Zuzeneko kanala


< anterior siguiente >

Laguntza zuzenean emateko kanala oinarrizko osagaia da herritarrek eta enpresek Administrazioarekin duten harremanean. Administrazio Elektronikorako Azpiegitura Ereduak tresnak jartzen ditu zuzeneko laguntzako Administrazio Publikoko langileen eskura, herritarrak edo enpresak Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko laguntzako edozein puntutara sartu ahal izan daitezen argibide eske, izapideren bat hasteko edo izapide baten egoeraren berri izateko, edozein delarik eskatutako zerbitzuaren edo izapidearen ardura duen saila edo erakunde autonomoa. Etorkizunari begira, beste euskal administrazio batzuen (foru-aldundien eta udalen) zuzeneko laguntzarako bulegoek Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuetara eta izapideetara sartzeko bideak izan beharko lukete.

Eginkizun horiek ezarri ahal izateko, antolakuntzako erabaki bat hartu behar da eta zeregin berriak hartu behar dira. Modu selektiboan egin daiteke, sail edo erakunde autonomo bakoitzaren era, orobat, eskainitako zerbitzuen arabera. Hori osatze aldera, Eusko Jaurlaritzaren eta udalek sinatutako lankidetza-hitzarmenen bidez sortutako Interneteko KZgunera sartzeko guneak ere izapide elektronikoetara sartzeko gune bilaka daitezke, eta Internet kanala izateko aukera eman dezakete, Administrazioaren zentro hurbil baten bidez.


Bestalde, Administrazio Elektronikorako Azpiegitura Ereduak kontuan izan behar du gaur egun izapideak sartzeko dauden sistemekin batera egon beharko duela, ondorengo idatz-zatian azaldutako eran.



^