Saila / Erakunde Autonomiaduna
Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak
Egitura atal kudeatzailea
Garraio Zuzendaritza
Xedea
Salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan diharduten adin aurreratuko garraiolariek edo eta ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia aitortua dutenek lanbidea utz dezaten 2009. urterako zenbait laguntzak arautzea
Nori Zuzendua
Agindu honetan araututako laguntzak eskuratu nahi dituen pertsonak, eskabideak aurkezteko epean edo, bestela, 2009ko urtarrilaren 1ean, ondorengo zerrendan datozen eskakizunak bete beharko ditu:
a) Helbidea, 2004ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
b) 58 eta 64 urte arteko adina izatea, biak barne, edo ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia aitortua izatea.
c) Azken hamar urteotan, eta inolako etenik gabe, salgaiak edo bidaiarien autobuseko garraio publikoan aritzeko baimen bat izatea, gehienez ere hiru kopiarekin, edo bestela, bi baimenak, baina guztira hiru kopiarekin. Ez da onartuko etenda egondako baimenik, eta beraz, indarrean gutxienez kopia bat beti izan dutela egiaztatu beharko da. Nolanahi ere, titulartasunean edo baimenaren indarraldian etenaldi bat izatea onartuko da, baina gehienez ere hiru hilabetekoa. Ondorio horietarako, bisatu gabe iraungita egon diren eta eskaera egitekoan berreskuratu diren baimenak indarrean egon bailiran hartuko dira.
2007ko apirilaren 16aren aurretik onuradunak salgaien garraio publikoan ibilgailuekin jarduteko zeuzkan estatu, eskualde edo tokiko baimenak, TD motakoak barne, baimen beraren kopia gisa hartuko dira.
Onuradunen batek ibilgailu jakin batekin toki, eskualde edo estatu mailan bidaiarien garraio publikorako 1998ko uztailaren 1a baino lehenagotik dituen baimenak, baimen bakar baten kopia gisa hartuko dira.
d) Azken hamar urteotan Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubidean sartuta egotea; gehienez ere hiru hilabeteko eten bakar bat onartuko da.
e) 2009an salgaien edo bidaiarien errepideko garraio publikoa utziko duela hitz ematea, titular gisa dituen garraio-baimenei behin betiko uko eginez. Berriro lanari ekiten badio, itzuli egin beharko ditu jasotako diru-laguntzak eta dagozkien korrituak.
f) Diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan lege-urratzeren bat egiteagatik zehapen tinko bat jarri zaiolako Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ordaindu beharreko diru-laguntzak lortzea debekaturik ez izatea.
g) Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zehapen administratibo edo penalik ez izatea une horretan, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide, diru-laguntzarik edo laguntzarik jasotzeko debekua ezartzen duen zehapenik ere.
Diru kopurua
1.- Agindu honen arabera gehienez honako diru-laguntza hauek emango dira:
a) Salgaien errepideko garraioan, ibilgailu astunekin diharduten garraiolariei eta bidaiariak autobusez garraiatzeko zerbitzu publikoan dihardutenei: lau mila eta ehun (4.100,00) euro, hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien hilabete bakoitzeko.
b) Salgaien garraio publikoan ibilgailu arinekin dihardutenei: bi mila eta seiehun (2.600,00) euro, hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien seihileko oso bakoitzeko.
c) Hamar mila (10.000) euro, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia aitortua duen garraiolariari.
Onuradunen batek 2. artikuluan aurreikusitako eskakizunez gain, adinaren eskakizuna eta ezintasun iraunkor absolutuarena edo baliaezintasun handiarena betetzen badu, dirulaguntzarik baxuena emango zaio.
2.– Seihileko osoak 2009ko ekainaren 1etik aurrera hasiko dira kontatzen. Ezin izango da laguntzarik eman, egun horretatik aurrera hirurogeita bost urte betetzeko sei hilabete oso baino gutxiago falta badira.
3.– Agindu honen 1.2. artikuluan ezarritako diru-kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen 1. puntuan jasotako kopuruak ordaintzeko, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko du dirua Garraio Zuzendaritzak. Banaketa egiteko, bakoitzari eman beharko litzaioneenak guztiei eman beharrekoarekiko izango lukeen proportzio berari eutsiko zaio.
Araudia
Harremanak norekin
Marisa Madinabeitia
Rivarés
Tfno zenbakia:
945-019715
Erantsi beharreko agiriak
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko agiriei dagokienean, jatorrizkoa edo jatorrizkoaren kopia bat aurkeztu ahal izango da, baina kopia aurkeztuz gero organo aginpidedunak egiaztatu beharko du. Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:
a) Eskabidea, behar bezala beteta. (Aginduaren eranskinean dator eredua).
b) Eskatzailaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. c) Eskatzailearen errolda-ziurtagiria, Euskal Autonomia Erkidego barrukoa, noiz erroldatu zen adierazten duena.
d) Onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duten Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak.
e) Kasuan kasuko foru-aldundiaren ziurtagiria, eskatzaileak azken hamar urteotan, inolako etenik gabe, salgaien edo bidaiarien garraio publikoan jarduteko baimen bat, gehienez ere hiru kopiarekin edo, bestela, bi baimenak baina guztira hiru kopiarekin izan duela adierazten duena.
f) Azken hamar urteotan etenik gabe Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubidean sartuta egon dela adierazten duen ziurtagiria.
g) Helburu bererako bestelako diru-laguntza edo laguntzarik jasoz gero, jaso duela, nork eman dion eta zenbat eman dion zehaztuko duen zinpeko aitorpena.
h) Eskatzaileak, pertsona nahiz entitateak, adierazi beharko du ez zaiola diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko eskubidea kendu, zigor-bideko edo administrazio-bideko ezein zehapen bidez, eta ez duela horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik.
i) Ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia dutenek, egoera hori egiaztatzen duen agiria.
Eskabideak Aurkezteko Epea 2009/06/19- 2009/07/20
Eskabideak aurkezteko lekua
Eusko Jaurlaritzako Garraio
Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea,
1
01010-Vitoria-Gasteiz
Tramiteen deskripzioa
- Agindua argitaratzea
-
Eskabideak eta agiriak jasotzea
- Agirien
gaineko okerrak zuzentzea
- Diru-laguntzen
esleipena
- Ordainketa
Egitura Atal Ebazlea
Eusko Jaurlaritzako Garraio Zuzendaria
Ebazteko epea
Agindua indarrean jarri eta sei hilabeteko epean
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Bestelako Agiriak
Ez dago
Oharrak
Ez dago
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
18/06/2009