Turismo- enpresak modernizatzeko laguntza programa 2010

LABURPENA
Titulua:
Turismo- enpresak modernizatzeko laguntza programa 2010
Xedea:

1. – Agindu honen xedea, EAEko turismo-sektorean jarduten duten enpresak indartzeko erraztasunak jartzea da, berrikuntza sustatuz, enpresa horien kudeaketa-tresnak hobetuz eta establezimenduetako azpiegiturak modernizatuz, turismoaren eskari eta erabilera berrietara egokituz.

2. – Laguntza-programa horren arabera diruz lagunduko dira, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako turismo-enpresek informazio- eta komunikazio-teknologia berrietan egingo dituzten inbertsio-proiektuak, baldin eta turismo-enpresetako kudeaketa- eta merkaturatze-tresnak hobetzen badituzte, eta, bestetik, turismo-establezimenduetako azpiegitura eta ekipamenduak modernizatzeko proiektuak, turismoaren erabilera eta eskari berriekin bat etorriz.

Diru kopurua:

1. – Agindu honetan bildutako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bitartez gauzatuko dira, jarraian zehazten diren zenbateko eta ehunekoen arabera:
a) EUSTATi hileko estatistika-informazioa ematen dion XML modulua sortzearekin zerikusia duten proiektuetarako, onartutako zenbatekoaren % 70 izango da (gehienez: 1.200 euro).
b) Gainerako proiektuetarako, diru-laguntzaren ehunekoa onartutako inbertsioaren % 20 izango da.

2.- Kopuru horiek igotzeko aukera izango da, honako ehuneko eta baldintza hauen arabera:

a) Eskabidea aurkezten duen egunean erakunde onuradunak egiaztatzen badu hobetu beharreko establezimenduak turismo-sektorerako Sailaren babesa duten kalitate-ziurtagirietako baten —ISO 9001:2000, Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuak emandako turismo-kalitateko markak, edo Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak— jabe dela, diru-laguntzaren ehunekoa % 5 igoko da.
b) Halaber, beren eragin-eremuan turismoa garatzeko helburua duten turismoko enpresa-elkarteetako edota elkarte edo erakunde publiko-pribatuetako kidea edo bazkidea dela egiaztatzen badu enpresak, diru-laguntzaren ehunekoa % 5 igoko da.

3.- Nolanahi ere, erakunde onuradun bati gehienez ere 12.000 euroko diru-laguntza eman ahal izango zaio urtean.

Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2010eko uztailaren 16koa, (EHAA Zk. 136/2010)

    Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, 2010eko ekitaldiari dagokionez, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza programan ezarritako diru-laguntzak emateko deialdia jendaurrean jakinarazten duena.

Araudia:
  • AGINDUA, 2010ko ekainaren 30ekoa, (EHAA Zk. 134/2010)

    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza programa arautzen duena.

  • EBAZPENA,2010eko uztailaren 20koa, (EHAA Zk. 138/2010)

    Turismo zuzendariarena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde ordezkariei zenbait gaitarako eskumez baliatzea eskuordetzeko dena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Turismo Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Egitura atal ebazlea:
Turismo Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Itzuli

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Telefono bidezko arreta:

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Tel.: 943 02 25 64
E-posta: m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
Tel: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Tel.: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Turismo- enpresak modernizatzeko laguntza programa

1. – Agindu honen xedea, EAEko turismo-sektorean jarduten duten enpresak indartzeko erraztasunak jartzea da, berrikuntza sustatuz, enpresa horien kudeaketa-tresnak hobetuz eta establezimenduetako azpiegiturak modernizatuz, turismoaren eskari eta erabilera berrietara egokituz.

