Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. 218/2026 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak eskatu du 218/2026 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko. Espediente hori Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariaren 2025eko ekainaren 6ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Ebazpen horien bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoetan hautatutako pertsonen eta esleipen gehigarriaren xede diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen.

Auzi-errekurtsoa hautagai baten merituei buruzkoa da.

Ebazpena (PDF, 284 KB) (leiho berri batean irekitzen da) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 218/2026 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.