Sarrera


< aurrekoa hurrengoa >

Teknologiak aurrera egin du, herritarrek gero eta zerbitzu osoagoak jasotzea itxaroten dute eta Eusko Jaurlaritzako Administrazioak ere argi eta garbi erakusten du prestazioak hobetu nahia. Horrek Informazio Sistemetan ahalegin etengabea egitera bultzatzen du.

2000-2003ko Informatika eta Telekomunikazio Planak era egokian ekin dio Administrazio Elektronikoaren esparrua eta oinarrizko moduluak egiteari. Alabaina, etapa berri hau arrakastaz burutu ahal izateko, eredu oso bat definitu behar da, eta bultzada politikoa, antolakuntza eta baliabideak behar dira eredu hori ezartzeko. Hori dela-eta, eta egoera osoa aintzat hartuta, Sistemen Plan berria egin beharra dago, gure gizarteak aurrez aurre dituen egoera aldakorrei erantzungo dien plana.

Nahitaezkoa da kanal anitzeko eredu bat definitzea herritarrak eta Administrazioa harremanetan jartzeko. Eredu horretan zuzeneko kanalak eta kanal telefonikoak integratuta egongo dira, eta, orobat, Internet, zerbitzuen sare orokor gisa, toki guztietan ezarriko da. Kanal horiek guztiak era homogeneoan eta eraginkortasunez ezarriko dira, eta gardenak izango dira herritarrentzat. Ereduak aukera emango du herritarrak izapideak kudeatzeko eta, halaber, izapideen egoeraren berri lortzeko erabili duen kanala bereizteko, eta gainera, izapidetzen duten Administrazioko agenteek partekatu ahal izango dute. Izan ere, herritarrak sarbide egokia izan nahi du jendaurreko informazioa lortzeko edota izapideak egiteko garaian. Era berean, Administrazioaren barruko prozesuak hobetu behar dira, eta zerbitzu integratuen paradigma berrira egokitu, horrek aukera emango baitigu ezagutza erarik egokienean kudeatzeko. Halaber, EJIEren zerbitzua behar duten erakunde berriei (gobernuarenak direnei edo gobernuz kanpokoak direnei) euskarria eman beharko zaie. Gainera, teknologia eta antolakuntza berriak sortzen ari dira, eta horiek arau estandarrak zehaztea eskatzen dute.

Aurreko ITP planak ezarritakoarekin jarraitzeko, eta plan horretan definitutako proiektuen multzo handi bat oraindik bidean dagoenez, kudeatze-lana errazagoa izan dadin, komenigarria da ildo estrategiko berdinei eustea 2003-2005eko Informatika eta Telekomunikazio Plana egiteko: barruko kudeaketa hobetzeari, Administrazio Elektronikoari, azpiegitura teknologikoei eta antolakuntzari eustea alegia.

 


 

Ildo estrategikoak identifikatzea

Ildo estrategikoak identifikatzea

 

2003-2005eko ITP planean zehaztutako ildo estrategikoek lan-arloak markatzen dituzte oro har, eta, halaber, elkarri lotuta dauden eta ekimenak eta proiektuak barne hartzen dituzten jarduketa-ardatzak biltzen dituzte.



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02