Euskal Kultura Ondarea hirigintza-planeamenduari egokitzeko diru-laguntza. 2013-2015
Dirua jaso dezaketen jarduerak.
1.- Hona zeintzuk jarduera lagunduko diren:
a) Aurreko hirigintza-dokumentuaren memoria garatzen duten azterketa historiko arkeologikoak eta haien azterketa osagarriak, betiere monumentu, monumentu-multzo edo balizko arkeologia gune izendatutako kultura-ondasunak badira. Nolanahi ere, agindu honetako eranskinean dauden eskema eta datuak izan beharko dituzte.
b) Indarrean dauden hirigintza-dokumentuen aldaketak, bai eta kultura-ondasunen babes-araubideei begira egiten diren dokumentu horien garapenak.
c) Monumentu, monumentu-multzo edo balizko arkeologia gune izendatutako kultura-ondasunak babesteko plan bereziak, bai eta izendapena jasotzeko espedientea bideratuta duten kasuak ere.
d) Kultura ondarearen alderdi jakin batzuk modu berezi batean dokumentatzen duten eta idazteko fasean dauden hirigintza-tresnen planimetria osagarria altxatzea.
e) Legezko hirigintza-planeamenduaren era batean edo bestean jasotzeari begira, kultura ondareari buruzko informazioa lantzea eta biltzea helburu duten beste lan batzuk, kulturaren ikuspegitik zimentarriak sendotzeko balioko dutenak.
2.- Aipaturiko jarduera horiek laguntza jaso ahal izango dute beti, alde batera utzita idazketa-fasean dauden edo proiektu-fasean dauden.
3.- Ez dira inoiz diruz lagunduko udal eskatzaileen berezko funtzionamendu-gastuak edo bertako langileei dagozkienak.
Diruz lagundutako proiektuek 2013ko urtealdian hasi behar dute edota dagoeneko hasiak egon, eta, gainera, honako amaiera-data eduki beranduenez:
- 2013an exekutatzeko proiektuak: 2013ko abenduaren 31 baino lehen.
- 2013-2014 aldian exekutatzeko proiektuak: 2014ko abenduaren 31 baino lehen.
- 2013-2015 aldian exekutatzeko proiektuak: 2015eko abenduaren 31 baino lehen.
150.000 €uros
- AGINDUA, 2013ko irailaren 18koa. (BOPV Zk. 191/2013)
AGINDUA, 2013ko irailaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, euskal kultura-ondarea zaindu eta babesteko 2013-2015 aldirako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.
Gobierno Vasco
Educación, Política Lingüística y Cultura
Dirección de Patrimonio Cultural
Oficinas de atención al público:
- Bilbao:
Gran Vía, 85
48011 Bilbao, (Bizkaia)
- Donostia- San Sebastián:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (centro ciudad):
Ramiro Maeztu, 10 bajo
01008 Vitoria-Gasteiz, (Álava)
Horario de atención al público:
- De lunes a viernes de 8:00 a 20:00 horas.
La Administración Pública del país Vasco pone a disposición de la ciudadanía el teléfono 012.
- Horario de atención telefónica:
El servicio de atención a la ciudadanía del Gobierno dispondrá de horarios ininterrumpidos de atención telefónica de lunes a viernes de 8:00 a 20:00 horas.
- Número de Teléfono:
Desde el País Vasco: 012
Desde fuera del País Vasco: 945 018000
Desde el extranjero: 00 34 945 018000
- Bilbao:
Gran Vía, 85
48011 Bilbao, (Bizkaia)
- Donostia- San Sebastián:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (centro ciudad):
Ramiro Maeztu, 10 bajo
01008 Vitoria-Gasteiz, (Álava)
De lunes a viernes de 8:00 a 20:00 horas.
Otros Lugares de Presentación de solicitudes:
En cualquiera de las formas previstas en el artículo 38.4 de la ley 30/92 de 26 de noviembre de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común
- Bilbao:
Gran Vía, 85
48011 Bilbao, (Bizkaia)
- Donostia- San Sebastián:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (centro ciudad):
Ramiro Maeztu, 10 bajo
01008 Vitoria-Gasteiz, (Álava)
De lunes a viernes de 8:00 a 20:00 horas.
Otros Lugares de Presentación de solicitudes:
En cualquiera de las formas previstas en el artículo 38.4 de la ley 30/92 de 26 de noviembre de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común
Dirua jaso dezaketen jarduerak.
