Administrazio Elektronikoaren Eredua


< aurrekoa hurrengoa >

Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren arabera, Administrazio Elektronikoaren ereduak helburu hau izan behar du: zerbitzuak egiteko modua aldatzea, eta, horretarako, herritarrari egiten zaizkion zerbitzuak berriz asmatzea eta digitalizatzea, administrazioen barruko kudeaketa bizkortzea, eskaintzen den informazioaren kalitatea hobetzea eta herritarrak parte hartzeko guneak sortzea.

Oinarrizko printzipio batzuk identifikatu behar dira, eta, zuzeneko laguntza– eskaini behar da, administrazioek datuak partekatu behar dituzte, eta, gehienbat, onartu behar da Administrazio Elektronikoa ez dela teknologia hutsa, baizik eta kontzeptu iraultzaile bat; izan ere, Administrazio Elektronikoak zerbitzua gaurkotu nahi du, kalitatea handituz, kostuak gutxituz eta Administrazio Publikoko langileek gehiago parte hatzeko baldintzak sortuz.



Oinarrizko printzipioak eta helburuak

Oinarrizko printzipioak eta helburuak



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02