Turismoko enpresak kalitate ziurtagiriak lortzera bultzatzeko laguntzak 2009

LABURPENA
Titulua:
Turismoko enpresak kalitate ziurtagiriak lortzera bultzatzeko laguntzak 2009
Xedea:
Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzen izaera ez-itzulgarria da, eta ondorengo kalitate-eredu eta -sistemen ziurtagiria edo errekonozimendua lortu eta berritzeko egin den gastu arrunta laguntzera bideratuta daude:
a) Turismo Kalitatearen Q marka, ICTEk kudeaturikoa ICTEk berak izendatutako sektoreetan.
b) ISO 9001:2000, ENACek ofizialki egiaztatutako enpresa batek edo ENACekiko elkarrekiko errekonozimenduko akordioa duen enpresa batek emandakoa.
c) EFQM errekonozimenduak: Bikaintasunarekiko Konpromisoagatiko Diploma; "Zilarrezko Q eta Urrezko Q Sariak - Kudeaketaren Kalitatearen Euskal Sariak", Eusko Jaurlaritzak enpresei ematen dizkienak Euskalit Kalitaterako Euskal Iraskundeak eginiko kanpo-ebaluazioaren ostean.

Honako kontzeptu hauek lagunduko dira diruz:
a) Kanpo-aholkularitzen laguntza teknikoa.
b) Ziurtagiria eta berritzea lortzeko kanpo-auditorien gastuak.
c) Marka erabiltzeko gastuei dagozkien kopuruak, behin ziurtagiria lortu edo berritu ondoren.

Bertako langileek sorrarazitako gastuak ez dira aintzat hartuko.

Diru kopurua:
--
Araudia:
  • AGINDUA, 2008ko urtarrilaren 28koa (EHAA Zk. 36/2008)
    euskal turismoko azpisektoreetan Kalitate eta Bikaintasun Ziurtagiria sustatzen duten ekimenei laguntzeko programa ezartzen duena.
  • EBAZPENA, 2009ko martxoaren 16koa (EHAA Zk. 63/2009)
    Turismo sailburuordearena; honen bidez, euskal turismoko azpisektoreetan Kalitate eta Bikaintasun ziurtagiria sustatzeko ekimenetarako laguntzak 2009ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzen da.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Turismo Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Egitura atal ebazlea:
Turismo Zuzendaritza
Bertan emandako harreta:

Eusko Jaurlaritza
Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Itzuli

Eusko Jaurlaritza
Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Telefono bidezko harreta:
Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel: 943 02 25 64
E-posta: m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao
Tel: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Turismoko enpresak kalitate ziurtagiriak lortzera bultzatzeko laguntzak 2009
Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzen izaera ez-itzulgarria da, eta ondorengo kalitate-eredu eta -sistemen ziurtagiria edo errekonozimendua lortu eta berritzeko egin den gastu arrunta laguntzera bideratuta daude:
a) Turismo Kalitatearen Q marka, ICTEk kudeaturikoa ICTEk berak izendatutako sektoreetan.
b) ISO 9001:2000, ENACek ofizialki egiaztatutako enpresa batek edo ENACekiko elkarrekiko errekonozimenduko akordioa duen enpresa batek emandakoa.
c) EFQM errekonozimenduak: Bikaintasunarekiko Konpromisoagatiko Diploma; "Zilarrezko Q eta Urrezko Q Sariak - Kudeaketaren Kalitatearen Euskal Sariak", Eusko Jaurlaritzak enpresei ematen dizkienak Euskalit Kalitaterako Euskal Iraskundeak eginiko kanpo-ebaluazioaren ostean.

Honako kontzeptu hauek lagunduko dira diruz:
a) Kanpo-aholkularitzen laguntza teknikoa.
b) Ziurtagiria eta berritzea lortzeko kanpo-auditorien gastuak.
c) Marka erabiltzeko gastuei dagozkien kopuruak, behin ziurtagiria lortu edo berritu ondoren.

Bertako langileek sorrarazitako gastuak ez dira aintzat hartuko.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Erakunde publiko eta pribatuek laguntzei buruzko Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratzeko aukera izango dute, baldin eta, eskabidea egiten den unean, Euskadin kokatutako establezimendu edo enpresen titularrak badira, betiere horien jarduera honako tipologia hauetako baten barruan bildu behar dela aintzat hartuta:
a) Hotelak, Ostatu-etxeak eta Apartamentu turistikoak.
b) Nekazaritza-turismoko Establezimenduak eta Landa Etxeak
c) Kanpinak.
d) Jatetxeak, Tabernak eta Kafetegiak.
e) Bidaia Agentziak.
f) Bainuetxeak.
g) Convention Bureau erakundeak.
h) Biltzar Jauregiak.
i) Turismo aktiboko enpresak.
j) Interpretazio Zentroak.
k) Kongresuak antolatzen dituzten enpresak (Kongresuen Antolatzaile Profesionalak).
l) Nortasun juridiko propioa duten turismo-lankidetzaren arloko tokiko zein eskualdeko entitateak.

