Ekimenak eta proiektuak


< aurrekoa hurrengoa >

Azpiegitura teknologikoen ildo estrategikoaren barruan, jarduketa-ardatz hauek daude:

Ildo estrategikoa

Ildo estrategikoa: azpiegitura teknologikoak


Informazio Sistemen Arkitekturaren bilakaeraren esparruan, orain dauden aplikazioak hobetu behar dira, 3 mailako arkitektura finkatu ahal izateko. Lan egin beharko da beste eredu batera aldatzeko; eredu horren oinarria Java duen Web-a (J2EE) izango da, eta kontuan hartuko ditu Microsoft .NET bezero-zerbitzari motako arkitekturari dagozkion interfazeak. Beste alde batetik, estrategia eta prozedura estandarizatuak ezarri beharko dira sailkako sistemen artean informazioa trukatzeko eta sartzeko dauden arazoak konpontze aldera. Eta, orobat, lan egin beharko da jabeak/mainframe sistemetatik (Unisys – Hezkuntza) sistema irekietara aldatzeko eta 16 bit-eko bezero-zerbitzari motako arkitektura garatzeko Gainera, nahitaezkoa da eragiketako inguruneak hobetzea eta oraingo hardware plataformak bilakatzea.

Segurtasuneko plataforma sortzeari dagokionez, inguruneen segurtasun-maila bermatu behar da, segurtasun fisikoko sistemak berrikusi behar dira, eta hartzen diren neurriak datuen babesaren esparruan indarrean dauden legeriara egokitu behar dira.

Telekomunikazioen azpiegitura garatzeari dagokionez, premia eta eskakizun berriak garatu, eta haietara jarri beharra dago, teknologia berrietara egokituz –banda-zabalera, zerbitzuaren kalitatea, wireless-a...–, eta administrazioko sareak integratuz.



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02