2. – Laguntza-programa horren arabera diruz lagunduko dira, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako turismo-enpresek informazio- eta komunikazio-teknologia berrietan egingo dituzten inbertsio-proiektuak, baldin eta turismo-enpresetako kudeaketa- eta merkaturatze-tresnak hobetzen badituzte, eta, bestetik, turismo-establezimenduetako azpiegitura eta ekipamenduak modernizatzeko proiektuak, turismoaren erabilera eta eskari berriekin bat etorriz.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

EAEko turismo-sektoreko ETEek eskura ditzakete laguntzak, baldin eta honako jarduera hauetan jarduten badute:

a) Hotelak, Ostatu-etxeak eta Apartamentu turistikoak.
b) Nekazaritza-turismoko Establezimenduak eta Landa Etxeak
c) Kanpinak.
d) Jatetxeak, Tabernak eta Kafetegiak.
e) Bidaia Agentziak.
f) Turismo aktiboko enpresak

2.– a), b), c), eta d) idatz-zatietako turismo-establezimenduek Euskadiko Turismo-arloko Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan inskribatuta egon behar dute, eta 5. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritako laguntzak eskuratzeko aukera izango dute.

5. artikuluko 2. idatz-zatian jasotako inbertsioak finantzatzeko laguntza-eskabideetarako, interesdunek gutxienez hiru urte eraman behar dute Erregistro horretan inskribatuta, urteko laguntza-deialdia argitaratzen den egunean.

3.- e) eta f) idatz-zatietako establezimenduek 5. artikuluko 1. idatz-zatian ezarritako laguntzak baino ezin izango dituzte eskuratu, eta jarduera horietan dihardutela egiaztatu beharko dute eskabidea aurkezteko unean, Jarduera Ekonomikoen Zergaren alta eta bajen ziurtagiria aurkeztuz.

Betebeharrak:

Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, eta honako xede hauek dituzten inbertsioak finantzatzera bideratuko dira:

1.- Kudeaketa- eta merkaturatze-tresnak hobetzea, komunikazio- eta informazio-teknologiak erabiliz. Idatz-zati horretan, honako xede hauek dituzten inbertsioek jaso dezakete diru-laguntza:

a) Informatika-ekipamenduak eta horien aplikazio eta osagarriak erosi eta ezartzea, betiere merkaturatze-prozesuetan bilduta badaude edo enpresa-kudeaketa helburu badute, turismo-sektoreko enpresetarako berariaz garatuta edo egokituta.
b) Turismo-establezimenduetan WIFI guneak gaitzeko beharrezko ekipamendua erostea eta ezartzea.
c) Hotel-ostatuko establezimenduak kudeatzeko programak egokitzea, erabileren artean XML fitxategi bat sortzea bil dezaten, hilean-hilean EUSTATi estatistika-informazioa emango diona, EUSTATeko zuzendari nagusiaren 2007ko urriaren 18ko Ebazpenean ezarritako eduki- eta formatu-baldintzei jarraiki (216. EHAA, 2007ko azaroaren 9koa).

2.- Turismoaren erabilera eta eskari berriei jarraiki, establezimenduak modernizatu eta egokitzea helburu duten inbertsioak, hala nola:
a) Dastaketak egiteko, ikasteko eta erakustaldiak antolatzeko beharrezko guneak gaitzea eta beharrezko ekipamendua erostea, turistei gastronomia- eta enologia-esperientziekin gozatzeko aukera emango diena, euskal kulturari loturik.
b) Erabilera publikoko guneetan, ostalaritza-establezimenduetako terrazetarako babes- eta berokuntza-sistemak ezartzea (manparak, alboko babesak, behin-behineko estaldurak eta antzekoak), unean-unean aplikatzekoak diren udalaren ordenantza eta baimenekin bat etorriz.
c) Aire girotuko ekipamenduak eta instalazioak.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

1. – Agindu honetan bildutako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bitartez gauzatuko dira, jarraian zehazten diren zenbateko eta ehunekoen arabera:
a) EUSTATi hileko estatistika-informazioa ematen dion XML modulua sortzearekin zerikusia duten proiektuetarako, onartutako zenbatekoaren % 70 izango da (gehienez: 1.200 euro).
b) Gainerako proiektuetarako, diru-laguntzaren ehunekoa onartutako inbertsioaren % 20 izango da.