2.- Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, a), b), c), eta d) idatz-zatietan bildutako turismo-arloko enpresa eta establezimenduek erregistratuta egon beharko dute Euskadiko Turismo-arloko Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan.

Honako erakunde hauek ezin izango dira Agindu honetan araututako laguntzen onuradun izan:
a) Foru Aldundiak eta Sozietate Publikoak; azken kasu horretan, Foru Aldundiek edo Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak ezin izango dute sozietatearen partaidetza nagusia eduki.
b) Enpresa txiki eta ertainaren definizioari lotzen ez zaizkion enpresak, aurreko artikuluan zehaztutakoaren arabera.

Betebeharrak:
-
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.- Lehenengo aldiz ziurtagiriak lortzeko:
a) Q kalitate-markaren eta ISO 9001:2000 ziurtagiriak lortzeko -bigarren kasuan, laguntza eskatzen den enpresa tipologiarentzat Q ziurtagiririk ez badago- eta EFQM errekonozimenduak lehen aldiz lortzeko, onartutako gastu garbiaren % 70eraino lagunduko da. Onartutako ziurtagiri modalitate bakoitzerako 6.000 euroko muga izango da, aurrez aipatutakoaren arabera.
b) ISO 9001:2000 ziurtagiria lortzeko, baldin eta laguntza eskatzen den enpresa edo establezimendu tipologiarentzat Q markaren ziurtagiria badago, diru-laguntzak onartutako gastu garbiaren % 45 hartuko du eraginpean, 5.000 euroko gehienezko zenbatekoarekin.

2.- Ziurtagiriak berritzeko:
a) Q kalitate-markaren eta ISO 9001:2000 ziurtagiriak berritzeko -bigarren kasuan, laguntza eskatzen den enpresa tipologiarentzat Q markaren ziurtagiririk ez badago- onartutako gastu garbiaren % 45era arte lagunduko da. Onartutako ziurtagiri modalitate bakoitzerako 3.000 euroko muga izango da, aurrez aipatutakoaren arabera.
b) ISO 9001:2000 ziurtagiria berritzeko, baldin eta laguntza eskatzen den enpresa edo establezimendu tipologiarentzat Q Markaren ziurtagiria badago, diru-laguntzak onartutako gastu garbiaren % 35 hartuko du eraginpean, 2.100 euroko gehienezko zenbatekoarekin.

3.- Kasu guztietan, laguntzen ehunekoak % 5 handituko dira, baldin eta, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, ziurtagiriaren eraginpeko establezimenduak edo enpresak familia- eta lan-bizitza bateragarri egiteko plana duela egiaztatzen bada, edo, lau pertsonatik gorako enpresetan, bi sexuek gutxienez 100eko 40ko ordezkaritza badute.

TRAMITEAK
Eskaera:
Turismoko enpresak kalitate ziurtagiriak lortzera bultzatzeko laguntzak 2009
Bertara joanda
Formularioak:
Eskabideko Inpresoa (Eskaera)

Eskabideko Inpresoa

Diru-laguntzaren eskabideak Internetez eskuratu eta bete ahal dira. Prozedura horren lineako izapidetzak ez du legezko ondoriorik izango, ordea. Hori dela eta, eskabideak linean bete eta bidali arren, ezinbesteko izango da izenpetu eta paperean ere aurkeztea.

Familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egiteko planak gauzatzeko eskuliburua (Dirulaguntza dokumentua)
Familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egiteko planak gauzatzeko eskuliburua
Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak
    1.- Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulegoetan eskabide- eta datu-orri eredu bat eskainiko da (sexu-bereizketa eginda), edo bestela www.euskadi.net/turismo web-orrian eskura daiteke eredu hori, behin laguntzen deialdia egin ondoren Turismo sailburuordearen ebazpenaren bitartez. Ebazpena emateko sei hilabeteko epea emango da, dagokion deialdi-ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duenak sinatuko du eskabidea.

