Azpiegitura teknologikoak


< aurrekoa hurrengoa >

Azpiegitura teknologikoen esparruan, arkitektura bakar, zentralizatu eta komun baterantz jo behar da atariak eta izapideak egiteko. Arkitektura hori tramitazio digitalaren euskarri diren elementu komunetan oinarrituko da, «Contact Center»-aren azpiegitura hartuko du, eta AIE azpiegitura garatuko du, ataria barruko sistemekin integratzeko eta lotzeko. Gainera, sarbidearen segurtasuna bermatzeko elementuak talde berriengana hedatu beharko dira.

Bestalde, estrategia bat azaldu behar da euskarri-plataformetatik barruko sistemetara aldatzeko. Estrategia horren bidez, zaharkituta dauden plataformak, hornitzaileak mantentzen ez dituenak, hardware plataforma etenak eta software plataformak gaurkotu ahal izango dira.

Nabarmendu behar da apustu sendoa egin dela ERP soluzioa eta neurrira egindako garapenak 3 geruzen eskeman J2EE edo .NET (WinForms) plataforman sartzeko; eta, halaber, bultzatu direla indarrean dagoen legeriara –Datuak Babesteko Lege Organikora, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Legera, e.a.– egokitzeko ekintzak.

Eusko Jaurlaritzako Administrazioaren Korporazio Sarea (EJAKS) zabaltzeko, garatzeko eta egokitzeko estrategiaren funtsa da azpiegitura sarearen hazkunde begetatibora egokitzea, “wireless” teknologiak arian-arian sarean sartzea, eta IPv6-rako migrazioa prestatzea.


^
Azken eguneratzea: 2004/12/02