Ekimenak eta proiektuak


< aurrekoa hurrengoa >

Barruko kudeaketa hobetzeko ildo estrategikoan, honako jarduketa-ardatz hauek daude:

Ildo estrategikoa

Ildo estrategikoa: barruko kudeaketa hobetzea



Informazio Sistemen Integrazioaren
arloan, kobratzeko eta ordaintzeko sistema korporatibo bat ezarri nahi da, informazioaren kopurua eta kalitatea hobetu nahi da, eta proiektu korporatiboen bidez integrazioa bultzatu nahi da. Halaber, lan-ildo batzuek funtzionalitate berriak garatzea eta LKI/Nomina integratzea, kontsumoko (merkataritzako) eta turismoko sistemak industria Sailean integratzea, eta Osasun-arloko Datawarehouse bat zabaltzea dute xede.

Espedienteak kudeatzeari dagokionez, espedienteak kudeatuko dituen kudeatzaile korporatiboa zehaztu, laneko segurtasuneko sistema integratua (OSALAN) diseinatu, eta LEP, lan-poltsak, HAEEren prozesuak, ordezkapenak eta bestelakoak kudeatzeko sistema egin beharra dago. Era horretan, gainera, Europako Batasunarekin zerikusia duten gaiak ere –funtsak, sailen irteerak, Bruselako legeria, laguntzak…– kudeatu ahal izango dira. Lanean ari da espedienteak Interneten bidez kudeatu ahal izateko, eta erakundeen –sailen, kanpoko erakundeen…– arteko agiriak bide elektronikoz kudeatzeko, eta, gainera, sistema bat behar da kontratazioko espedienteak kudeatzeko.

Aurrekontuko Kontabilitatearen arloan (IKUS), oraingo sistemaren bilakaera funtzionala eta teknikoa, eta ERP soluzioa jartzeko aukera aztertuko da. Langileriaren Kudeaketa Integratuari dagokionez(LKI), aztertu nahi da ea bideragarria den datuak aldatzea oraingoa baino funtzionalagoa den beste sistema batera. Beste sailkako sistema batzuen barruan, prozesuak ahalik eta hobeto nola egin, eta ager daitezkeen eskakizun berriak nola konpondu aztertu behar da; eta, beste sistema korporatibo batzuei dagokienez, agirien, liburutegien eta GISen kudeaketa finkatu behar da.



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02