Antolakuntza


< aurrekoa hurrengoa >

Proposatzen den Administrazio Elektronikoaren ereduaren antolakuntzako egitura honelakoa da:

 Batzorde Gorena, bultzada politikoa bermatzeko.
 Zuzendaritzako Batzordea, bultzada estrategikoaz arduratzeko
 Administrazio Elektronikoaren Koordinazioa eta Betearazpena, betearazpen eraginkorra lortzeko.



Beharrezkotzat jo da ITZ eta AEB Administrazio Elektronikorantz zuzendutako aplikazioen arkitektura berria garatzeko betetzen duten zeregina bultzatzea. Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak eta EJIEk azpiegitura komun, zentralizatu eta estandarraren kudeatzaile gisa betetzen duten rola zabaldu behar da, kudeaketa horretan elementu berriak –CRM, modulu komunak, edukien kudeatzailea– sartu ahal izateko, elementu berri horiek eusten baitiote sailek eta erakunde autonomoek herritarren eta enpresen eskura jartzen duten zerbitzuen argitalpenari.

Azpiegitura horren kudeaketa ekonomikoari dagokionez, oraingo sistema mantentzea proposatzen da, baina Administrazio Elektronikoa ezartzeko kanon berriak sartzeko aukera aztertuta.

Gainera, prestakuntzako eredua definitu beharra dago, dauden ekimen guztiak aztertu ondoren –HAEEren ZABALNET, Hezkuntza Sailaren eLernia, HABE…–; eta erabaki behar da Eusko Jaurlaritzan plataforma komun bat hautatuko den eta horren erabilera gainerako sailetara eta erakunde autonomoetara zabalduko den, edo dauden plataforma guztiei eutsiko zaien.



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02