1.- Hona zeintzuk jarduera lagunduko diren:
a) Aurreko hirigintza-dokumentuaren memoria garatzen duten azterketa historiko arkeologikoak eta haien azterketa osagarriak, betiere monumentu, monumentu-multzo edo balizko arkeologia gune izendatutako kultura-ondasunak badira. Nolanahi ere, agindu honetako eranskinean dauden eskema eta datuak izan beharko dituzte.
b) Indarrean dauden hirigintza-dokumentuen aldaketak, bai eta kultura-ondasunen babes-araubideei begira egiten diren dokumentu horien garapenak.
c) Monumentu, monumentu-multzo edo balizko arkeologia gune izendatutako kultura-ondasunak babesteko plan bereziak, bai eta izendapena jasotzeko espedientea bideratuta duten kasuak ere.
d) Kultura ondarearen alderdi jakin batzuk modu berezi batean dokumentatzen duten eta idazteko fasean dauden hirigintza-tresnen planimetria osagarria altxatzea.
e) Legezko hirigintza-planeamenduaren era batean edo bestean jasotzeari begira, kultura ondareari buruzko informazioa lantzea eta biltzea helburu duten beste lan batzuk, kulturaren ikuspegitik zimentarriak sendotzeko balioko dutenak.
2.- Aipaturiko jarduera horiek laguntza jaso ahal izango dute beti, alde batera utzita idazketa-fasean dauden edo proiektu-fasean dauden.
3.- Ez dira inoiz diruz lagunduko udal eskatzaileen berezko funtzionamendu-gastuak edo bertako langileei dagozkienak.
Diruz lagundutako proiektuek 2013ko urtealdian hasi behar dute edota dagoeneko hasiak egon, eta, gainera, honako amaiera-data eduki beranduenez:
- 2013an exekutatzeko proiektuak: 2013ko abenduaren 31 baino lehen.
- 2013-2014 aldian exekutatzeko proiektuak: 2014ko abenduaren 31 baino lehen.
- 2013-2015 aldian exekutatzeko proiektuak: 2015eko abenduaren 31 baino lehen.
Deialdi honetako lagungarriak diren jardueretan ari diren pertsona juridikoek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek
Toki-erakundeek eta birgaitzeko hirigintza-sozietateek eskatu ahal izango dituzte kapitulu honetan aipatutako laguntzak, beren organo eskudunen bidez. Aurreko ekitaldietan erakunde eskatzaileak jaso baditu Administrazio horrek helburu bererako emandako laguntzak, laguntza berriak eskatu aurretik justifikatu beharko dira laguntza horiek.
Eskaria egiten duten pertsonek edo erakundeek bete beharreko baldintzak.
1.- Jarduteko nahikoa gaitasun izatea, eta, pertsona juridikoen kasuan, legearen arabera eratuta egotea, eta, behar denean, dagokien erregistroan behar bezala inskribatuta egotea.
2.- Ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik jasotako pertsona edo erakunde eskatzaileak, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean ezarritakoa barne (4/2005 Legea, otsailaren 18koa).
3.- Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoren adierazten diren legez kanpokoak eta bateraezinak diren laguntza fiskalak jaso dituzten erakundeak: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 y CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 y CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 y CR 60/00), baldin eta laguntza horiek itzuli edo ordaindu ez badituzte.
4.- Erakunde onuradunei diru-laguntzak ematea, eta, hala dagokionean, horiek ordaintzea, baldintzatuta egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten xede bererako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasirik egon eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude. Laguntza itzultzeko prozedura bat edo zehapen-prozedura bat izapidean bada ere, prozeduran parte har liteke. Baina laguntza onartu eta, hala badagokio, emateko, aurretiaz egiaztatu beharko da prozedura hori bukaturik dagoela.
Laguntzak eman eta ordaintzeko, zerga-betebeharrak beteta daudela egiaztatu beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan diru-laguntzak eskuratu dituztenek zerga mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz (1991ko urriaren 15eko EHAA, 208. zenbakia). Agindu horren eranskina 2006ko ekainaren 19ko Aginduaren bidez eguneratu zen. Laguntzak eman eta ordaintzeko, orobat, diru-laguntzen onuradunek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izan behar dituzte.
5.- Beste edozein administraziok edo erakundek -publikoa zein pribatua izan- helburu berarako ematen dituen diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatuz gero -eta, hala badagokio, eskuratuz gero-, horren berri eman behar du erakunde eskatzaileak.
150.000 €uro
Laguntzak proiektuaren aurrekontu orokorraren %85eraino irits daitezke, BEZa barne.
