Ekimenak eta proiektuak


< aurrekoa hurrengoa >

Administrazio Elektronikoaren ildo estrategikoaren barruan, honako jarduketa-ardatz hauek daude:

Ildo estrategikoa

Ildo estrategikoa: Administrazio Elektronikoa


Administrazio Elektronikoaren Plataformaren esparruan, Internet-en arloetan lan egin beharra dago: euskadi.net eta ej-gv.net atariak eta herritarrei eta enpresei zuzendutako beste atari telematiko batzuk batu behar dira. Gainera, Edukien kudeatzailea ezarri behar da; honako hauek izango dira bere lanak: gaur egungo informazioaren migrazioa egitea, antolakuntzan ezarpena egitea, atarietatik sarbidea izatea, edukien kanpoko hornitzaileekin integratzea, e.a. Halaber, erabiltzaileekin izaten diren harremanen arloan lan egin behar da, CRM batean eutsitako «Contact Center»-aren bidez. Horrek guztiak aukera emango digu jarduera kudeatzeko eta informazio estatistikoa lortzeko.

Modulu komunen arloan, edozein kanal erabiliz eduki behar da aukera administrazioko izapideak hasteko. Horretarako, sarbideak eta formularioen formatuak estandarizatu behar dira. Gainera, horiek kontsultatzeko moduan egon behar dute eta haien jarraipena egiteko aukera egon behar du, zerbitzariaren eta emandako datuen sarbideari dagokienez segurtasun osoa izanda. Hala, bada, erabiltzaileen datuak eta lehentasunak gorde behar dira, eta Erregistro Elektronikoko Liburua sortu behar da, herritarrak eta enpresak identifikatuz eta erregistratuz, eta segurtasun-mailak ezarriz zerbitzuen eta izapidetzeko kanalen arabera. Bestalde, aukera egon behar du jakinarazpen ofizialak bide elektronikoz egiteko, sakelako telefonoetara eta posta elektronikoko helbideetara izapide edo informazio baten egoerari buruzko oharrak igorriz. Orobat, aukera egon behar du eskuragarri dauden atebideen bidez ordainketa elektronikoak egiteko. Lan egin beharko da erabiltzailearen eta Administrazioaren arteko harremanetarako kanalak integratzeko, eta sailak eta beste erakunde batzuk integratzeko. Horretarako, estrategia eta prozedura estandarizatuak finkatu beharko dira, era horretan espedienteak era integratuan kudeatzeko sailkako sistemen informaziora iritsi ahal izateko, edozein delarik ere izapidea hasteko hartu den bidea.

Era berean, Lankidetzarako Modulua sortu behar da, bai euskal administrazioen artean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren eta beste erakunde batzuen artean –hala nola, profesionalen elkargoen, merkataritza-erregistroen, notarioen edo merkataritza-ganbaren artean–, haien arteko lana errazte aldera. Horrez gain, eskabide elektronikoen eta espedienteen historia eduki beharko da, eta lan egin beharko da Administrazioaren agiri elektronikoak zaintzeko eta gordetzeko.

Guztiz erabakigarria den alderdi bat da aplikazioak jaisteko eta egiaztatu beharreko izapideak egiaztatzeko aukera ematen duen firma digital bat sortzea, bai Administrazioari, bai herritarrei eta enpresei segurtasun osoa bermatuz. Aplikazioen funtzionalitatea egituratzeko eta hobetzeko, aplikazioen Katalogazio Ardatza sortu beharko da. Ardatz horren bidez, atarien hierarkia diseinatu ahal izango da, edukien eskaintza eskariaren arabera zatikatu ahal izango da, eta, gainera, zentzuz integratu ahal izango da merkatuko bilatzaileetan eskuragarri dagoen informazioa guztia.

Zerbitzuen eremuan, Eusko Jaurlaritzaren Katalogoa eta Zerbitzuen Plana egin behar dira, zerbitzuak identifikatzeko, sailkatzeko eta lehentasunaren arabera antolatzeko; eta, gainera, lan egin behar da Eusko Jaurlaritzaren sailen eta erakunde autonomoen zerbitzuak garatzeko. Halaber, herritarren parte-hartzea bultzatu nahi da, inkesten, txat edo berriketen, harpidetzen eta bestelakoen bidez, eta foru-aldundien eta udalen zerbitzuak integratu nahi dira.



^
Azken eguneratzea: 2004/12/02