Gay, lesbiana eta transexualen taldeei zuzendutako jarduerak egiten dituzten erakundeei laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lan eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Gizarte Ongizate Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea hauxe da: gay, lesbiana eta transexualen eskubide eta interesen sustapen eta defentsarako jarduerak egiten dituzten erakunde eta entitateei ematen zaizkien diru-laguntzetarako deialdia egitea eta diru-laguntzak berak arautzea.


Nori Zuzendua

Agindu honek adierazten duenarekin bat, erakunde onuradunak izan daitezke 2009. urtean eta Euskal Autonomia Erkidegoan Agindu honetan aurreikusitako jarduerak antolatzeaz gain, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Irabazi asmorik gabeko erakundea izatea.
  • Dagokien gizarte-zerbitzuen erregistroan inskribatuta egotea.
  • Gay, lesbiana eta transexualen eskubide eta interesen defentsa eta sustapena, helburu nagusi izatea.
  • Zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzakoak beterik izatea.
  • Dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo lagunatza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.

Diru kopurua

50.000,00€


Araudia

AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa , Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, gay, lesbiana eta transexualen taldeei zuzendutako jarduerak egiten dituzten erakundeentzako laguntzak ematea arautzen duena.


Harremanak norekin

Informazioa: 945019394 eta 945019405.


Erantsi beharreko agiriak

Agindu honetako I. eta II. eranskinetako eredu normalizatuak betez egingo da eskabidea. Diru-laguntza eskatu den proiektu edo programa bakoitzeko, II. Eranskin bat bete beharko da.
Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Eskabidea egiten duen erakundearen estatutu edo erregelamendu ofizialen kopia (non eta Gizarte Ongizateko Zuzendaritza honetan ez dauden), bai eta geroago egin diren aldaketena ere.
  • Identifikazio Fiskaleko Kodea esleitu zaiola ziurtatzen duen agiriaren fotokopia.
  • Hirugarren Interesatuaren Datuen Alta emateko inprimakia, baldin eta ez badute Hirugarrenaren alta eginda edo, dagoeneko alta emanda daudenentzat, kontu-zenbakia edo erakundeari buruzko edozein datu alda dezaten (III. Eranskina).
  • Dagokien Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren jatorrizko ziurtagiri eguneratuak edo kopia konpultsatuak, zerga arloko beteteharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteak dituztela egiaztatzen dutenak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak ez badaude enpresaburu gisa inskribaturik Gizarte Segurantzan, idazki bat aurkeztu beharko dute, beren legezko ordezkariak sinatua (IV. Eranskina), eta idazki horretan adierazi beharko dute egunean daudela Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan edo Gizarte Segurantzaren sistema alternatiboekikoetan.
  • Aurkezten duen proiektuak talde hauetan izan dezakeen eragina azaltzen duen txostena.
  • Diruz laguntzeko eskatu eta 2008. urtean egingo diren proiektu eta egintzetako aurrekontu xehatua. Horretarako II. eranskina beteko da.
  • Proiektu horien finantzatze plana. Proiektu hori finantzatzeko diren diru iturri (inskripzio kuotak, jasotako edo eskatu eta ebazteke dauden beste diru-laguntza publiko zein pribatu batzuk...) guztiak zehaztuko dira, baldin eta horiek jakinarazi beharra badago.
  • Joan den urtean programa desberdinetarako eskatutako eta onartutako diru-laguntzak.
  • i) Erakunde eskatzailearen arduradunaren zinpeko adierazpena, xede horretarako eskatu diren eta gaur egun onetsirik edo tramitean daude beste diru-laguntza edo laguntza batzuei buruzkoa, eta diru-laguntza horien zenbatekoa (V. Eranskina).
  • Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudela ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki (VI. Eranskina).

Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/03/04-2009/04/04


Eskabideak aurkezteko lekua

Diru-laguntza eskariak aurkezteko hilabete izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Eskabidea Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko zuzendariari igorriko zaio (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren gainerako tokietan eta moduetan ere aurkeztu ahal dira eskariak (aipatu Legea 4/1999 Legeak aldatu zuen).


Tramiteen deskripzioa

Agindu honetan araututako laguntzak lehiaketa bidez ebatziko dira. Denak aurrekontu-kreditu batera egozten direnez, kontuan hartu beharko da hainbat eskabide egongo direla eta beharrezkoa izango dela eskabide horiek alderatu eta ebaluatzea, agindu honetan ezarritako esleipen- eta ponderazio-irizpideekin bat etorriz lehentasunak ezartzeko eta, aipatutako irizpideak aplikatuz, diru-laguntzak baloraziorik handiena lortzen duten eskabideei bakarrik esleitzeko.
Gizarte Ongizateko zuzendariaren ebazpen bitartez emango dira laguntzak. Berariaz egindako Balorazio Batzordeak Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako hiru teknikarik osatua- proposamena egin ondoren.


Egitura Atal Ebazlea

Gizarte Ongizateko zuzendaria.


Ebazteko epea

Eskariak aurkezteko epea amaitu ondorengo hiru hilabeteetan berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskariak gaitzetsi egin direla ulertuko da, 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Hala ere, administrazioa berariazko ebazpena ematera behartua dago.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

EMANDAKO DIRULAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ERANSKINA


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

04/04/2009