Herritarrari zuzendutako Administrazioa


< aurrekoa hurrengoa >

Herritarrari zerbitzurik onena eskaini ahal izateko, zerbitzu publikoek zazpi egunetan eta egun bakoitzean 24 ordutan egon behar dute eskuratzeko moduan, eta Administrazioaren eta herritarraren arteko interakzioak erraztu behar dira. Herritarrei azkar eta arin egin behar diegu eskatzen duten printzipio horietatik abiatuta, Administrazio Elektronikoak elementu bateratzailea izan behar du eta zerbitzu eraginkorra, kalitatezkoa eta gardena eman behar die erabiltzaileei: Administrazioak herritarrari zuzenduta eta interkonektatuta egon behar du, eta integratua, eraginkorra eta kalitatezkoa izan behar du. Helburu horiek lortzeko, herritarrei zerbitzu zehatzak eskaini behar zaizkie, herritarren sarbidea eta parte-hartzea erraztu behar dira, kanal anitzeko sistema integratua –Internet, telefono bidezko laguntza, eta zerbitzua, eta autozerbitzuko izapidea eskaini behar diegu, herritarrek Administrazioak zuzeneko laguntza emateko dituen bulegoetara joan-etorrian ibili behar ez izateko. Gainera, prozedurak berrikusi behar dira, zerbitzuen eskaintza, Administrazioak duen egiturara egokituta egon beharrean, dauden premietara edo herritarren eskaeretara egokituta egon dadin. Horretarako, zerbitzuak egiteko administrazioko prozedurak bateratu behar dira, eta, ahal dela, ez da eskatu behar Administrazioak lehenagotik eskuratuta duen informazioa. Etorkizuneko bilakaerari begira, euskal administrazioen zerbitzuetara eta izapideetara sartzeko gune komun bat sortu behar da, euskal administrazio publikoetan izapideetarako zuzeneko laguntzarako sarbidea izanda, izapidea egiteko ardura duen erakundea edozein delarik ere.


Beste alde batetik, zerbitzuen arduradunek ez dute sekula ahaztu behar Administrazio Elektronikoaren benetako hartzaileak zein diren, tartean sartuta dauden taldeek jaso behar baitituzte lortu beharreko hobekuntzak. Ahaleginak zuzendu behar dira Administrazioaren zerbitzua eta, beraz, irudia hobetzera, barruko jarduera eraginkorragoa egiteko eta izapideetarako ematen den denbora laburtzeko. Zerbitzuak egiteko administrazioko prozedurak bateratu eta zerbitzuak egiteko dauden kanalak integratu behar dira, herritar edo enpresa bakoitzak Administrazioarekin dituen harremanen ikuspegia finkatu ahal izateko. Halaber, ahalegin handiak egin behar dira Administrazio Publikoko langile guztiak teknologia berriak erabiltzera bultzatzeko, eta, erabili aurretik, langileei horren gaineko prestakuntza emateko, era horretan, Administrazioen arteko lankidetza sustatu, eta Administrazioa aldatzeko behar den bultzada emango baitugu. Horrela jokatu beharko dugu, ezinbestez, eskalako ekonomiak sortzeko, sail eta erakunde autonomo guztiek batera dituzten plataformak eta garapenak erabiliz; eta horrek aukera emango digu beste administrazio batzuek eskatutako agiriak sortzeko behar den kostua murrizteko.


Era horretan, herria egituratuko dugu, eta, horrenbestez, EAEk toki berezia izango du sarean, barruko eta kanpoko elkargunea izango da, eta Administrazioak bere jarduerak eta bere agerpena globalizatu ahal izango ditu.

 

 

Zerikusia duten kolektiboak

Zerikusia duten kolektiboak


^
Azken eguneratzea: 2004/12/02