Turismoaren arloko ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antolatzeko diru-laguntzak 2010

LABURPENA
Titulua:
Turismoaren arloko ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antolatzeko diru-laguntzak 2010
Xedea:

Agindu honen xedea oro har jarduera turistikoari buruzko jakintza eta bereziki euskal turismo-sektorean lan egiten duten pertsona eta agenteen eta haien jarduera dela-eta sektore horrekin harremana dutenen jakintza hobetzea da.

Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jarduerak antolatzea babestuko da, biltzarrak, jardunaldi teknikoak, bilerak, foroak, tailerrak, ikastaroak, mahai inguruak edo antzeko beste edozein bide baliatuta, turismo-gaurkotasunarekin eta euskal turismo-sektorean duten eraginarekin eta aplikagarritasunarekin lotutako gaiak jorratzen badituzte.

Era berean, euskal agente, profesional eta arduradun turistikoek beste helmuga turistikoetara bisita teknikoak egitea babestuko da, informazioaren, esperientziaren edo turismo-jakintzaren trukea errazteko.

Diru kopurua:

1.- Turismo-jarduerarekin lotutako gaien erakusketa eta garapena dakarten jardueretarako –Agindu honetako 4. artikuluaren 1. idatz-zatian aipatu direnetarako– diru-laguntzaren ehunekoa onartutako gastuen % 40 izango da, 9.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin idatz-zati honetan diruz lagundutako jardueren guztizkoarengatik.

2.- Bisita teknikoentzako diru-laguntza ehunekoa onartutako gastuen % 40 izango da, 4.500 euroko gehieneko zenbatekoarekin.

3.-Diru-laguntza jasoko duen erakundeak bere gain hartutako Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren kuotak diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira zergaren araudiaren arabera kuota horiek ken daitezkeen kuotak ez izatean.

Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2010eko uztailaren 1ekoa, (EHAA Zk. 125/2010)

    Merkataritza eta Turismo sailburuordearena, turismoari buruzko biltzarrak, jardunaldiak, bilerak eta bisita teknikoak egiteko 2010eko ekitaldirako laguntzak emateko deialdia argitaratzeko dena

Araudia:
  • AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 19koa, (EHAA Zk. 32/2009)

    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoari buruzko biltzarrak, jardunaldiak, bilerak eta bisita teknikoak egiteko laguntzak nola eman arautzen duena.

  • AGINDUA, 2010eko ekainaren 16koa, (EHAA Zk. 124/2010)

    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Sailburuarena; honen bitartez, turismoari buruzko biltzarrak, jardunaldiak, bilerak eta bisita teknikoak egiteko laguntzak nola eman arautzen duen agindua aldatzen da.

  • Aginduaren testu bat egina (LABURPENA Zk. 1/2010)

    Aginduaren testu bat egina

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Turismo Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Egitura atal ebazlea:
Turismo Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Itzuli

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Telefono bidezko arreta:

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Tel.: 943 02 25 64
E-posta: m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
Tel: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Tel.: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Laguntzaren xedea

Agindu honen xedea oro har jarduera turistikoari buruzko jakintza eta bereziki euskal turismo-sektorean lan egiten duten pertsona eta agenteen eta haien jarduera dela-eta sektore horrekin harremana dutenen jakintza hobetzea da.

Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jarduerak antolatzea babestuko da, biltzarrak, jardunaldi teknikoak, bilerak, foroak, tailerrak, ikastaroak, mahai inguruak edo antzeko beste edozein bide baliatuta, turismo-gaurkotasunarekin eta euskal turismo-sektorean duten eraginarekin eta aplikagarritasunarekin lotutako gaiak jorratzen badituzte.

Era berean, euskal agente, profesional eta arduradun turistikoek beste helmuga turistikoetara bisita teknikoak egitea babestuko da, informazioaren, esperientziaren edo turismo-jakintzaren trukea errazteko.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Euskal sektore publikoko tokiko erakundeek eta horiek sustatutakoek, beste erakunde publiko batzuek, sektoreko elkarte profesionalek eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuek, guztiek ere Euskal Autonomoa Erkidegoan kokatutakoek, baliatu ahalko dituzte agindu honetan bildutako laguntzak.

Betebeharrak:

1.- Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bitartez ordainduko dira.

