Kanalak Integratzea


< aurrekoa hurrengoa >

Ezinbestekoa da sarbiderako kanal guztien kudeaketa integratua egitea zerbitzuen eskaintza homogeneoa izango dela bermatzeko, eta zerbitzuaren neurria eta unifomitatea, eta kanalen arteko interakzio guztiak bermatzeko. Era horretan, herritarren eta enpresen interakzioen eta beharren ikuspegi osoa izango dugu, Administrazioarekin harremanetan jartzeko erabili den kanala alde batera utzita, eta kanalek informazioa partekatuko dute eta informazio hori antolakuntza osoak izango du eskuragarri.

Zuzeneko laguntzaren bidez baizik ezin eskura daitezkeen zerbitzuetan, hau da, gaur egun espedienteak izapidetzeko dauden sistemen bidez hasten direnen horietan, aukera egon behar da atariaren bidez haien egoeraren berri kontsultatu ahal izateko, bai herritarrek zuzenean kontsultatzeko, bai Telefonoz Laguntzeko Zentroak kontsultatzeko. Era horretan, lehenbiziko urratsa egingo dugu zerbitzu horiek izapideak hasteko kanal telematikoaren bidez sartzeko moduko zerbitzu bilakatzeko.

 

Zerbitzuak egiteko bideak

Zerbitzuak egiteko bideak



Era berean, aztertu behar da ea komenigarria den aldi berean izatea Interneten bidez eskaerak sartzeko bidea eta izapideen eskaeren sarrera oraingo aplikazioetan. Espedienteak sartzeko orain dauden sistemei eustea edo ez eustea, zerbitzuaren tipologiaren –konplexutasunaren, denbora laburreko epeetan eskaerak metatzearen, eta abarren– eta eginkizun hori bete behar duten enplegatu publikoen araberakoa izango da. Sarrera horri eusten bazaio, gainerako kanaletan aukera egon beharko du haren egoera kontsultatzeko.

Gainera, kanalen interakzioak, CRM bidez, aukera emango du kudeaketari buruzko informazioa eskuratzeko, eta, informazio horren bidez, zerbitzuaren kalitatea hobetu ahal izango dugu, honelako galderei erantzun ahal izango diegulako: Zein dira gehien eskatzen diren zerbitzuak? Nola iristen da herritarra zerbitzuetara? Izapideak egiteko zenbat denbora behar da batez beste? Nola hobetu denbora hori denboraldi batean?



^
Azken eguneratzea: 2004/12/21