Azpiegitura Teknologikoak


< aurrekoa hurrengoa >

ITP plana indarrean dagoen bitartean, aplikazioen arkitekturarako proposatzen den teknologiak honako atal hauek ditu:

 Atariak (Intranet eta Internet): Java teknologian (J2EE) oinarrituta, atariak kudeatzeko tresna bakar eta komun batekin, eta edukien kudeatzaile bakar batekin. J2EE teknologian izapideen zerbitzuen eraikuntza erraztu behar duten elementu komunen multzo bat. Gainera, CRM plataforma sartzearen alde jotzen da.
 Barruko sistemak (sailkakoak): J2EE edo .NET teknologian garatutakoak. Kode irekiaren aukera dago J2EE arkitekturetan eta sektorekako aplikazio batzuetan.

Gomendatzen da ERP soluzioak zabaltzea, tankera horretako soluzioak erabil ditzaketen sistemetan, eta, halaber, atarietatik barruko aplikazioetara iristeko sarbidea homogeneizatzea eta lotzea, aplikazioak integratzeko estrategia baten bidez.Gainera, Euskal Sarearen zeregina indartu beharra dago, administrazioak lotzeko gunea izan behar baitu, eta arlo horretan kokatu behar da administrazioen arteko lankidetzarako garatzen diren zerbitzuen sarbidea. Halaber, EJAKSn IPv6 jartzeko prestaketak egiten hasiko dira, eta Wi-Fi teknologia (haririk gabekoa) zabalduko da.


^
Azken eguneratzea: 2004/12/02