Egoitza elektronikoa

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

135/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Transferentzien Bitariko Batzordearen 2011ko ekainaren 22ko Akordioa onartzen duena. Akordio horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaren bidez irakaskuntza-arloan eskualdatu zitzaizkion eginkizun eta zerbitzuak gehitu egiten zaizkio (unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzea).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 2011
  • Gaia: Hezkuntza
  • Jardun-eremua: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Xedea:

a) Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko tituluak eta ikasketak homologatzeko eta baliozkotzeko eginkizunak eskualdatzen zaizkio EAEri, aldian aldiko indarreko baliokidetasun-taulen arabera edo, hala badagokio, Hezkuntza Ministerioak landutako irizpide orokorren eta baliokidetasun-taulen arabera.

b) Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan dauden atzerriko ikastetxeetan egindako unibertsitatez kanpoko ikasketen aitorpenaren inguruko eginkizunak eta zerbitzuak, ikastetxe eta irakaskuntza horien inskripzio-eta jardun-baimenak barne direla, eta edozein dela ere hezkuntza-sistema eta irakasten den hizkuntza eta kultura.