    2.- Erakunde eskatzaileak eskabidea bete beharko du, honako hauek barne: egin beharreko proiektuaren memoria deskribatzailea (gauzatze-epeak, egin beharreko ekintzak, aurrekontuak eta abar zehaztuta), eta zinpeko aitorpena, eskabide horretan bildu diren eta erakunde eskatzailearen izaeraren arabera aplikagarri zaizkien alderdien egiazkotasuna frogatzeko. Honako hauek dira aplikatu beharreko alderdi horiek:
    a) Eskabidearen ekitaldiaren aurreko ekitaldiko abenduaren 31ko langile kopurua, hilabete horretako TC2 inprimakiaren arabera, sexuaren arabera bereizita.
    b) Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n izandako fakturazioaren zenbatekoa.
    c) Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n egindako balantze orokorraren zenbatekoa.
    d) ETE ez den enpresa batek edo zenbait ETEk aldi berean, zuzenean edo zeharka, erakunde eskatzailearen kapitalaren % 25etik gorako partaidetza ez dutela egiaztatzen duen agiria.
    e) Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatuen aldetik jasotako laguntzak.
    f) Azken hiru ekitaldietan enpresak jasotako laguntzak, laguntza eskatu den urtea azken urtearen erreferentziatzat hartuta.
    g) Erantzukizunezko adierazpena, jasota erakunde eskatzailea ez dagoela zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenen artetik seigarrenean xedatutakoari jarraiki.

    3.- Enpresa eskatzaileak zinpeko aitorpenean gezurrezko daturen bat jartzen badu, administrazio-zigorrak eta zigor penalak ezarri ahal izango zaizkio, indarrean dagoen zigor-araubideari jarraituz.

    4.- Eskabideekin batera, honako oinarrizko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
    a) Eskatzailearen NANaren fotokopia.
    b) Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
    c) Hala badagokio, eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen fotokopia, salbu eta ahalorde hori Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura badago eta ahalordedun-aldaketarik izan ez bada.
    d) Memoria eta jardun-egutegia.
    e) Aurrekontua, kontzeptuen arabera banakatua.
    f) Familia eta lana bateragarri egiteko plana izanez gero, planaren kopia.
    g) Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako edo haren ordezko araudiko diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharrak egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, betiere eskatzailearen esanbidezko baimena badu, laguntzen eta diru-laguntzen eskatzaileen zerga-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria eskatuko die zuzenean zerga-alorreko organo eskudunei. Espedientean baimen hori jasota ez badago, laguntzen eskatzaileak dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.

    5.- Oinarrizko dokumentazioa ez ezik, erakunde eskatzaileak, bere izaera juridikoaren arabera, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
    h) Tokiko erakundeek eskumeneko gobernu-organoaren ziurtagiria aurkeztu behar dute, hain zuzen ere diru-laguntzaren xede den jarduera onartzen duen ziurtagiria.
    i) Tokiko erakundeek osatutako edo tokiko erakundeak parte diren erakunde edo sozietateek, Biltzar-jauregiek, Convention Bureaux erakundeek eta nortasun juridiko propioa duten turismo-lankidetzaren arloko entitateek administrazio-kontseiluaren edo eskumeneko organoaren erabakiaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute (horren arabera, diru-laguntzaren xede den jarduera onartzen da), baita erakundea egiaztatzeko dokumentazioa ere (eratzeko eskrituraren, estatutuen eta erregistroan erregistratu izanaren kopiak).
    j) Gainera, fundazioek estatutuen fotokopia aurkeztu beharko dute, baita dagokien erregistroan erregistratu izanaren egiaztagiria ere.
    k) Euskadiko Turismo-arloko Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan erregistratu ez diren enpresek eratzeko eskrituraren fotokopia aurkeztu behar dute.
    l) ETEek Jarduera Ekonomikoen Zergan alta eta baja hartu izanaren ziurtagiriaren kopia aurkeztu behar dute. Foru Ogasunak ematen du ziurtagiri hori.

    6.- Dagoeneko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez aurkeztu beharrik izango. Hori horrela bada, eskabide-orrian adierazi beharko du eskatzaileak zein egunetan eta zein lekutan aurkeztu zituen aipatutako dokumentuak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluaren f) idatz-zatian ezarritako eskakizunekin bat etorriz.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefenoz
Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel: 943 02 25 64
E-posta: m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao
Tel: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es



DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2009/04/02 - 2009/06/30
Aurkezteko epe-muga:
2009/04/02 - 2009/06/30
Ebazteko epea:
Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.

ONURADUNAK 2009

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Turismo Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Turismo Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.