztertzeko Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/06/25 - 2011/07/26
Aurkezteko epe-muga:

2011ko Uztailaren 26an

Ebazteko epea:

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, bere aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lehendakaritzako idazkari nagusiari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.