Barruko kudeaketa hobetzea


< aurrekoa hurrengoa >

Hiru alderdi hauek nabarmendu dira gehienbat:


 Oraingo sistemen migrazioa egitea, eta, horretarako, zaharkituta dauden plataformetan dauden aplikazioak (Hezkuntza Sailaren sailkako aplikazioak) aldatzea, IKUS eta LKI informazio-sistemak eta beren oraingo 16 bit-eko plataforma garatzea, etorkizuneko plataforma lortzeko, eta zehatz-mehatz aztertzea ERP soluzioa erabiltzeko aukera, neurrira egindako aplikazio bat erabili ordez.
 Plataforma komunak bultzatzea, eta, horretarako, ATEAk espedienteak kudeatzeko plataforma gisa duen luzapenetik abiatzea, eta SIPCAk kobrantzak eta ordainketak egiteko sistema korporatibo gisa finkatzeko ildoari jarraipena ematea, funtzionalitate hori behar duten aplikazio guztien ordainketen eta kobrantzen kudeaketa estandarizatzeko.
Administrazio Publikoko langileen artean sinadura digitalaren erabilera sustatzea, eta, orobat, langile horiek bultzatzea izapide elektronikoak egiten hastera eta izapide horien egoera kontsultatzera. Alabaina, hori, ondorio horretarako sortzen diren web-en eta esleitutako eginkizunen araberakoa izango da, eta aintzat hartuko dira segurtasuneko alderdiak eta sarbideko profilak, Administrazio Publikoko langileek ziurtapen digitalen bidez kudeatutakoak.


^
Azken eguneratzea: 2004/12/21