1.- Agindu honen babesean eman beharreko diru-laguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:
a) Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren heren bat ordainduko da, behin 14.1 artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.
b) Gainerako kopurua ordainduko da laguntza emateko ebazpenean adierazitako moduan, aurrez gastua justifikatu ondoren. Zatika ere ordaindu ahal izango da, finantzatutako jardueraren gauzatze-mailaren arabera; hiru ordainketa arte egin ahal izango dira, bat urtealdi bakoitzean, a) atalean aurreikusitako ordainketaz gain.
Kasu horretan, ordainketa bakoitzari dagokion laguntza 17. artikuluan adierazi moduan justifikatu beharko da.
2.- Erregistratuta egon ezean, edo Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi izanez gero:
- bide presentziala
- bide elektronikoa
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1) Eskatzaileari dagokion dokumentazioa (pdf, 33 Kb)
2) Proiektuari buruzko dokumentazioa.

a) Jarduera edo proiektuaren gaineko txosten zehatza (pdf, 26 Kb), lagundutako jarduera hori gauzatzeko gehienezko epeak berariaz jasoko dituena. Epe horiek beranduenez ere 2015eko abenduaren 31n bukatuko dira.
b) Hala badagokio, proiektuaz arduratzen del taldearen curriculum vitaea.
c) Proiektuaren sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua (pdf, 14 KB)
d) Beste finantziazio iturriak eta "minimis" motako diru-laguntzei buruzko adierazpena (pdf, 632 Kb)
e) Ez badu inoiz jaso ez diru-laguntzarik ezta ordainketarik ere Euskal Jaurlaritzatik, edota banku datuak aldatu nahi badira:
- Datuen alta / Doakion hirugarrena (pdf, 37 Kb)
- Datuen alta / Doakion hirugarrena (nazioarteko ordainketak) (pdf, 39 Kb)
Eskabideen izaera eta edukia kontuan hartuta, honako hauek ere erantsiko dira:
- Azken bost urteotan etendako higiezinaren erabilera bereizgarriari berriz ekitea helburu duten proiektuen kasuan, gorabehera horren berri ematen duen zinpeko adierazpena, bai eta eraikinaren azken bost urteotako ur eta argiaren ordainagiriak ere.
- Higiezinetan egiten diren lanetan eta monumentu-multzo baten lotekako banaketa errespetatzen duten jardueren kasuan, diruz lagunduko diren jardueren proiektu teknikoak, lizentziak eta baimenak (edo horien eskabideak, nahiz eta gero, behin emanez gero, aurkezteko obligazioa izan, diru-laguntzaren justifikazio moduan).
- Industria- eta landa-ondarearen berrerabilpena eta balioestea justifikatuko duen proiektu teknikoa edo txosten zehatza.
- Ondare arkeologikoaren lurrak edo haren ingurunekoak eskuratzeko aukera egiaztatzen duten kontratu, aurrekontratu edo dokumentuak.
- Eta, oro har, eskatutako diru-laguntza bermatzeko edo argitzeko edo baloratzeko baliagarri iritzitako beste edozein dokumentu.
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1) Eskatzaileari dagokion dokumentazioa (pdf, 33 Kb)
2) Proiektuari buruzko dokumentazioa.
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
a) Jarduera edo proiektuaren gaineko txosten zehatza (pdf, 26 Kb), lagundutako jarduera hori gauzatzeko gehienezko epeak berariaz jasoko dituena. Epe horiek beranduenez ere 2015eko abenduaren 31n bukatuko dira.
b) Hala badagokio, proiektuaz arduratzen del taldearen curriculum vitaea.
c) Proiektuaren sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua (pdf, 14 KB)
d) Beste finantziazio iturriak eta "minimis" motako diru-laguntzei buruzko adierazpena (pdf, 632 Kb)
e) Ez badu inoiz jaso ez diru-laguntzarik ezta ordainketarik ere Euskal Jaurlaritzatik, edota banku datuak aldatu nahi badira: hirugarrenen datuen alta/aldaketa.
Eskabideen izaera eta edukia kontuan hartuta, honako hauek ere erantsiko dira:
- Azken bost urteotan etendako higiezinaren erabilera bereizgarriari berriz ekitea helburu duten proiektuen kasuan, gorabehera horren berri ematen duen zinpeko adierazpena, bai eta eraikinaren azken bost urteotako ur eta argiaren ordainagiriak ere.
- Higiezinetan egiten diren lanetan eta monumentu-multzo baten lotekako banaketa errespetatzen duten jardueren kasuan, diruz lagunduko diren jardueren proiektu teknikoak, lizentziak eta baimenak (edo horien eskabideak, nahiz eta gero, behin emanez gero, aurkezteko obligazioa izan, diru-laguntzaren justifikazio moduan).
