Proposatutako estrategia teknologikoa


< aurrekoa hurrengoa >

Lortu nahi den aplikazioen plataforma teknika aldetik egiteko modukoak diren aukerak ematen dituen teknologian gauzatuko da. Alabaina, atariak eta tramitazio telematikoaren euskarri diren elementu komunak garatzeko teknologia bakarra erabiltzea gomendatzen da. Aurreko (2000–2003ko) ITP planetik sortutako ildo estrategikoen ondorioz, Eusko Jaurlaritzak ahalegin handia egin du atariak garatzeko eta sailen sistemen migrazioa egiteko hiru geruzen Java arkitekturan J2EE tresnen bidez. Alabaina, 2000–2003ko ITP plana egin zenetik, Microsft .NET azaldu da, eta teknologia hori hautabide bideragarria da sistemak 3 geruzetan garatzeko, eta, gainera, jarraipena ematen dio bezero-zerbitzari aplikazioen lehengo garapenari.

Aplikazioen plataformarik egokiena taxutze aldera, egiteko moduko bost teknologia aztertu ziren. Lehenengoak Java plataforman (J2EE) ezartzen diren kode irekiko produktuak erabiltzen ditu. Sistema honek duen abantailetako bat da bere elementuetako batzuk beste teknologia batzuetan sar daitezkeela, J2EE teknologia estandarra delako, WEB Apache, Tomcat eta Jboss zerbitzarietan, eta, orobat, Linux sistema eragilean oinarrituta dagoelako. Hala ere, aukera hau alde batera utzi zen, barruko sistemak neurrira garatzeko egokia ez zelako. Bigarrena %100ean Javakoak (J2EE) diren aplikazio itxietan oinarrituta dago, eta, aurrekoak ez bezala, paketizatutako tresna komertzialak erabiltzen ditu. UNIX sistema eragilearekin, J2EE atariekin eta garapeneko aplikazioekin, eta Web Logic tresnekin ibiltzen da. Alabaina, albo batera itxi zen, bera garatzeak kostu handia ekarriko zuelako, eta, gainera, ez duelako aukerarik ematen barruko sistemak garatu, eta C/S aplikazioetara aldatzeko 3 geruzen eskeman, eta hori da Visual Basic-eko garapenen berezko jarraipena. Hirugarrenak (hain zuzen, aukeratu denak)Internet eta Intranet Javan (J2EE) eta, horrekin batera, barruko sistemak erabiltzen ditu J2EEen edo Microsoft .NETen. Laugarrena ere mistoa da: Internet Javan (J2EE), eta Intranet eta barruko sistemak Microsoft .NETen ditu, eta Microsoft-en Biztalk, SQL Server y .NET Framework bezalako produktuak erabiltzen ditu garapenerako. Aukera hau baztertu zen ez zuelako aukerarik ematen Intraneteko eta Interneteko atariak homogeneizatzeko, eta bera garatzea hirugarren aukera baino zailagoa eta garestiagoa zelako. Bosgarren aukeraren ardatza Microsoft.NET teknologia zen, baina ez zen egokitzat jo Microsoft-en ingurune teknologiko huts batera migrazioa egiteak ahalegin handia egitea eskatzen duelako.

Horiek horrela, azaldutako teknologiak aztertu eta gauzatzeko moduko aukera guztien alde onak eta txarrak ebaluatu ondoren, teknologia mistoa hautatu da, Java estandarrean (J2EE) oinarritutakoa, baina barruko sistema jakin batzuetan Microsoft .NET teknologia erabiltzeko aukera izanda. Horrez gain, kode irekia ondo egokitzen da asmo zehatzeko sailkako sistemen estrategia orokorrean. Proposatutako soluzioak 2000-2003ko ITP planak ezarritako ildo teknologikoei jarraipena ematen die, Administrazio Elektronikoko plataforma bat zabaltzera jotzen du, eta honako desberdintasun hauek ditu:

 Arkitektura bakarra (J2EE) ezartzen du atariak eta tramitazio telematikoaren euskarri diren elementu komunak garatzeko.
 CRM tresnan oinarritutako «Contact Center» bat ezartzearen alde egiten du.
 ERP soluzioa sartzearen alde tinko egiten du.
 Neurrira egindako garapenak sartzen ditu .NET plataforman hiru geruzen eskeman.

Kode irekiko azpiegituretan oinarritutako barruko informazio-sistemak integratzeko aukera ematen du.



^
Azken eguneratzea: 2005/04/13