Egoitza elektronikoa

Partaidetzapeko enpresen teknikari analistak

2025/02/14 - 2025/02/28
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ARABAKO KALKULU GUNEA, S.A.
Lehiaketa:
Partaidetzapeko enpresen teknikari analistak
Plaza-kopurua:
1
Eginkizunak eta atazak:

Batzar Nagusietan eginkizun hauek izango ditu:

1. Informatika ekipoak konpontzea.
2. Osagaiak instalatzea.
3. Inprimagailuak konpontzea.
4. Ekipoak konfiguratzea (hardwarea, softwarea...).
5. Informatika sistemen inbentarioa kudeatzea.
6. Lantaldeak kudeatzea.
7. Kontabilitateko eta nominako aplikazioak mantentzea, baita aplikazio espezifikoak ere.
8. SÉNECA irudi eta soinu aplikazioa administratzea/erabiltzea.
9. Irudia eta soinua editatzea.

AKGSAn (Foru Aldundiarentzat eta antzeko gainerako erakundeentzat), eginkizun hauek izango ditu:

1. Mikroinformatikarekin lotutako gorabeherei eta eskaerei (esku hartzeak) irtenbidea ematea, lanpostuaren arloko ekipamendu informatikoan.
2. SCCM (System Center Configuration Manager) erabiltzea, lan hauek egiteko:

  •  Produktu eta aplikazioetarako paketeak definitzea.
  •  Ekipo multzoei paketeak banatzea.
  •  Produktu eta aplikazioen paketeak definitzea.
  •  Sistema eragilearen eguneraketak, adabakiak eta abar aplikatzea.

3. Direktorio aktiboko (on premise eta Azure AD) erabiltzaileak eta kontuak kudeatzea.
4. Sareko baliabideetarako baimenak kudeatzea.
5. Postontziak (pertsonalak eta generikoak) kudeatzea Microsoft Exchange 2016/2019an edo Microsoft 365 ingurunean.
6. Antibirusa aktibatzea (Trendmicro) gailu mugikorretan (tabletak eta telefonoak).
7. Sare harguneak egiaztatzea, Fluke motako neurketa eta testatze tresnekin, eta komunikazio armairuetan harguneei adabakiak jartzea.
8. Inbentarioa eguneratzea.
9. Laguntza teknikoa ekitaldi berezietan.
10. Gailu mugikorretarako (tabletak eta telefonoak) aurrez aurreko arreta.
11. Prozedura eragileak dokumentatzea.
12. Azpkontratatutako zerbitzuen irismenetik kanpoko jarduketak, arloko arduradunaren iritziz teknikariak horretarako gaitasuna badu.

Titulazioa:

• Informatikako goi-mailako heziketa zikloak (lehengo goi-mailako LHak).
• Goi-mailako titulua (unibertsitateko informatika tituluak).
• Euskara: 2. HE (B2).

Hizkuntza eskakizuna:

Derrigorrezko PL2 euskera

Beste baldintza batzuk:

Deialdiaren oinarrietan adierazitakoak

Onartzea
Elektronikoa:

Posta elektronikoz: 2025001@qualisconsultores.es helbidera

Aurrez aurrekoa:

Ez dira aurrez- aurre aurkeztutako eskaerak onartuko