"MERKAGUNE - Herri Merkataritza" merkataritza-lankidetzako zonako estrategiak sustatzera bideraturiko laguntzen programa 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Merkataritza Zuzendaritza


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko Udalak eta Merkatari Elkarte nahiz Elkarte Mistoen arteko lankidetza-egitura publiko eta pribatuak sortzeko aukera bultzatzea hirugarren sektore guztian, udal-inguruneei hiri-ekonomiako eremu gisa balioa emango dieten zonako estrategiak garatzearren, betiere udal-estrategiarekin integratutako eta harekin koherentea den esku-hartzean oinarritutako gune gisa jardunez.


Nori Zuzendua

a) 15.000 biztanle baino gehiago dituzten EAEko udalerriak.
b) Hirigune Historikoa duten 15.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, baldin eta, bertan dauden saltokien kopurua kontuan harturik, merkataritza biziberritzeko aukera badute. Toki-erakunde horiek Agindu honen I. Eranskinean adierazi dira.
c) Beren eskualdeko inguruneko herri guztientzat ekonomia- eta merkataritza-arloko erreferentziagunetzat hartutako udalerriak. Udal horiek Agindu honen II. eranskinean adierazi dira.
d) Merkatarien Elkarteak eta Elkarte Mistoek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan erregistraturik badaude (ekainaren 17ko 148/1997 Dekretuak arautzen du Errolda hori).


Diru kopurua Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira; eta gehienez diruz lagundu daitezkeen inbertsioak gauzatzeko kostuaren %80koak.
Udalentzako diru-laguntzetarako, deialdi eta udalerri bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza honela kalkulatuko da: udalerriaren biztanle kopuruaren araberako diru-laguntza, bider udalerri horren merkataritza-dentsitatearen koefizientea:
- 1.000-1.999 biztanle dituzten udalerriak 45.000,00 euro
- 2.000-4.999 biztanle dituzten udalerriak 56.000,00 euro
- 5.000-9.999 biztanle dituzten udalerriak 80.000,00 euro
- 10.000-14.999 biztanle dituzten udalerriak 120.000,00 euro
- 15.000-29.999 biztanle dituzten udalerriak 200.000,00 euro
- 30.000-59.999 biztanle dituzten udalerriak 240.000,00 euro
- 60.000-99.999 biztanle dituzten udalerriak 320.000,00 euro
- 100.000-249.999 biztanle dituzten udalerriak 640.000,00 euro
- 250.000 biztanletik gorako udalerriak 960.000,00 euro
 
Elkarteentzako diru-laguntzetarako, deialdi eta udalerri bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza honela kalkulatuko da: udalerriko denda kopuruaren araberako diru-laguntza, bider udalerri horren merkataritza-dentsitatearen koefizientea:
- 49 denda baino gutxiago dituzten udalerriak 6.000,00 euro
- 50-99 denda dituzten udalerriak 10.000,00 euro
- 100-199 denda dituzten udalerriak 15.000,00 euro
- 200-399 denda dituzten udalerriak 20.000,00 euro
- 400-999 denda dituzten udalerriak 30.000,00 euro
- 1.000-1.999 denda dituzten udalerriak 50.000,00 euro
- 2.000-3.499 denda dituzten udalerriak 75.000,00 euro
- 3.500 dendatik gora dituzten udalerriak 100.000,00 euro

Araudia

AGINDUA, 2007ko urriaren 4koa,Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, "MERKAGUNE - Heri Merkataritza" merkataritza-lankidetzako zonako estrategiak sustatzera bideraturiko laguntzen programa arautzen duena.

AGINDUA, 2008ko uztailaren 9koa, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, “Merkagune – Herri Merkataritza” merkataritza lankidetzako zonako estrategiak sustatzera bideraturiko laguntzen programa arautzen duen 2007ko urriaren 4ko Agindua –Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena- aldatzen duena.

AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena; horren bidez, "Merkagune - Herri Merkataritza" merkataritza-lankidetzako zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programa arautzen duen 2008ko uztailaren 9ko Aginduak aldatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2007ko urriaren 4ko Agindua aldatzen da bigarren.

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 26koa, Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordearena. Honen bidez argitaratzen da 2009ko ekitaldian merkataritza-lankidetzarako eremu-estrategiak sustatzeko den "MERKAGUNE - Herri-merkataritza" deialdia.