Agindu honi dagokionez, honako hauek hartuko dira diru-laguntza jaso dezaketen jarduntzat:

1.1- Orokorrean, turismo-gaurkotasunarekin lotutako gaiak erakustea eta garatzea dakarten jarduerak, biltzar, jardunaldi tekniko, bilera, foro, tailer, ikastaro, mahai inguru edo antzeko beste edozein bide baliatuta antolatzen diren ekintzak, bai eta Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak egindako 2010-2013 aldiko Euskadiko Marketin Planean jasotakoak ere, alegia, horien helburua gaiari buruzko jakintza trukatzea eta hedatzea eta euskal turismo-sektorean duen eragina eta aplikagarritasuna ahalbidetzea bada.

1.2.- Ikastaroek 20 orduko iraupena izango dute gehienez ere, eta, alde batetik, turismo-sektorean lan egiten duten pertsonek marketinari eta komunikazioaren eta informazioaren teknologiei (IKTak) buruzko tresna berrien gainean dituzten jakintzak eguneratzeko helburua izango dute, eta bestetik, komunikaziorako eta turismo-produktuen salmenta-sistemetarako estrategietan eta taktiketan –2010-2013 aldiko Euskadiko Marketin Planean azaltzen direnetan– aipatutako tresnen jakintza sakontzekoa.

1.3.-Honako hauen kontzeptupean egiten diren gastuak soilik izango dira diru-laguntza jaso dezaketenak idatz-zati honetan:

- Enpresa espezializatuaren laguntza teknikoa kontratatzea jarduna antolatu eta kudeatzeko.

- Prestatuta eta trebatuta dauden langileak kontratatzea aurreko idatz-zatian aurreikusitako ikastaroak emateko.

- Areto-alokairuak eta zerbitzu osagarriak, ekipamendu teknikoa, laguntzaile-zerbitzua, itzulpena eta interpretazioa.

- Catering zerbitzuak kafe-etenaldietarako (“Coffee break”).

- Txostengileen gastuak: dietak, ostatua eta mantenua.

- Autobus- eta laguntzaile-gastuak Euskal Autonomia Erkidegoan bisita teknikoak antolatzen badira ekitaldian bildutako edo ekitaldiarekin batera egiten den jarduera gisa.

- Komunikabideetan publizitatea egin eta zabaltzea.

- Ekitaldirako propio egindako materialaren edizio-gastuak: programak, kartelak, karpetak, ponentzien edizioa, material didaktikoa, euskarri informatikoak eta/edo teknologikoak eta abar, kontuan izanda guztiek ere nahitaez adierazi beharko dutela Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren babesletza.

1.4.- Deialdi berean, erakunde eskatzaile berak ezin izango du laguntzen eskabide bat baino gehiago egin idatz-zati honetan bildutako jardunetarako.

2.- Estatu espainolaren barruan zein kanpoan bisita teknikoak antolatzea, agindu honen 3. artikuluan onuradun gisa zerrendatutako erakundeek programatutakoak beren pertsona elkartu diren pertsonentzat, baita turismo-arduradunak edo turismo-agenteak diren pertsonentzat ere, jakintzaren eta esperientzien trukea sustatzeko helmugako turismo-enpresa eta -erakundeekin honako hauei buruz: turismo-kudeaketa eta -dinamizazioko antolamendu-ereduak, dinamizazio-planak eta turismo-produktuen planak, produktu berritzaileak edota berrikuntzaren kudeaketa turismo-azpisektoreetan eta interesgarria izan daitekeen beste edozein inplikatutako pertsona eta erakundeen turismoari buruzko jakintza zabaltzeko.

Ez du laguntzarik jasoko helburu nabarmen profesionala ez duen bisita teknikoak, edo gutxienez 10 parte-hartzaile ez dituenak, eta zenbaketa horretatik kanpo geratuko dira bidaiaren xedearekin lotura profesionalik ez duten laguntzaileak, baita Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko langile eta arduradun politikoak ere

Honako hauen kontzeptupean egiten diren gastuak soilik izango dira diru-laguntza jaso dezaketenak: kanpoko laguntza teknikoa, garraio kolektiboa, gidak, erakunde antolatzaileak deitutako pertsonen ostatua eta mantenua, betiere aurreko atalean parte-hartzaile gisa identifikatutakoak.

3.- Laguntza-eskaera aurkezten den jardunaldi ekonomiko berean egikaritu beharko dira jarduera guztiak.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

1.- Turismo-jarduerarekin lotutako gaien erakusketa eta garapena dakarten jardueretarako –Agindu honetako 4. artikuluaren 1. idatz-zatian aipatu direnetarako– diru-laguntzaren ehunekoa onartutako gastuen % 40 izango da, 9.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin idatz-zati honetan diruz lagundutako jardueren guztizkoarengatik.

