Ekintza humanitarioentzako laguntzak 2014ko deialdia (estrategia markoen finantziazio-linea)
Deialdi honen xedea da garapena eta lankidetza sustatzeko funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 dekretuak, III.kapituloa (2008ko otsailaren 27ko EHAA, 41.zk), araututako ekintza humanitarioetarako laguntzak 2014ko ekitaldirako deitzea (estrategia markoen finantziazio-linea).
2.000.000,00 euroak
- EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 21ekoa (EHAA Zk. 21/2014)
EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 21ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2014ko garapenerako lankidetzaren kontura ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko deialdia egiten duena.
- 31/2008 Dekretua (EHAA Zk. 41/2008)
31/2008 DEKRETUA, otsailaren 19koa, Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen dituena.
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Deialdi honen xedea da garapena eta lankidetza sustatzeko funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 dekretuak araututako ekintza humanitarioetarako laguntzak 2014ko ekitaldirako deitzea (estrategia markoen finantziazio-linea).
Erankudeak eta Elkarteak.
Entitate eskatzaileak bete beharreko baldintzak (Dekretuaren 21. Art)
Entitate eskatzaileak II. kapituluaren 7. artikuluan, 31/2008 dekretua, ezarritako betekizun guztiak bete beharko ditu, eta horrez gain, honako bi betekizun hauetako bat:
1.– Ekintza humanitarioko Plan Estrategiko bat edukitzea, gutxienez ere honako alderdi hauek barnean direlarik:
a) Entitatearen balioak.
b) Ekintza humanitarioaren ikuspegia.
c) Krisialdi humanitario baten aurrean esku hartuko den ala ez erabakitzeko irizpideak.
d) Tokian bertan koordinatzeko mekanismoak edo protokoloak.
e) Linea estrategikoak, non beren adierazleekin errealistak diren eta lor daitezkeen helburuak ezartzen diren, eta gutxienez honako alderdi hauek apatzen dituzten: esku-hartzerako sektoreak, komunikazioa, lekukotasuna eta kabildeoa.
f ) Aurrekontua.
2.– Plan estrategikoari buruzko baldintza betetzen ez duten entitateek ekintza humanitarioko estrategiamarkoetarako diru-laguntzak lortu ahal izango dituzte bi baldintza betetzen badituzte:
a) Beren estatutuetan bereziki aipatzea krisialdi humanitarioak eragindako herrien laguntza eta babesa eta/edo Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren defentsa.
b) Zinpeko deklarazio bat egitea, lehendik aipatutako atalak biltzen dituen ekintza humanitarioko Plan Estrategiko bat garatzeko konpromisoa hartuz, betiere ekintza humanitarioko estrategia-markoa onartzen duen ebazpenaren datatik zenbatzen hasi eta urtebeteko epearen barruan. Urtebeteko epe horretan aipatutako Plana garapen lankidetzarako Zuzendaritzan aurkeztu beharko da, bertan aztertu eta egiaztatzeko.
Entitate eskatzaileen partzuergoa baldintzak (Dekretuaren 22. Art)
1.– Ekintza humanitarioko estrategia-markoetarako laguntzak eskatzen dituzten entitateek partzuergoak egin ditzakete. Horretarako, I. kapituluaren 8. artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte, egoitza edo delegazioa Euskadin edukitzearena salbu, hori entitate batek betetzen badu nahikoa baita. Hala eta guztiz ere, aurreko artikuluan ezarritako betekizunak entitate eskatzaile bakar batek bete beharko ditu.
2.– Partzuergoko entitateek hitzarmen bat aurkeztu beharko dute, entitate bakoitzak proiektuan duen parte-hartze ehunekoa, parte hartzen duen eragile bakoitzaren eskubide eta betebeharrak, eta baliabideak kudeatzeko eta gatazkak konpontzeko sistema adieraziz, eta esanbidez adierazi beharko da entitate bakoitzak estrategia-marko osoarekiko erantzukizun zuzena eta solidarioa bere gain hartzen duela. Gainera, partzuergoan bildutako entitateek helbide bakarra izendatuko dute Euskal Autonomia Erkidegoan, espedientearen administrazio-jakinarazpenak jasotzeko. Partzuergoko buru gisa diharduen entitate eskatzailearen helbidea izango da, eta entitate horrek partzuergoa ordezkatuko du eskaerarekin irekiko den administrazio-espedientean.
