Interkonektatutako Administrazioa


< aurrekoa hurrengo >

Lehen azaldutako zerbitzuak egiteko xedeak bete ahal izateko identifikatu den gakoetako bat da herritarrari ez zaiola eskatu behar lehendik Administrazioaren eskuetan dauden agiriak edo informazioa aurkezteko. Horrela, Interkonektatutako Administrazioaren printzipioa beteko dugu.

Administrazio Elektronikorako Azpiegitura Ereduaren premisa gauzatu nahi bada, lankidetzako akordioak egin beharko dira beste administrazio eta erakunde batzuekin, izapide bakoitzerako behar den eta herritar edo enpresa bakoitzari eskatu zaion informazio egokia lortu ahal izateko, eta, halaber, administrazioak elkarri lotzeko aukera emango duen azpiegitura lortzeko. Ildo horretan, Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren “Administrazioen arteko eztabaida-guneak” izeneko ekimenaren esparruan, Euskal Sarearen bilakaera bultzatu beharko litzateke.

Administrazioaren sinplifikazio horrek zerbitzu hobea eskaintzeko aukera ematen du, baina, horrekin batera, euskarri juridiko egokia behar da, eta, normalean, herritarrek eta enpresek berariazko baimena eman behar dute informazio hori eskatzeko eta lortzeko.

Informazioa trukatzeko laguntza eman ahal duten administrazioak eta erakundeak sakon aztertu behar dira izapide bakoitzean, baina, hasierako hurbilpenaren arabera, honako hauek dira:

 Eusko Jaurlaritzaren sailak eta erakunde autonomoak
 Foru Aldundiak
 Udalak
 Elkargo ofizialak: arkitektoak, ingeniariak, administrazioko kudeatzaileak, e.a.
 Merkataritzako erregistroak
 Merkataritza-ganberak eta enpresarien erakundeak
 Estatuaren Administrazio Orokorra: Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra, e.a.

Administrazioen eta erakundeen arteko lankidetza

Administrazioen eta erakundeen arteko lankidetza

Administrazioek eta erakundeek elkarri informazioa trukatu ahal izateko, eginkizun horiek bilduko dituen modulu komuna eduki behar da.


Hiru kontsulta-mota daude: datuak egiaztatzea, datuak berreskuratzea eta agiri elektronikoa eskatzea.

Datuak egiaztatzea
Datuak berreskuratzea
Agiri elektronikoa

Kontsulta honen xedea da BAI/EZ tankerako erantzun bitarra lortzea.
Erantzuna ezezkoa bada, gertatu den akatsa (edo akatsak) edo arrazoia sartu behar dira itzulerako fitxategian. Kontsulta/erantzun-mota honetako adibideak dira agiri bat ba ote dagoen egiaztatzea, datu baten balioa egiaztatzea, e.a.

Kontsultaren xedea da datuen eremu batzuk berreskuratzea.

Kontsulta egiteko, eskaerako parametroak bete behar dira, eta prozesuan erantzunen fitxategia egin behar da, eskaerako datuak osatzen dituzten datu gehigarriak sartzeko.

Eskatutako datuak aurkitu ezik, gertatu den akatsa (edo akatsak) sartu behar da itzulerako fitxategian.



Kontsultaren xedea da Administrazioan edo eskaera jasotzen duen erakundean dagoen agiri elektroniko bat lokal batean kontsultatu, inprimatu eta grabatu ahal izatea.

Agiri elektronikoa aurkitu ezik, gertatu den akatsa (edo akatsak) –ez dela aurkitu, une horretan ezin dela konexiorik egin, e.a.– sartu behar da itzulerako fitxategian.

Kontsulta-motak


^
Azken eguneratzea: 2004/12/02