2.- Bisita teknikoentzako diru-laguntza ehunekoa onartutako gastuen % 40 izango da, 4.500 euroko gehieneko zenbatekoarekin.

3.-Diru-laguntza jasoko duen erakundeak bere gain hartutako Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren kuotak diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira zergaren araudiaren arabera kuota horiek ken daitezkeen kuotak ez izatean.

TRAMITEAK
Ebazpenaren prozedura:
Espedienteak burutu ahala ebatziko dira, kreditua amaitu arte. Kopuruak aldi bakarrean ordainduko dira, proiektua amaitu eta bidezkotu ondoren.
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Dokumentazio orokorra

    Eskabidearen eta inprimakien ereduak urteko deialdi publikoan izango dira eta interneteko helbide honetan jaso daitezke Merkataritza eta Turismo sailburuordeak dagokion ebazpena egin eta gero.

    Erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonak sinatuko du eskaria.

    4. Erakunde eskatzaileak proiektuaren datu orokorrak jasoko dituzten eskabidea eta formularioak bete beharko ditu, eta baita eskabide honetan jasota agertzen den informazioaren egiazkotasunari buruzko zinpeko aitorpen bat eta ondoren aipatuko den dokumentazioa ere:

    a) Jardueraren memoria, bertan honako hauek zehaztuta:

     

    1.- 4.1 artikuluan aurreikusitako jardunei dagokienez:

    - Jardunaren justifikazioa: jardunaren helburuena, aukeratutako gaiarena, metodologikoa didaktikoarena, pertsonena, eta baita aukeratutako egunarena ere. Arrazoirik ezak diru-laguntza ukatzea ekar dezake.

    - Zer jenderentzako den.

    - Programa, bertan saio bakoitza, iraupena eta ordutegia, ponentziak edo ikastaroak emango dituzten pertsonak, eta ponentzia edo ikastaro horiek non eta noiz emango diren zehaztuta.

    - Material globala, pertsona edo kolektibo hartzaileak, helburuak eta metodologia didaktikoa.

    - Matrikularen kostuari buruzko informazioa edo, hala badagokio, matrikula doan dela.

    2.- Bisita teknikoak antolatzeko, 4.2 artikulua:

    - Bisitaren justifikazioa: bisitaren helburu orokorrena, berariazko helburuena (balizko aplikazio praktikoen identifikazioa) aurreikusitako programarena, aukeratutako lekuarena, eta baita aukeratutako egunena ere. Arrazoirik ezak diru-laguntza ukatzea ekar dezake.

    - Bisita teknikoaren programa zehaztua.

    - Parte-hartzaileen zerrenda eta pertsona bakoitzak bisitaren helburuarekin duen lan- edo okupazio-harremana.

    - Helmugako turismo-agenteen eta/edo -arduradunen izena.

    - Bisita teknikoa egin dela egiaztatzen duen agiria.

    b) Honako hau biltzen duen zinpeko aitorpena:

    - Erakunde eskatzailearen organo eskudunak Agindu arautzaile honetako onurei helduko diela, diruz lagundu ezin den aurrekontua finantzatzeko konpromisoa onartzen duela eta jarduna edo jardunak laguntza-programa honetako deialdian aurkezten diren baldintzen arabera egingo d(it)uela adierazten duen ziurtagiria.

    - Aitorpena, erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedaturikoari jarraiki.

    - Aitorpena, laguntza horien xede diren jardunak egiteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako eta, hala badagokio, lortutako laguntzei buruzkoa.

    Enpresa eskatzaileak zinpeko adierazpenean gezurrezko daturen bat jartzen badu, administrazio-zigorrak eta zigor penalak ezarri ahal izango zaizkio, indarrean dagoen zigor-araubideari jarraituz.

    c) Jarduera antolatzeko aurreikusitako gastuen eta diru-sarreren aurrekontu zehaztua eta banandua, eskatzen den diru-laguntzarekin ordaindu nahi diren partidak identifikatuta.

    d) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako edo haren ordezko araudiko diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharrak egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, betiere erakunde eskatzailearen esanbidezko baimena badu, laguntzen eta diru-laguntzen erakunde eskatzaileen zerga-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria eskatuko die zuzenean zerga-alorreko organo eskudunei. Erakunde interesdunen esanbidezko baimen hori espedientean jasota ez badago, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

    e) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela adierazten duen egiaztagiria.

    f) Hala badagokio, Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

    g) Eskatzailearen ordezkatze-ahalordearen fotokopia, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ahalorde hori eskura ez badu, eta, baldin badu, pertsona ahalordetuaren aldaketarik izan bada.

