Egoitza elektronikoa

Proiektu energetikoetako teknikaria

2024/07/04 - 2024/07/17
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Energiaren Euskal Erakundea
Lehiaketa:
Proiektu energetikoetako teknikaria
Lanpostua:
Proiektu energetikoetako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Eginkizunak eta atazak:

Garapen eta Berrikuntzako Zuzendaritzako Proiektuen Garapen Arloaren barruan, energiaren arloko proiektu teknikoak gauzatzeko definitutako taldeetako bat izango da, diziplina anitzeko alderdi teknikoak barne. Parte hartzen duen proiektu bakoitzerako izendatutako gerentearen gidaritzapean lan egingo du beti

Lanpostuari dagozkion erantzukizunen barruan sartzen den pertsonak honako hauetan parte hartuko du, proiekturako definitutako taldearekin koordinatuta

- Programak (laguntzak, diru-laguntzak, bestelakoak) eta esleitu dakizkion proiektuak (azterketa teknikoak, energia-baliabideen ebaluazioa eta prospekzioa, energia ekoizteko instalazioak, energia- eta/edo teknologia-azpiegituren garapena eta abar) definitzen, gauzatzen eta/edo jarraitzen laguntzea.
- Barne-kudeaketako zereginak, hala nola: jarduera-estrategiak diseinatzen laguntzea, urteko aurrekontuak egitea, jardueren kudeaketa eta aldizkako txostenak egitea, beste sail batzuekin koordinatzea, eta abar.

Halaber, goian deskribatutakoen antzeko beste zeregin batzuetan parte hartzea, baldin eta bere helburuak betetzeko beharrezkoak badira, edo bere aginteak eskatzen badizkio, eta beti bere xedeari begira badaude.

Titulazioa:

Ingeniaritzako unibertsitate-gradua eta masterra edo unibertsitate-ikasketa baliokideak.
Graduondokoa edo master gehigarri bat baloratuko da, energía ikasketetan edota antolakuntza edo kudeaketa espezialitateetan.

Hizkuntza eskakizuna:

C1 ziurtagiri ofizialaren bidez edo beste bitarteko batzuen bidez egiazta daitekeen maila baliokidearen bidez.

 

Beste baldintza batzuk:
  • Gutxienez 2 urteko esperientzia izatea, empresa proiektuetan parte hartuz merkatu lehiakorretan

  • Positiboki baloratuko da energía arloko projektuen kudeaketan izandako esperientzia.
  • Informatika: Ofimatika-programak maila aurreratuan
  • Ingelesa: C1 ziurtagiri ofizialaren bidez edo beste bitarteko batzuen bidez egiazta daitekeen maila baliokidearen bidez.