Administrazio Elektronikoa


< aurreko hurrengoa >

CORAMEren txostenak 40. zenbakian ezarritako neurria berreskuratu eta indartu da. Neurri horrek ezarritakoari jarraiki, herritarrak laguntza eske jotzeko moduko organoak sortu behar dira, administrazioko izapideak era bateratuan kudeatzeko. Jarduketa-ardatzen funtsak dira Administrazio Elektronikoaren estrategia osoa definitzea, ikuspegi korporatibo batekin, AEB buru izanda (ITZren lankidetzarekin), eta kudeaketa eraginkorrerako antolakuntzarekin.


Ekintza Plana zehaztu da, bai eta planaren egutegia finkatu, eta plana gauzatzeko behar diren baliabideen hornidura egin ere. Hona hemen helburuak:

 Plan bat gauzatzea orain dauden eduki eta atari guztien migrazioa egiteko eta horiek bateratzeko, www.euskadi.net eta www.ej-gv.net, eta, orobat, Eusko Jaurlaritzaren beste atari batzuk aintzat hartuz..
 «Contact Center» bat (Telefono bidez laguntzeko Zerbitzua, atariaren eta posta elektronikoaren bidez egindako kontsultei erantzuteko eginkizun osagarriak ere badituena) herritarren eta enpresen eskura jartzea. Zerbitzu hori oraingo 012 Zuzenean zerbitzuaren bilakaera naturala izango litzateke.
 Zerbitzuen katalogoa egitea.
 Herritarrari eta enpresei zerbitzuak egiteko eredua estandarizatzea, zerbitzua egiten duen erakundea edozein delarik ere.
 Plataforma komun bat egitea herritarrei eta enpresei eskaintzen zaizkien izapideei eusteko, modulu komunen erabileran oinarrituta.


^
Azken eguneratzea: 2004/12/21