    5.- Artikulu honen 3. idatz-zatian bildutako oinarrizko dokumentazioaz gain, honako dokumentazio osagarri hau aurkeztu beharko dute:

    a) Irabazi-asmorik gabeko erakunde edo elkarte pribatuek: estatutuen eta Elkarteen Erregistroko erregistroaren ziurtagiriaren fotokopia.

    b) Tokiko Korporazioek sustatutako Garapen Erakundeek: Erakundea egiaztatzeko dokumentazioa (eratze-eskrituraren, estatutuen eta erregistroan erregistratu izanaren ziurtagiriaren kopiak).

    6.- Dagoeneko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez zertan aurkeztu. Kasu horretan, noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren adierazi beharko da eskabidean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluko f) idatz-zatian ezarritako baldintzak beteta. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

    7.- Erakunde eskatzaileek laguntza jasotzeko eskaera aurkeztu ahal izango dute horrekin batera aurkezten den dokumentazioarekin, haiek aukeratu duten hizkuntza ofizialean. Gainera, laguntza-eskabidetik eratorritako jardueretan eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak aukeraturiko hizkuntza baliatuko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefono bidezkoa

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Tel.: 943 02 25 64
E-posta: m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
Tel: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Tel.: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es



Telematikoa
Aplikazioak:
Tramitazio telematikoa eta inprimakiak

Tramitazio telematikoa eta inprimakiak

Tramitazio telematikoa eta inprimakiak

Tramitazio telematikoa eta inprimakiak



Aportación de Documentación:
El/La interesado/a deberá de presentar, para la aportación de documentos requeridos por la administración o que el/la propio/a interesado/a estime conveniente aportar el siguiente formulario indicando los documentos que adjunta.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Aportación de Documentación (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la aportación de documentos requeridos por la administración.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Ampliación de Plazo:
Cuando la solicitud de iniciación no reúna los requisitos exigidos en la normativa específica de convocatoria requerirá al/a interesado/a para que en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos. El/La interesado/a, siempre y cuando no sea un procedimiento de concurrencia competitiva, puede solicitar la ampliación del plazo para la subsanación o la aportación de los documentos requeridos presentando el siguiente formulario cumplimentado. Este plazo puede ser ampliado en cinco días siempre y cuando la aportación de los documentos presente dificultades especiales.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Ampliación de Plazo (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la ampliación de plazo de subsanación.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Modificación Datos Notificación:
El/La interesado/a puede modificar sus datos personales de notificación en este procedimiento rellenando el formulario adjunto en el que indicará el canal por el que desea recibir las notificaciones y el idioma.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Modificación Datos Notificación (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la modificación de datos personales de notificación en el procedimiento.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Desistimiento:
El/La Interesado/a tendrá derecho a desistir de su solicitud una vez realizada la misma, en cualquier momento hasta que haya sido dictada la resolución. El desistimiento no impide al/a interesado/a seguir conservando los derechos que le amparan que podrá hacer valer, si lo desea, en otro procedimiento.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Desistimiento (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar desistimiento de su solicitud
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Aceptación de la Ayuda:
Si el/la interesado/a está conforme con la ayuda concedida puede aceptarla cumplimentando el formulario que se le facilita. En este caso, la Administración continuará, una vez recepcionada la aceptación, con los trámites necesarios para el pago de la ayuda.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Aceptación de la Ayuda (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la aceptación de la ayuda concedida.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Renuncia:
El/La Interesado/a tendrá derecho a renunciar a la continuación del procedimiento o a la ayuda solicitada, una vez pasado dictada la resolución de la misma, si bien, el/la interesado/a que renuncia, pierde los derechos que le amparan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Renuncia (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la renuncia respecto a la continuación del procedimiento o ayuda solicitada.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Recurso Alzada:
El recurso de alzada es un recurso de carácter administrativo a través del cual se busca que un órgano administrativo revise un acto dictado por otro órgano dependiente jerárquicamente de él, buscando que enmiende conforme a Derecho el acto del órgano inferior.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Recurso Alzada (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la interposición de recurso de alzada
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/07/02 - 2010/08/02
Ebazteko epea:

Eskabidea aurkezten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita 6 hilabete.

Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.