Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu133/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartutako akordioa onartzen duena. Akordio horren arabera, osatu egiten da irailaren 26ko eta abenduaren 30eko 2808/1980 eta 3195/1980 Errege Dekretuen bidez gauzatutako unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren arloan Estatuko Adminiztrazioa Euskal Autonomia Erkidegoari egindako zerbitzuen eskualdaketa, zerbitzu horiei atxikitako bitartekoak gehituz (erlijio-irakasleak).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 2011
- Gaia: Hezkuntza
- Jardun-eremua: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Xedea:
Autonomia Erkidegoko haur-eta lehen-hezkuntzako ikastetxeetan lan-kontratupeko erregimenean erlijio-eskolak ematen dituzten langileak.
Araudia
- Autonomia-araua: 133/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartutako akordioa onartzen duena. Akordio horren arabera, osatu egiten da irailaren 26ko eta abenduaren 30eko 2808/1980 eta 3195/1980 Errege Dekretuen bidez gauzatutako unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren arloan Estatuko Adminiztrazioa Euskal Autonomia Erkidegoari egindako zerbitzuen eskualdaketa, zerbitzu horiei atxikitako bitartekoak gehituz (erlijio-irakasleak).
- Estatu-araua: 891/2011 Errege Dekretua, ekainaren 24koa, unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren arloko
Lotutako transferentziak
- 1980garreneko Abenduaren 30eko DEKRETOA, Aginte-Eskuraketarako Bitariko Batzordeak 1980 garreneko Irailaren 25ean irakaskuntza-gaiei buruz hartutako erabakien argitalpena onartuz.
- Otsailaren lehenengoko 11/1982 DEKRETOA, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak Itsas-Arrantza-Irakasketen alorretango aginteak Euskal Herriko AutonomiaElkarteari eskuratzeaz hartutako erabakia argitaratzea ontzat emanaz.
- 134/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, espetxe erakundeetako maisu-maistrei buruzko eskualdaketa.
- 135/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa,EAEri unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzeko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatu diona (irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaren bidez irakaskuntza-arloan e
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 16. art.
- Konstituzioa: 149.1.30 art.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- Ez dira gai honi buruzko epairik aurkitu Konstituzio Auzitegiaren doktrinan. Auzitegi Nagusien jurisprudentzian, ordea, hainbat epai aurki daiteke lan itunpeko erlijio-irakasleen gaia jorratzen duena. Besteak beste hona hemen epai batzuk: Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Epaiak (JANE): 1999ko irailaren 9koa; 1999ko maiatzaren 11koa. EAEko JANE: 2002ko martxoaren 12koa, 2002ko maiatzaren 28koa; 2003ko apirilaren 1ekoa). Auzitegi Nagusien doktrina osoa Auzitegi Goreneko 2002ko ekainaren 12ko epaian dago jasota (RJ 2002\7198). Kataluniako JANE otsailaren 8ko 1178/2001 (AS 2001\1561) honela dio: “irakasle demanda-jartzaileak auzi honetan eskatutakoa Estatuko Administrazioak hartu behar du bere gain, hain zuzen, Hezkuntza eta Kultura Ministerioren bidez, eta ez, ordea, Kataluniako Generalitateak. Erabaki hori hartzeko arrazoiak honako hauek izan dira: erlijio katolikoko irakasleak ordaintzeko obligazioa orain arte Administrazio zentralak izan duela; ordaintzeko obligazio hori Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez gauzatu dela; ez dela inongo arautan ageri irakasle horien gaineko eskumena Generalitateari eskualdatu zaionik, ez eta Generalitateak horrelako eskumenik onartu duenik; eta azkenik, irakasle horiek ordaintzeko diru-kopurua Gotzain-batzordeari eman izan zaiola zuzen-zuzeneanAurrekontu Orokorretik.
- STC 38/2007 Procedimiento de selección y contratación de personas para impartir la enseñanza religiosa y posteriores
- 80/2007;
- 81/2007;
- 82/2007;
- 83/2007