PIT 2006-2009 ITP: ITParen Gainbegiratzea

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

ITParen Gainbegiratzea eta Kontrola

 

Aurreko ITParen itxieraren analisian egindako lanak eta Planaren jarraipenaren informazio-bilketaren esperientziak agerian uzten dituzte gainbegiratzea eta kontrola egiteko egungo prozeduren gabeziak, halaber Sailekiko komunikazio-tresna argirik eza, ezinbestekoak erraz egiteko edukiaren jarraipena eta etengabeko ebaluazioa, Informatika eta Telekomunikazio Planaren inplementazioa eta emaitzak.

 

Testuinguru honetan, 2006-2009 ITP zehaztu eta planteatu ondoren, kudeaketa, gainbegiratzea eta jarraipena egiteko metodologia bat sartu beharra azaltzen da. Bere euskarria tresna informatiko berri bat izango da, eta helburu nagusia Planaren etengabeko ebaluazioaren eta bere jarraipenaren prozesuak era operatibo eta dinamikoan egitea ahalbidetuko dituzten mekanismoak eta prozedurak lortzea, kontrol eta jarraipen maila egokia bermatzeko eran, denborari zein formari dagokienez, jarduerak erraz zuzendu eta berriro bideratzeko aukera emanez (epeei, baliabideen erabilpen-mailari eta emaitzen lorpenari dagokienez).