2.- Kopuru horiek igotzeko aukera izango da, honako ehuneko eta baldintza hauen arabera:
a) Eskabidea aurkezten duen egunean erakunde onuradunak egiaztatzen badu hobetu beharreko establezimenduak turismo-sektorerako Sailaren babesa duten kalitate-ziurtagirietako baten —ISO 9001:2000, Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuak emandako turismo-kalitateko markak, edo Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak— jabe dela, diru-laguntzaren ehunekoa % 5 igoko da.
b) Halaber, beren eragin-eremuan turismoa garatzeko helburua duten turismoko enpresa-elkarteetako edota elkarte edo erakunde publiko-pribatuetako kidea edo bazkidea dela egiaztatzen badu enpresak, diru-laguntzaren ehunekoa % 5 igoko da.

3.- Nolanahi ere, erakunde onuradun bati gehienez ere 12.000 euroko diru-laguntza eman ahal izango zaio urtean.

TRAMITEAK
Tramiteak:
Diru-laguntzak eskatzeko espedienteak hurrenkera bati jarraiki ebatziko dira, espedienteak Agindu honetan eskatutako dokumentazio guztiarekin osatuko diren unearen arabera, esleitutako aurrekontu-hornidura agortu arte.
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Agiriak

    1.- Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta Agindu honetan inplikatutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bitartez egiteko aukera izango da, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuarekin (22. EHAA, 2008ko urtarrilaren 31koa), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin (102. EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa) eta EAEko Administrazioak prozeduren tramitazio telematikoan erabiliko dituen izaera horizontaleko programa eta aplikazio elektroniko, informatiko eta telematikoak onartzen dituen Informatika eta Telekomunikazioen zuzendariaren 2003ko maiatzaren 13ko Ebazpenarekin bat etorriz.

    Aukeratutako izapidea telematikoa bada, jarraibideak eta eskabide-eredua eskuratzeko, eskabide hori Administrazioan aurkezteko, espedienterako sarbidea izateko eta beste hainbat izapide egiteko, www.euskadi.net webgunean sartu beharko da, behin Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen ebazpenaren bitartez laguntzen deialdia egin ondoren.

    Erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren baimendutako sinadura elektronikoaz gain, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta Administrazioak eska dezakeen dokumentazioa aurkeztuko da eskabidearekin batera, administrazio-prozeduretan bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan xedaturikoaren arabera.

    2.- Aurreko aukeraren alternatiba gisa, Turismo Zuzendaritzara zuzendutako eskariaren bitartez ere egin ahal izango da eskabidea; bide hori aukeratuz gero, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu beharko da, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako baliabideen arteko edozeinen bitartez.

    3.- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren edozein lurralde ordezkaritzatan eskabide-eredu bat eta inprimakiak eskainiko dira, edo bestela www.euskadi.net web-orrian egongo dira eskuragarri, behin laguntzen deialdia egin ondoren Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen ebazpenaren bitartez.

    Erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko ahalmena duenak sinatuko du eskaria.

    4. – Enpresa eskatzaileek berariaz horretarako prestatu diren eskabide-eredu eta inprimakiak bete beharko dituzte. Horiekin batera, zinpeko aitorpenak aurkeztu beharko dituzte, honako puntu hauek direla-eta:

    a) Eskabidearen ekitaldiaren aurreko ekitaldiko abenduaren 31ko langile kopurua, hilabete horretako TC2 inprimakiaren arabera, sexuaren arabera bereizita.
    b) Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n izandako fakturazioaren zenbatekoa.
    c) Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n egindako urteko balantze orokorraren zenbatekoa.
    d) ETE ez den enpresa batek edo zenbait ETEk aldi berean, zuzenean edo zeharka, erakunde eskatzailearen kapitalaren % 25etik gorako partaidetza ez dutela egiaztatzen duen dokumentua.
    e) Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatuen aldetik jasotako laguntzak.
    f) Azken hiru ekitaldietan enpresak jasotako laguntzak, laguntza eskatu den urtea azken urtearen erreferentziatzat hartuta.
    g) Erantzukizun-aitorpena, erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki.