- Industria- eta landa-ondarearen berrerabilpena eta balioestea justifikatuko duen proiektu teknikoa edo txosten zehatza.
- Ondare arkeologikoaren lurrak edo haren ingurunekoak eskuratzeko aukera egiaztatzen duten kontratu, aurrekontratu edo dokumentuak.
- Eta, oro har, eskatutako diru-laguntza bermatzeko edo argitzeko edo baloratzeko baliagarri iritzitako beste edozein dokumentu.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
- Emandako diru-laguntza justifikatzeko:
Laguntza arrazoitzen duen jarduera jada burutu duela eta egindako gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitate edo pertsona onuradunak. Alegia, gutxienez, honako hauek:
a) Egindako jarduera justifikatzen duten agiriak: diruz lagundutako proiektu edo jardueraren kopia; hala badagokio, jatorrizko material grafikoa, bai taldeak prestatutakoa, bai informazioa biltzeko fasearen emaitza, eta material hori Euskal Kultura Ondarearen Zentroko artxiboetan gordeko da, ikerkuntzako dokumentazio gisa.
b) Gastuen frogagiriak, jarraian adierazitakoari jarraituz:
b.1) Arau orokor gisa, diruz lagundutako jarduera burutzeko sortu diren gastuen fakturak, horien zenbatekoak aurkeztutako gastu-aurrekontuaren adinakoa izan beharko duelarik.
b.2) Salbuespen gisa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuaren kargurako finantziazioak ez duenean aurkeztutako gastuen aurrekontuaren % 30 gainditzen, diru-laguntza jaso dezakeen jarduera burutzeko sortutako gastuen fakturek edo bestelako dokumentuek gastuen aurrekontu osoaren % 50eko zenbatekoa baino ez dute justifikatu beharko.
Nolanahi ere, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zentroak hala eskatzen duenean, eta hiru hilabeteko epearen barruan, artikulu honetako 3. puntuan ezarritako aurkezpen-epetik hasita, onuradunek aurkeztutako gastuen aurrekontuaren zenbateko osoa justifikatzen duten gainerako fakturak edo dokumentuak haren esku jartzeko konpromisoa hartuko dute.
c) Zinpeko adierazpen bidez, diru-laguntza jaso duen jardueraren gastu eta sarreren behin betiko balantze ahalik eta zehatzena espresuki adieraziz erakunde publiko nahi pribatuetatik jasotako laguntzak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandako laguntza barne. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandako laguntzaz gain ez bada bestelako laguntzarik jaso, hori adierazten duen ziurtagiri bat atxikiko da.
d) Onuraduna beste herri-administrazio bat denean, organo eskudunak ziurtagiri bat aurkeztu behar du emandako diru-laguntzaren helburua bete dela adierazteko eta horretan erabilitako zenbatekoak zehazteko.
e) Diruz lagundutako jarduerak lizentzia edo baimenik behar badu, eta eskabidea egin den unean agiri horiek eskatu izana baino ez bada egiaztatu, jasotako behin betiko lizentzia edo baimen horiek aurkeztu beharko dira, aurreko momenturen batean aurkeztu ez badira behintzat.
Diruz lagunduko diren proiektuak justifikatzeko epeak honako hauek dira, gehienez ere:
- 2013an exekutatzeko proiektuak: 2014ko otsailaren 28a baino lehen.
- 2013-2014 aldian exekutatzeko proiektuak: 2013an exekutatutako jarduerak 2014ko otsailaren 28a baino lehenago, eta 2014an exekutatutako jarduerak, ordea, 2015eko otsailaren 28a baino lehenago.
- 2013-2015 aldian exekutatzeko proiektuak: 2013an exekutatutako jarduerak 2014ko otsailaren 28a baino lehenago; 2014an exekutatutako jarduerak 2015eko otsailaren 28a baino lehenago; eta 2015ean exekutatutako jarduerak, ordea, 2016ko otsailaren 28a baino lehenago.
Emandako diru-laguntza justifikatzeko, laguntza arrazoitzen duen jarduera jada burutu duela eta egindako gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitate edo pertsona onuradunak. Alegia, gutxienez, honako hauek:

Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Ebazpena bost hilabeteko epean jakinaraziko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Viceconsejería de Cultura, Juventud y Deportes; Dirección de Patrimonio Cultural.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Viceconsejería de Cultura, Juventud y Deportes; Dirección de Patrimonio Cultural.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.