Harremanak norekin

www.euskadi.net/comercio

Eusko Jaurlaritza
Merkataritza Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 67
E-mail:
javier-latorre@ej-gv.es eta j-cadarso@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Industria, Merkataritza eta Turismo Lurralde Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 18 44
E-posta: i-lopezperez@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Industria, Merkataritza eta Turismo Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 25 65 E-mail:
t-urkiol@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Arabako Industria, Merkataritza eta Turismo Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01009 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 54
E-mail:
mj-cubo@ej-gv.es

Merkataritzarako Laguntza Teknikorako Bulegoak -GATC


Erantsi beharreko agiriak


a) Udalak:
a) Laguntzari heltzeko eskumeneko organoak hartutako erabakiaren ziurtagiria, aurkeztutako jardun bakoitzeko jardunaren kostua eta eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuta.
b) Eskatutako laguntzaren xede diren jardunak azaltzen dituen memoria.
Memoria horrek honako informazio hau jasoko du gutxienez:
Egin beharreko jardun bakoitzaren gauzatze-proiektua, honako hauek adierazita:
Lortu nahi diren helburuak.
Gauzatuko diren ekintzak.
Egindakoaren eraginkortasuna neurtuko duten adierazleak.
Aurrekontu xehatuak, baita partiden arabera ere, hala badagokio.
Gauzatzeko egutegia.
Jardunak egingo diren zonei buruzko dokumentazio grafikoa.
c) 5. artikuluan adierazitako esparru-akordioaren kopia, baita ondoren egiten den edozein aldaketarena ere.
d) Eskatutako laguntzaren xede diren jardunetarako eta/edo inbertsioetarako erakundeak ez duela bestelako laguntzarik jaso egiaztatzen duen ziurtagiria, dagokion organo eskudunak emana.
e) Zinpeko edo erantzukizunezko aitorpena, bertan adierazita erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen arabera (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa).


b) Elkarteak:
a) Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duten agiriak, eta hartarako, beharrezkoa bada, eraketa-eskrituren, estatutuen eta erregistroan erregistratu izanaren kopiak aurkeztuko dira.
Eskatzailea hainbat elkarte ordezkatzen dituen enpresa-erakundea bada, ordezkaritza hori onartzen duen akordioaren kopia.
b) Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren NANaren kopia eta ahalduntze-agiria.
c) Eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.
d) Deialdiaren aurreko urteko ustiapen-kontua, diru-sarrerak eta gastuak zehaztuta eta partida espezifikoetan bilduta, jatorriaren eta helburuaren arabera.
e) Hasitako urteko diru-sarreren eta gastuen aurrekontua, kontzeptuen arabera banakatua.
f) Eskatutako laguntzaren xede den jarduera bakoitzaren azalpen memoria, gutxienez honako hauek bilduta: lortu nahi diren helburuak, ezarritako helburuak lortzeko garatu beharreko ekintzak eta egindako jardunen eraginkortasuna neurtuko duten adierazleak.
g) Aurkeztutako jarduera bakoitzaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatuak.
h) Dagokion Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberaren ziurtagiri eguneratua, Merkatarien Elkarteen Erroldan eskatzaileari buruz agertzen diren datuak biltzen dituena.
i) Elkartearen edo Taldearen idazkariaren ziurtagiria; bertan, elkartutako merkataritza-enpresen zerrenda -eskaerak egiteko epea hasi baino hilabete lehenago eguneratua- azalduko da, baita aurreko ekitaldian bildutako kuotak ere.
j) Hala badagokio, 5. artikuluan adierazitako esparru-akordioaren kopia, baita ondoren egiten den edozein aldaketarena ere.
k) Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan diru-laguntzak eskuratu dituztenek zerga-mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoa betetzen denean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, betiere eskatzailearen esanbidezko baimenarekin, zuzenean eskatuko die zerga-arloan eskudunak diren organoei laguntza eta diru-laguntzen onuradunek zerga-betebeharrak bete dituztela ziurtatzen duten agiriak ematea. Espedientean baimen hori jasota ez badago, laguntzen eskatzaileek ekarri beharko dute dagokion egiaztagiria.
l) Zinpeko edo erantzukizunezko aitorpena, bertan adierazita erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen arabera (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa).
m) Merkatarien elkarte bat baino gehiago duten udalerrien kasuetan, elkarte guztien ordezkariak aurkeztu beharko du ere dokumentu bat adieraziz proiektu bakoitzeko elkarte bakoitzaren partehartze eta konpromesu maila, eta diru-laguntza zehazterakoan bakoitzari dagokion dirukopurua. Honekin batera ahalorde askietsiaren bidez ordezkaria izendatzen duen ziurtagiria laguntzen onuradun gisa bete beharrekoak egin ditzan.

Interesatuek ez dituzte aurkeztu beharko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak dituen indarreango agiriak. Kasu horretan, eskarian jarri beharko da aurkeztu zireneko eguna eta organoa edo bulegoa, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.f artikuluan finkatutakoaren arabera eta betekizunak betez.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/03/21 - 2009/05/15


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabidea eta gainerako dokumentazioa inbertsioa egingo den Lurralde Historikoko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bulegoan aurkeztuko dira, zuzenean nahiz azaroaren 26ko Administrazio Publikoetako Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Arruntaren 30/1992 Legean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuenean, aurreikusitako edozein bide erabiliz.


Tramiteen deskripzioa

Lurralde Bulegoek eskabideak eta dokumentazioa hartuko dituzte eta, guztiak aztertu eta ebaluatu ondoren, ebazpen-proposamena egingo dute.
Merkataritza zuzendariaren Ebazpena.


Egitura Atal Ebazlea

Merkataritza zuzendaritza


Ebazteko epea

6 hilabete Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2009KO ONURADUNAK



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Tramitazio telematikoa  


Bestelako Agiriak

-


Oharrak

-


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

18/03/2009