Proiektuak egituratzea


< aurrekoa hurrengoa >

Lehenik eta behin, ildo teknologikoen barruan egin beharreko proiektuak multzotan egituratzeko erabili diren irizpideak identifikatu dira. 2003–2005eko Informatika eta Telekomunikazio Planaren denbora-eremuan egin beharreko proiektuak multzoka jarri dira hainbat irizpideri jarraiki errazago tratatu ahal izateko.

Proiektuak duen garrantziaren arabera, proiektu estrategikoak eta estrategikoak ez direnak bereiz daitezke. Proiektu estrategikoak dira handiak eta garrantzi berezikoak direnak, eta, horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren joera orokorra markatzen duten lau ildo estrategikoetako batean sailkatu ahal direnak. Estrategikoak ez diren proiektuak, berriz, ezin dira sartu markatutako ildo estrategikoetan, eta sektorekako edo sailkako proiektuak dira, helburu zehatzagoetara zuzendutakoak.

Proiektuaren aplikazio-eremuaren arabera, proiektuak horizontalak edo korporatiboak eta sektorekakoak edo sailkakoak izan daitezke. Proiektu horizontalak edo korporatiboak dira beren esparruaren barne Eusko Jaurlaritzaren sail edo erakunde autonomo bat baino gehiago hartzen dituztenak. Sektorekako edo sailkako proiektuen esparruak, berriz, dagokion saila edo erakunde autonomoa besterik ez du barne hartzen.

Hala, beraz, sailkapen horretan oinarri hartuta, proiektuak estrategikoak badira eta sail edo erakunde autonomo bat baino gehiago barne hartzen badute, orduan, proiektu estrategikoak/horizontalak izango dira; eta, estrategikoak badira baina sail edo erakunde autonomo bat baizik barne hartzen ez badute, proiektu estrategikoak/sailkakoak izango dira (proiektu horizontalen sailkako zehaztapena izan daitezke). Azkenik, estrategikoak ez badira eta sail edo erakunde autonomo bakarra ukitzen badute, estrategikoak ez diren proiektu sailkakoak izango dira.

Proiektuak egituratzea

Proiektuak egituratzea



^
Azken eguneratzea: 2005/04/13