Talde tekniko eta programentzako diru laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Talde tekniko eta programentzako diru laguntzak
Xedea:

Diru-laguntzen lerro honen xedea da toki-erakundeek beren ekimenez egindako esku-hartze soziala sustatzea, droga-mendetasunen prebentzio komunitarioaren eta horien arriskuak eta kalteak murriztearen alorrean horrelako toki-erakundeak laguntzeko.

Diru kopurua:

2.200.000 euro

Deialdiaren araudia:
  • Agindua, 2010eko maiatzaren 19koa (BOPV Zk. 108/2010)

    AGINDUA, 2010eko maiatzaren 19koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez onartzen dira erakunde publikoei esku-hartze sozialaren esparruan programa, proiektu eta jardueretarako laguntza teknikoa edo administratiboa emateko eta horiek garatzeko laguntzetarako oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2010. urterako.

     

     

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Lan eta Gizarte Gaiak
Deialdia egiten duen organoa:
Droga Gaietako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Lan eta Gizarte Gaiak
Eusko Jaurlaritza
Egitura atal ebazlea:
Droga Gaietako Zuzendaritza
Lan eta Gizarte Gaiak
Gizarte Gaietako Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Oficinas de atención al público:

  • Bilbao:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbao, (Bizkaia)
  • Donostia- San Sebastián:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (centro ciudad):
    Ramiro Maeztu, 10 bajo
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Álava)

Horario de atención al público:

  • De lunes a viernes de 8:00 a 20:00 horas.
Itzuli

Oficinas de atención al público:

  • Bilbao:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbao, (Bizkaia)
  • Donostia- San Sebastián:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (centro ciudad):
    Ramiro Maeztu, 10 bajo
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Álava)

Horario de atención al público:

  • De lunes a viernes de 8:00 a 20:00 horas.
Telefono bidezko arreta:

La Administración Pública del país Vasco pone a disposición de la ciudadanía el teléfono 012.

  • Horario de atención telefónica:
    El servicio de atención a la ciudadanía del Gobierno dispondrá de horarios ininterrumpidos de atención telefónica de lunes a viernes de 8:00 a 20:00 horas.
  • Número de Teléfono:
    Desde el País Vasco: 012
    Desde fuera del País Vasco: 945 018000
    Desde el extranjero: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Talde tekniko eta programentzako diu laguntzak

Diru-laguntzen lerro honen xedea da toki-erakundeek beren ekimenez egindako esku-hartze soziala sustatzea, droga-mendetasunen prebentzio komunitarioaren eta horien arriskuak eta kalteak murriztearen alorrean horrelako toki-erakundeak laguntzeko.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Talde teknikoak mantentzeko eta proiektuen garapenerako laguntzak jaso ahal izango dituzte 8.000 biztanleko edo gehiagoko toki-erakundeek (udalak, mankomunitateak edo udalerrien bestelako elkarteak), betiere droga-mendetasunei buruzko tokiko plan bat onartu badute edota horrelako plan bat egiteko fasean badaude.

Halaber, 8.000 biztanletik beherako toki-erakundeei dagokienez, honako erakunde hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek:

a) Foru-aldundiek, betiere hainbat toki-erakundez osatutako mugape batean esku hartzeko langile teknikariak badituzte, eta honako baldintza hauek betetzen badira:

– Toki-erakundeen talde hori mankomunitate bat edota udalerrien bestelako elkarteren bat ez izatea (horrelako kasuetan, hura litzateke laguntzaren onuraduna).

– Mugape horretako guztizko biztanleen kopurua 8.000koa edo gehiagokoa izatea.

b) Gertuko beste udalerrietako premiei erantzuten dieten langile teknikariak dituzten udalak, betiere arreta emandako udalerri guztien biztanleen batura 8.000koa edo gehiagokoa bada.

 

 

 

Betebeharrak:

1.– Talde teknikoak.

a) Droga-mendetasunen prebentzio komunitariorako talde teknikoak honako langile hauek osatu beharko dituzte:

– 8.001-20.000 biztanleko toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa duen pertsona bat lanaldi osorako.

– 20.001-45.000 biztanleko toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa duen pertsona bat lanaldi osorako eta administrari laguntzaile bat lanaldi erdirako.

– 45.000 biztanletik gorako toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa duten bi pertsona eta administrari laguntzaile bat, guztiak lanaldi osorako.

– Foru Aldundien eta gertuko beste udalerriei arreta ematen dieten udalen kasuan, taldeak gainerako toki-erakundeen baldintza berberetan finantzatuko dira, hots, toki-erakundeen multzo bakoitza osatzen duten biztanleen kopuruaren arabera.

b) Laguntza horiei esleitutako baliabide ekonomikoen zuzkidura aurkeztutako eskabideak estaltzeko nahikoa ez bada, 19.3 artikuluak gehienez ahalbidetzen duen zenbatekoan, edo hori baino txikiagoa bada, eskatutako zenbatekoan, horien artean banatuko da hura, behar adina funts egongo balira horiei legokiekeen zenbatekoaren proportzioan.

