Egoitza elektronikoa

Instalazioetako eta mantentze-lanetako teknikaria

euskadiko parke teknologikoak
2022/10/25 - 2022/11/04
Inprimatu
Arteaga (San Martin) | Diseminado
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Lehiaketa:
Instalazioetako eta mantentze-lanetako teknikaria
Lanpostua:
Instalazioetako eta mantentze-lanetako teknikaria (Zamudio)
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Iraupen mugagabeko txanda-kontratua
Kontratu-mota:
Iraupen mugagabeko txanda-kontratua
Eginkizunak eta atazak:

Ezarpen Teknikoko zuzendaritza korporatiboaren menpe eta Bizkaiko ezarpen teknikoaren arduradunak gainbegiratuta, xedetzat izango du teknika lanak egitea, bezeroentzako zerbitzuari, azpiegiturei eta instalazioen mantentze lanei begira erabat.

Hauek izango ditu eginkizun nagusiak:

  • Zerbitzu teknikoak hobetzeko eta modernizatzeko jarduerak proposatzea, bai eta instalazioen errendimendua hobetzekoak ere.
  • Legeak eskatzen diteun nahitaezko azterketak egitea
  • Instalazioak, sistemak eta tresnak hobetzeko beharrezko jarduerak proposatzea, eta horiek onartu ondoren aplikatzea.
  • Azpikontratek egindako lanak gainbegiratzea (lanak amaitzea, lanak jasotzea, fakturak egiaztatu eta ikus-onestea...)
  • Azpikontratistek egiten dituzten jardueren kontrola gainbegiratzea, laneko segurtasunari dagokionez.
  • Azpiegituren lan teknikoan laguntzea, parkeko obra berrien diseinuan/segimenduan.
  • Mantentze lanetako eguneroko, asteko eta hileko planak gainbegiratzea; eta, oro har, mantentze lanei lotuta enpresek egiten dituzten jarduera guztiak gainbegiratzea, eta arlo horretan azpikontratatutako enpresak kontrolatzea, eskura jartzen zaizkion tresnekin.
  • Parkeko instalazioen enpresa erabiltzaileen eskaerei erantzutea eta horiek koordinatzea, mantentze lanen eta gorabeheren arloan; horiek behar bezala ebazteko bidezko erabakiak diagnostikatzea, aztertzea eta hartzea; eta horien segimendua egitea.

 

Titulazioa:

Gutxienez ere goi mailako heziketa zikloa, Instalazio eta Mantentze Lanetan, Eraikuntza Obren Antolaketa eta Kontrolean, edo antzeko adar batean, eta/edo unibertsitateko titulazio teknikoa.

Urbanizazioko instalazioen eta eraikinen mantentze lanen kudeaketa integralean esperientzia izatea, baita eraikuntzaren eremuan ere.

Hizkuntza eskakizuna:
  • Euskara: B1 ziurtagiri ofiziala edo baliokidea.
Beste baldintza batzuk:

Aintzat hartuko da:

  • Instalazio hauen ezagutza: klimatizazioa, behe tentsioa, uretako, suteen aurkako babesa, telebista zirkuitu itxiak, gasa...
  • Energia berriztagarriak ekoizteko eta biltegiratzeko instalazioen ezagutza.
  • Mantentze zerbitzuen kanpoko kontratazioen segimendua eta kontrola egiten esperientzia izatea.
  • Legeriaren ezagutza, ingurumenaren arloan eta energia eraginkortasuneko, energia hobekuntzako edo sostengagarritasuneko sistema berrien arloan.
  • Instalazioak kudeatzeko sistemen ezagutza.
  • Legeriaren ezagutza, laneko arriskuen prebentzioaren, laneko segurtasun eta osasunaren, eta laneko segurtasuna kudeatzeko sistema eta tresnen arloan.
  • Instalazioak kudeatzeko tresnak.
  • Bezeroarenganako orientazioa.

 

Onartzea
Elektronikoa: