Proiektuak


< aurrekoa hurrengoa >

EJIEren eta ITZren proiektu horizontalen garrantzia, kopurua eta irismena nabarmen handitu da. Izan ere, 2000–2003ko ITP planak 30 proiektu inguru proposatu zituen EJIEren erantzukizun pean egiteko, bai eta antolakuntzako 10 proiektu inguru ere. 2003–2005eko ITP planak, berriz, 80 proiektu baino gehiago proposatzen ditu EJIEren eremuan egiteko, eta 30 proiektu inguru antolakuntza-lanetarako, ITZk zuzenean bere gain hartuko dituenak.

Oraingo plana 2000–2003ko ITP planarekin erkatuta, Lehendakariordetza Sailak proiektuen kopurua bikoizten du, eta Ogasun eta Herri Administrazio Saila ere kopuru horietara hurbiltzen da. Administrazio Elektronikoaren eta Barruko Kudeaketaren ildo estrategikoak sustatzea da gertakari horren arrazoi zuzena. Gainerako sailetan eta erakunde autonomoetan, aurreko ITP planaren antzekoak diren erregistroei eutsi zaie.

Ildo estrategikoei dagokienez, era nabarmenean sustatu da Antolakuntza. Administrazio Elektronikoaren eta Azpiegitura Teknologikoaren ildoek ere gora egiten dute proiektuen kopuruari dagokionez, ikuspegi estrategiko berriaren ondorioz. Azpimarratu beharra dago 2000–2003 ITP planaren sailkako proiektu asko proiektu horizontalak direla ITP berri honetan. Barruko Kudeaketa hobetzeko ildoa aurreko ITP planean zuen maila berean dago.

2003–2005eko ITP planaren proiektuen jarraipena egiteko garaian, proiektuak kudeatzeko politika zorrotza hartzea gomendatzen da. Politika horrek gutxitu behar ditu ahalegin bikoitzak eta erraztu behar du baliabideen kontrola. Erabilera komun batzuk kendu behar dira, hala nola, proiektuei izena berriz jartzea, proiektuen norainokoa zabaltzea edo itxita daudenak berriz sailkatzea. 2003–2005eko ITP planeko proiektuei dagozkien aurrekontuetako partidak argi eta garbi azaldu behar dira, EJIErekiko Kontratu-Programarekin egiten den era berean. Arriskuak aztertzeko metodologiak edo antzeko ariketak baliagarriak izan daitezke proiektu-proposamen bakoitzerako.

Proiektuak kudeatzeko tresnak erabiliz, aurrerapen-maila eta proiektu bakoitzeko kontsumo-maila erraz lortzeko modua egon behar du. Sarritan, ez da nahikoa urteko ohiko berrikuspena egitea.

Eusko Jaurlaritza bizitasun handia duen erakunde bat da, eta, hori dela-eta, ekimen berriak sortzen dira etengabe arloetan eta informazio-sistemetan. 2003–2005eko ITP planak ez du aberastasun hori murriztu behar; arautu behar du, ordea. Aukera eman behar du ekimen berri bakoitza ildo estrategikoen barruan bideratzeko, eta, ahal dela, erraztu behar du erreferentziako esparru egokia garatzeko lana. Gertaera horrek aurrekontuak itxuraldatzen baditu, argi eta garbi jaso behar da hori.



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02