2.– Proiektuak.

a) Proiektuak garatzeko eskatutako diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketarena izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.4 artikuluan ezarritakoari jarraiki.

b) Balioespen Batzordeak proiektu bakoitzerako finkatuko du artikulu honetan ezarritako balioespen-irizpideen arabera lortutako puntuazioa. 50 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuak bakarrik lagundu ahal izango dira diruz. Diru-laguntzen azpilerro bakoitzerako aurreikusitako aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada gutxieneko puntuazioa berdintzen edo gainditzen duten proiektu guztietarako, aurrekontu-kreditua agortu arte balioespen handiena lortu duten proiektuek soilik jasoko dute diru-laguntza, lortutako puntuazioaren proportzioan, eta hori horrela izanik, proiektu batek 100 puntu lortzen baditu, diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoaren diru-laguntza baliokidea jasoko du. Ebazpen-proposamenean behar bezala arrazoituko da proiektu bakoitzari esleitutako puntuazioa, ezarritako balioespen-irizpideei jarraiki.

c) Emandako diru-laguntzak ezin izango du inolaz ere gainditu eskatutako zenbatekoa edo proiektuaren guztizko aurrekontuaren % 75.

d) Diru-laguntzen lerro honetan aurkeztutako proiektuak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

d.1.– Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, horren diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna barne: 20 puntura arte.

d.2.- Jardueraren bitartez erantzuna eman nahi zaion egoeraren eta horren helburuen egokitasuna eta garrantzia, zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradunen kopurua barne: 20 puntura arte.

d.3.– Agindu honen 2. artikuluan jasotako irizpideak eta genero-ikuspegia aplikatzean lortutako meritu bereziak: 20 puntura arte.

d.4.– Ebaluazioen emaitza eta diru-laguntza eskatu duen erakundeak aurreko ekitaldietan bere betebeharrak bete izana, erakundeak kudeatzeko duen gaitasunaren adierazle: 20 puntura arte.

d.5.– Esku-hartze sozialaren alorreko erakunde arteko koordinazioa eta esku-hartze sozialaren alorraren eta beste alor batzuen (hezkuntza-arloko, osasun-arloko edo enplegu-arloko esku-hartzea) arteko koordinazioa: 20 puntura arte.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorrak 2010eko ekitaldirako onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legeak 2.200.000 euroko kreditua zuzentzen du diru-laguntzen lerro horretara 2010eko ekitaldian, eta kreditu hori honela banatzen da:

a) Droga-mendetasunen prebentziorako talde teknikoak: 1.475.000 euro.

b) Proiektuak: 725.000 euro.

2.– Kide anitzeko Organoaren ebazpen-proposamenean arrazoituz proposatu ahal izango da aurreko idatz-zatian adierazitako laguntza-azpilerroen arteko edozeinetako baliabide soberakindunak beste azpilerroaren batean erabiltzea.

3.– Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak talde teknikoko langileengatiko kostua –2010eko ekitaldiari dagokiona– finantzatu ahal izango du, lanbide-prestakuntza bakoitzerako ondoren adierazitako kopuruak gaindituko ez dituen zenbatekoarekin (Gizarte Segurantzako gastuak barne):

a) Goi-mailako teknikaria lanaldi osorako, 34.100 euro.

b) Erdi-mailako teknikaria lanaldi osorako, 27.934 euro.

c) Langile administrariak lanaldi osorako, 22.518 euro.

Muga:

Emandako diru-laguntza ez da inolaz ere izango eskatutako diru-laguntzaren xede den talde teknikoaren guztizko aurrekontuaren % 75etik gorakoa.

Emandako diru-laguntzak ezin izango du inolaz ere gainditu eskatutako zenbatekoa edo proiektuaren guztizko aurrekontuaren % 75.

 

TRAMITEAK
ESKAERA:
ERAKUNDE PUBLIKOEI EAEko ESKU HARTZE SOZIALAREN ESPARRUAN PROGRAMA, PROIEKTU EDOTA JARDUERETARAKO LAGUNTZA TEKNIKOA EDO ADMINISTRATIBOA EMATEKO ETA HORIEK GARATZEKO DIRU LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKABIDEA
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
ESKAERA (Eskaera)

ERAKUNDE PUBLIKOEI EAEko ESKU HARTZE SOZIALAREN ESPARRUAN PROGRAMA, PROIEKTU EDOTA JARDUERETARAKO LAGUNTZA TEKNIKOA EDO ADMINISTRATIBOA EMATEKO ETA HORIEK GARATZEKO DIRU LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKABIDEA

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefono bidezkoa

La Administración Pública del país Vasco pone a disposición de la ciudadanía el teléfono 012.

  • Horario de atención telefónica:
    El servicio de atención a la ciudadanía del Gobierno dispondrá de horarios ininterrumpidos de atención telefónica de lunes a viernes de 8:00 a 20:00 horas.
  • Número de Teléfono:
    Desde el País Vasco: 012
    Desde fuera del País Vasco: 945 018000
    Desde el extranjero: 00 34 945 018000


Recurso Reposición:
El recurso se interpondrá ante el mismo órgano que haya dictado el acto recurrido. Se interpondrá contra actos que pongan fin a la vía administrativa.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Recurso Reposición (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la interposición de recurso potestativo de reposición.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/06/10 - 2010/07/09
Aurkezteko epe-muga:

2010ko ekainaren 10etik uztailaren 9ra, biak barne

Ebazteko epea:

Bi hilabete

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Droga Gaietako Zuzendaritza; Lan eta Gizarte Gaiak; Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Droga Gaietako Zuzendaritza; Lan eta Gizarte Gaiak; Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Zuzeneko atzipenak
Ohiko izapideak
Estekak