Internet kanala: Atariak


< aurrekoa hurrengoa >

Zerbitzuak egiteko Internet kanalak atari bakar baten zerbitzuak jarri behar ditu herritar eta enpresa hartzaileen eskura; beraz, kanal horrek Euskadik sarean duen erreferentea izan beharko du. Hala, bada, Eusko Jaurlaritzak orain dituen bi atariak, www.euskadi.net instituzionala eta www.ej-gv.net zerbitzuen ataria, batean bildu beharko ditu:

Atari instituzionala eta zerbitzuetakoa

Atari instituzionala eta zerbitzuetakoa



Hainbat URL erabili eta argitaratu ahal izango dira sarbideetan, baina plataforma bakarra egongo da, eta erabiltzaileak berak birbideratu beharko du zuzenean dagokion helbidera. Web helbideetan sinonimoak horrela erabiltzeko kontua, sailen web-etan eta sektorekako atarietan edo atari tematikoetan ere aplika daiteke, bai orain dauden horietan, bai etorkizunean sortuko direnetan, esaterako, Osasun Sailaren atarian.

Elementu komunak –testuak, irudiak, zerbitzuak, izapideak, e.a– gordetzeko leku bakarra egongo da, eta atariko hainbat orritatik, hainbat ataritatik eta aurkezpen desberdinekin iritsi ahal izango da bertara.

Zerbitzuak egiteari dagokionez, atari bakarrak aukera eman behar du edukietara sartzeko, argitaratzeko eta interakzioak eta transakzioak egiteko zerbitzuak eskaintzeko, herritarrek parte hartzeko bideak zabaldu behar ditu, eta, gainera, administrazioko izapideak egiteko eta kontsultatzeko lana erraztu behar du.

Atariaren diseinuari dagokionez, atariak herritarrei eta enpresei zuzenduta egon behar du, informazioa hainbat ikuspegitatik edo modutatik eskuratzeko bidea eman edo erraztu behar du, eta herritarrentzat funtsezkoak diren gertaerak (txertaketa-kanpainak, e.a.), arlo tematiko ugari eta bilaketaren bidez arin sartzeko modua eskaini behar ditu. Hainbat hizkuntzetan egon beharko du, eta minusbaliatuek ere sartzeko modua eduki beharko dute. Azkenean aukeratzen den teknologian erabiltzen diren Edukiak kudeatzeko eta Atariak kudeatzeko tresnen bidez, ataria ezarriko da, aurreko gogoetak kontuan izanda. Eta, jakina, migrazioa egiteko plana definitu eta bete beharko da, dauden eduki eta atari guztiak ingurune berrira aldatzeko, ingurune berri horren arabera, eta www.euskadi.net eta www.ej-gv.net atariak eta, halaber, aurreko bi atari horietan sartu gabe zeuden Eusko Jaurlaritzaren beste atari batzuk aintzat hartuta.



^
Azken eguneratzea: 2004/12/21