PIT 2006-2009 ITP: Azpiegitura Teknologikoak

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Azpiegitura teknologikoak

 

Aurreko Planaren aldean, aldaketa bat dago estrategia-ildo honen jarduketa-ardatzetan, beharretara egokiro moldatu guran eta euskal Administrazio Elektronikoaren oinarria diren azpiegiturak modernizatzeko asmoz. Horiek horrela, nahiz eta telekomunikazioen eta segurtasun-plataformaren ardatzak dauden-daudenetan utziko diren, komenigarritzat jotzen da Informazio Sistemen Arkitekturaren ardatza xehatzea eta bere ordez Informazio Teknologien Azpiegitura eta Informazio Sistema Bateratuak jartzea, eta Modulu Komun zein kanal berriak zabal-tzea.

 

Estrategia-ildoa honen helburua, hortaz, Sailek eta Erakunde Autonomoek jarraitu beharreko bidea zedarritzea da, Azpiegitura eta Plataforma integratuak lor daitezen Planean zehaztutako epean. ITZk burutuko ditu azpiegituren arloko jarduera guztiak, EJIEaren lankidetzaz.

 

Telekomunikazioen Azpiegitura delako ardatzaren helmugak hurrengoak dira: Eusko Jaurlaritzaren ubikazioekin Banda Zabaleko konektibitateaz hornitzea, datu eta ahots zerbitzuak azpiegitura berean integratzea, Eusko Jaurlaritzako Administrazio Sare Korporatiboaren eskalagarritasuna bermatzea, baita komunikazioen erabilgarritasun handia ziurtatzea ere, eta azkenik administrazioaren datuetara iristeko erabiltzaileen nonahiko sarbidea bermatzea (Konektibitate Eredua).

 

Beste aldetik, Informazio Teknologien Azpiegituraren jarduketa-ardatzak (hardware eta sistemako software) honako helburuak ditu: Eusko Jaurlaritzako Administrazio Elektronikoaren eta aplikazio korporatiboen zerbitzuak emateko performantzia handiko plataforma eraginkor bat ezartzea, aplikazio kritikoetarako azpiegitura eskalagarriak eta erabilgarritasun handikoak lortzea, zerbitzuak eta ekipamenduak birtualizatzeko teknologiak hartuz, eta informazio sistemen arkitektura aproposa definitzea, zehaztutako helburu estrategikoak abiarazteko. Gainera, sektore publikoaren garapen-estandarrak eta praktika onak sustatu nahi dira, baite opensource-estandarrak ere, eta halaber gastuen arrazoizko erabilera eta eskalako ekonomien sorrera, Eusko Jaurlaritzaren barruan azpiegiturak eta plataformak zeharka erabiltzea indartuz.

 

Kanal berriak zabaltzeko joera bere eginez, Eusko Jaurlaritza euskarri-azpiegitura batez hornituko da bere zerbitzuetara nonahiko sarbidea emateko; era berean, Jaurlaritzako funtzionarioek sistema korporatibo eta Sailen sistemetara iristeko urruneko sarbide-plataforma ziurra edukiko dute (RAS, PDA, Mugikorra, Bluetooth, etab.). Horrez gain, herritarrei sarrera-gune publikoak eskainiko dizkie informazio, albiste eta izapidetzeetara iristeko. Eusko Jaurlaritza erakundearen presentzia hobetu ere egingo da Lurreko Telebista Digitala bezalako kanal berritzaileei esker eta web-kanalean zein herritar eta enpresei laguntzeko funtzionalitateei esker.

 

Informazio Sistemen Integrazioa, bestetik, informazioak sistema anitzen artean sendo dirauela ziurtatzeko bermea izango da, eta era berean BPM teknika duten Prozesuak integratzeko bidea (negozio-prozesuan eta aplikazio korporatiboen lerrokatzea). Hornitzaileetatik banatutako Plataforma Independienteak sortzekotan, aplikazioen negozio-arauak erauzi egingo dira eta Zerbitzuak Integratzeko middleware geruzan inplementatuko dira. Hartara, negozio-aplikazioa aldatu nahi izanez gero, ez da beharrezkoa izango bere arauak berriro inplementatzea. Sailetarako sarrera-gune bakarra ezartzea da beste helburu bat. Horretarako, sailen aplikazioetarantz ESB arkitekturako interfaze bakarra inplementatuko da (back-end). Azkenik, elkarreragingarritasunerako zerbitzuak Jaso eta Euskalsarea proiektuei atxikitako azpiegituretara hedatuko dira.

 

Modulu komunak ondorengo helburuak hauek lortzeko erremintak dira: azpiegiturak, zerbitzuak eta Sail eta Erakunde Autonomoekin partekatutako aplikazioen ezarketa Eusko Jaurlaritzan (adibidez GIS korporatiboa), zerbitzuen integrazioa bermatzea, ITZ/EJIE zerbitzuen katalogoa eguneratzea, gastuen arrazoizko erabileraren alde egitea eta eskalako ekonomiak bultzatzea, Eusko Jaurlaritzaren barruan azpiegiturak eta plataformak zeharka erabiltzea indartuz. Modulu komunei esker, negozio-prozesuak optimizatuko dira, administrazioen arteko elkareragingarritasunari euskarria emango zaio, eragileen eta administrazioaren langileen arteko elkarlana sustatuko da eta, beren funtzionalitateak zabalduz, gaur egungo zerbitzuak eboluzionatuko dira.

 

Azpiegitura Teknologikoak