Administrazio eraginkorra eta kalitatezkoa


< anterior siguiente >

Administrazio Elektronikorako Azpiegitura Ereduaren azken helburua da Administrazio Publikoaren zerbitzuak herritarren eta enpresen eskura jartzea. Horretarako, lehenik eta behin, Katalogoa eta Zerbitzuen Plana sortu behar da. Orobat, plataforma teknikoan eta modulu komunetan zerbitzu identifikatuen hainbat tipologia era integratuan abian jartzeko aukera emango duten zerbitzu pilotuak identifikatu eta ezarri behar dira, eta, horretarako, plataforma komuna –ataria, edukien kudeaketa, CRM/«Contact Center», e.a.– eta modulu komunak –izapideak hastea (Zerbitzuaren aurretiazko azalpen-orritik egindako transakzioa berresten duen orriraino, eta, tartean, txantiloi eta formulario elektronikoak), izapideen egoera kontsultatzea, zerbitzuetara sartzeko segurtasuna, erregistroa, ordainketa elektronikoa, jakinarazpena, e.a.– garatu behar dira.

Horren ondoren, erabili beharreko metodologia estandarizatu beharko da, eta sailei eta erakunde autonomoei jakinarazi beharko zaie zerbitzu telematikoak ezartzeko era, Antolakuntzako ildo estrategikoan zehaztutako kontrolarekin eta gainbegiratzearekin. Zerbitzu bat abian jartzeko, metodologia eta arau batzuei jarraitu behar zaie, zerbitzua garapenean buka ez dadin, eta zerbitzua egiteko kanaletako pertsonengana irits dadin, komunikazioari eta prestakuntzari dagokienez. Zerbitzuen Plana ezartzean nola aurreratzen den neurtu ahal izateko, AEBk aurrerapenaren aldizkako kontrolak egiteko behar diren adierazleak definitu beharko ditu.

Hiru zerbitzu-mota definitu dira: Informazioa eta/edo argitalpena –Administrazioaren informazioa zabaltzea, alegia–, interakzio-zerbitzuak –Administrazioaren eta herritarraren edo enpresaren artean informazioa trukatzeko, administrazioko ondoriorik gabe– eta transakzio-zerbitzuak –Administrazioaren eta herritarraren edo enpresaren artean izapidetzeko–.


Zerbitzuen plana eta katalogoa: tipologia

Zerbitzuen plana eta katalogoa: tipologia

 

Beste alde batetik, Administrazio Publikoko langileak lana erraztuko dioten tresnak izan behar ditu eskura, horrela Administrazio eraginkorraren eta kalitatezkoaren printzipioa bete ahal izateko. Horretarako, langileak Jakina Intranet du; hor, hautatutako teknologiaren arabera, hasieran jarraitu beharreko estrategia da plataforma tekniko bakarra sortzea Interneteko eta Intraneteko aplikazioetarako garapeneko ingurune berean baliabideak eta kostuak hobetzeko.

Horren ondorioz, Jakina-n neurrira egindako oraingo garapena berrikusi beharra dago, eta aldatu behar da Eusko Jaurlaritzak estandar berri gisa hautatu dituen Edukien kudeaketako eta Atarietako tresnetara. Horrez gain, oraingo txantiloien eta tresnen migrazioa ere egin behar da, horiek sailen eta erakunde autonomoen intranetak egitura hierarkiko baten arabera sortzeko lana nabarmen errazten badute.

Ildo horretan, sakon aztertu beharko lirateke Eusko Jaurlaritzaren intranetak dituen funtzionalitateak eta irismena, eta eginkizun komunak zehaztu beharko lirateke barruko informaziora, informazio pertsonalera, eta agirien eta edukien kudeaketara iristeko, edukien kudeaketara aldatuz eta lineako prestakuntzarako aukera emanez.

Jakina berriaren oinarrizko egitura eta elementu komun guztiak definitu beharra dago, eta dauden sektorekako intraneten –Geutzen (Funtzio Publikoa eta Langileen Kudeaketa) eta HAEE (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea)– migrazioa egin behar da. Gainera, sailei eta erakunde autonomoei bultzada eta laguntza eman behar zaie beren intranetak sor ditzaten.

Administrazio Publikoko langileek, izapide elektronikoen hasierara sartu eta izapide horien egoera kontsultatu nahi badute, zuzeneko laguntzan, Internet-en atari bakarrera jo behar dute. Horretarako, baina, ekoizpenean sortzen diren web guneak eta bakoitzari esleitzen zaizkion eginkizunak definitu behar dira aurrez, segurtasuna eta horiei lotu ahal zaizkien profilak kontuan izanda.



^