    Datu horiek eskabidean jasota ageri dira, eta, espedientea izapidetzerakoan, datuok egiaztatzeko eska liteke edozein momentutan, egia direnentz frogatzearren.

    Eskatzaileak gorago aipatutako zinpeko aitorpenaren barnean hartutako daturen bat faltsutzen badu, indarrean dagoen zigor-erregimena ezarriko zaio, administratiboa zein penala.

    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak datuak babespean tratatzeko konpromisoa hartzen du, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

    5. – Eskatzaileek honako dokumentazio hau erantsi beharko diote eskabideari:

    a) Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren eta eratze-eskrituraren fotokopia, geroztik eskriturak izandako aldaketekin eta dagozkion erregistroetako inskripzioa ere bai.
    b) Pertsona juridikoaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia
    c) Eskatzailearen NANaren fotokopia.
    d) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako altak eta bajak egiaztatzeko agiria.
    e) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituela adierazten duen ziurtagiriaren kopia.
    f) Enpresa eskatzailearen Hirugarrenaren Altari buruzko dokumentua, soilik aurretik aurkeztu ez bada edo datuak aldatu badira.
    g) Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuan sartutako aktiboen behin betiko fakturak (originalak edota horien fotokopia konpultsatuak). Inbertsioen egiaztapena faktura elektronikoen bidez ere egin ahal izango da, betiere zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte.
    h) Zerga-betebeharrak eguneratuak izan beharko dituzte erakunde onuradunek. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako edo haren ordezko araudiko diru-laguntzen erakunde onuradunen zerga-betebeharrak egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, betiere erakunde eskatzailearen esanbidezko baimena badu, laguntzen eta diru-laguntzen erakunde eskatzaileen zerga-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria eskatuko die zuzenean zerga-alorreko organo eskudunei. Erakunde interesdunen esanbidezko baimen hori espedientean jasota ez badago, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
    i) Hala badagokio, egiaztatutako kalitate-arauak bete izanaren ziurtagiri eguneratuaren kopia (ISO 9001:2000, ICTEko Turismo Kalitateari buruzko Marka); eta, EFQM errekonozimenduren bat jaso badu, Euskaliten ziurtagiriaren edo egindako kanpo-ebaluazioaren emaitzaren kopia.
    j) Hala badagokio, EAEko turismo-elkarte sektorial bateko edota turismoa dinamizatzeko elkarte edo erakunde publiko-pribatu bateko kidea dela egiaztatzen duen agiri eguneratua.

    6.- Jadanik Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez aurkeztu beharko. Kasu horretan, eskabide-orrian adierazi beharko du eskatzaileak zer egunetan eta zer organo edo bulegotan aurkeztu zituen aipatutako dokumentuak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluaren f) idatz-zatian ezarritako baldintzei jarraiki.

    7.- Erakunde eskatzaileek laguntza jasotzeko eskaera aurkeztu ahal izango dute horrekin batera aurkezten den dokumentazioarekin, haiek aukeratu duten hizkuntza ofizialean. Gainera, laguntza-eskabidetik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak aukeraturiko hizkuntza baliatuko da, euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefono bidezkoa

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Tel.: 943 02 25 64
E-posta: m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
Tel: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Tel.: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es



Telematikoa
Aplikazioak:
Tramitazio telematikoa eta inprimakiak

Dirulaguntza-eskabidea Internet-en bidez tramitatu daiteke. Nolanahi ere, erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren sinadura elektronikoa izan ezean, ezinbestekoa da paperez aurkeztea beharreko agiriekin batera dagokion lurralde ordezkaritzan edo Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako lekuetan, sarrera-erregistroan jasotzeari begira.



Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/07/16 - 2010/09/30
Ebazteko epea:

6 meses a contar desde el día siguiente a la presentación de la solicitud.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.