PIT 2006-2009 ITP: Azpiegitura Teknologikoak-Ekimenak eta Proiektuak

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Azpiegitura Teknologikoak

 

Ekimenak eta proiektuak

Azpiegituren estrategia-ildoen barruan Eusko Jaurlaritza bezalako Administrazio moderno baten aplikazio eta jarduera guztiei euskarria emateko balio duten ekimen guztiak sartzen dira, azpiegitura eta plataforma bateratuak lortze aldera, plataforma teknologiko komun eta partekatu batez hornitzeko. Horretarako, ondorego jarduketa-ardatzak dira azpimarragarrienak.

 

Eusko Jaurlaritzako Administrazio Sare Korporatiboaren (EJASK) teknologia eguneratzera bideratutako ekimen guztiak; horrez gainera, berau zerbitzu-sare bihurtzea helburu dutenak eta mugikortasunarekin eta nonahiko sarbidearekin zerikusia dutenak (Bluetooth, Wi-Fi, VPN, RAS, etab.). Out-of-band Kudeaketa Sarea ere jorratzen da, maila logikoan nahiz fisikoan EJASKtik bananduta, backup-ak gordetzeko sistema jausi edo hutsegite kritikoa gertatuz gero.

 

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuen eta azpiegituren (Firewall-ak, Enkriptatuak, PKI/Ziurtagiri digitalak, DBLO Auditoriak), segurtasuna gehitzea aurreikusten da, kudeaketa banandu eta paralelo baten bitartez eta Komunikazio Sarearen laguntzaz, datuak babesteko aukerako bulego baten definizioan eta hornikuntzan lan eginez eta dagokion Kontingentzia Plana idatziz. Extranetak eta Puntu Neutroen erabilpena eta hobekun-tza sustatzeko ekimenak ere honetan sartzen dira, beste eragile eta erakunde batzuekiko elkarreragingarritasuna hobetzeko.

 

Era berean, sistemako hardware eta software plataformak ere jorratuko dira, zeharka erabiltzen diren aplikazio korporatiboei euskarria emateko moduan. Horrez gainera, Eusko Jaurlaritzako zerbitzu eta azpiegituren segurtasun-maila hobetzeko jarduerak eta ekimenak landuko dira, software librearen erabilera bultzatuz. Komunikazioen hobekuntzaz batera, Administrazioak zerbi-tzu berriez hornitzea izango du, hala nola IP/Voip Telefonia, Bideokonferentzia, Streaming, ECDN edukien banaketa, etab.

 

Zerbitzu Sarearen konektibitate eredua