Ekintza humanitarioko estrategia-markoen betekizunak (Dekretuaren 23.Art)
a) Hondamendia gertatu den herrialdeko tokiko entitate baten bitartez egitea.
b) Plan Estrategikora argi eta garbi edo entitate eskatzailearen estatutuetan adierazitako printzipio eta helburuetara egokitzen den proiektu bat edo, gehienez ere, bi barnean hartzea.
c) Proiektu bakoitzak, gutxienez, honako alderdi hauek justifikatu beharko ditu: krisialdi humanitarioaren diagnostikoa eta premien balorazio-sistema (krisialdiaren berariazko adierazleak bilduz eta jatorrizko herrialde edo eskualdekoekin konparatuz, eta bestalde biztanleen eta tokiko edo nazioko instituzioen ahalmenen azterketa bilduz); tokiko entitateak edo bazkideak eskualdean edo herrialdean duen estrategia; esku-hartzearen logika (adierazle kuantitatibo eta kualitatiboekin); beharrezko giza baliabideak, baliabide materialak eta ekonomikoak; bertan segurtasunerako eta koordinatzeko protokoloak; komunikazio-politika; ekintza humanitarioaren eta garapenaren arteko lotura planteatzea.
d) Proiektuak dagokion aurrekontu-ekitaldiaren barnean hasi behar dira eta gehienez ere 24 hilabeteko iraupena izango dute, 6 hilabetez luzagarria.
e) Eskatutako diru-laguntza gutxienez 500.000 eurokoa eta gehienez 800.000 eurokoa izango da.
f) Printzipio humanitarioak errespetatzea eta zaintzea, adibidez independentzia, neutraltasuna eta, batik bat, inpartzialtasun-printzipioa, hau da, pertsonen beharraren arabera emango da laguntza, bazterkeria negatiboa eragin dezakeen irizpiderik edo faktorerik kontuan hartu gabe.
g) Onuradunen izaera soziokulturala behar beste kontuan hartzea.
h) Generoaren ikuspegia inkorporatzea.
i) Behar diren neurriak hartzea, beren ekintzek ingurumenean kalterik eragin ez dezaten.
Tokiko bazkidearen betekizunak (Dekretuaren 24.Art)
Tokiko bazkideak II. kapituluaren 10. artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko ditu.
Tokiko entitateen partzuergoa (Dekretuaren 25. Art)
II. kapituluaren 11. artikuluan ezarritakoa errespetatuz partzuergoak eratzea baimenduta dago.
Eskatutako diru-laguntza gutxienez 500.000 eurokoa eta gehienez 800.000 eurokoa izango da.
800.000 euroak.
Oharra: Hori kontuan izanik, 2014ko aurrekontu-ekitaldian, urtean onartzen diren diru-laguntzetarako edozein deialditan onartzen diren diru-laguntzen % 7koa izango da erakunde eskatzaile bakoitzak gehienez eskura dezakeen diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa. Diru-laguntza horiek geroago ordaindu litezke, aurreragoko ekitaldietan.
Emandako diru-laguntza honako epe hauetan ordainduko da:
- Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 50, hitzarmena sinatzen den unean.
- Emandako diru-laguntzaren gainerakoa, estrategia markoaren aurrekontu osoaren % 30 egin dela justifikatu ondoren.
GLSF-aren kargurako ekintza humanitarioko estrategia markoen finantziazio linerako diru-laguntza eskabidea.
- Ordainagirien erabilerari buruzko azalpen-txostena
- Atzerrian diren langileen azalpen-txostena
- Erakunde eskatzaileak EAEn duen ordezkaritza iraunkorraren azalpen-txostena
- Erakunde eskatzaileak bertan duen ordezkaritzaren azalpen-txostena
- Aurrekontua-eredua, partidaka, produktu-sailka eta kofinantzatzaileka antolatu
- Aurrekontua-eredua, jardueraka antolatu
- Erakunde eskatzaileen partzuergoaren hitzarmen-eredua
- Tokiko Erakunde bazkideen partzuergoaren hitzarmen-eredua
- Formulazioan erabili beharreko kanbio-tasen zerrenda
- Gainera, honako eredu hau ere emango da, diru-laguntza onartzen bada bete beharko dena: Erakunde eskatzailearen eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren arteko hitzarmenaren eredua
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Laguntzen deialdia egiten duen ebazpena indarrean jartzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita sei hilabeteko epean esanbidezko ebazpena ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia; Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia; Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.